Ireki menu nagusia

Xabiroi (arraina)

Xabiroi izena ere ematen zaien pertziformeen ordenako zenbait arrain osteiktiez esaten da. Trachinidae familia osatzen dute.

Xabiroi Trakinidoen familia osatzen duten bederatzi arrain osteiktieen izen arrunta da.

Xabiroi (arraina)
Trachinus draco 2.jpeg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
OrdenaPerciformes
Familia Trachinidae
Azpibanaketa

EzaugarriakAldatu

Gorputz luzarana, alboetatik zapala eta garaia dute, eta beheko matelezurra gora itzulia. Bizkarrean bi hegal dituzte: aurrekoa, garai samarra eta arantza pozoidunekikoa; atzekoa, berriz, apala baina bular-paretik isatseraino luzatzen dena, eta sabelekoa ere oso luzea. Arrainak eta izkirak jaten dituzte batez ere. Ozeano Atlantikoko ekialdeko bazterretan eta Mediterraneoan bizi dira.[1]

Hondo hareatsuetan bizi dira eta aurreko bizkar-hegatsean ezten pozoitsuak dituzte[2]. Gastronomian preziatuak dira oso eta zenbait errezeten oinarri nagusia dira, adibidez bouillabaisserena.

IzenaAldatu

Xabiroiak saburdin izenaz ere ezagutzen dira. Bizkaian, gainera, salbario eta salbeu diete.[3]

EspezieakAldatu

BanaketaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2.   Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa Xabiroi .
  3.   Barrutia, Eneko (2003) «Arrainen izenak Bizkaian XX. mendean» (pdf) Zainak (Donostia: Eusko Ikaskuntza) (25) ISBN 8484198790 ISSN 1137-439X Bibcode1137-439X .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Xabiroi (arraina)  
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Trachinidae


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.