X hauskorraren sindrome

Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

X hauskorraren sindromea (ingelesez Fragile X Syndrome, FXS) atzerapen mentala sortzen duen arrazoi genetiko nagusia da. X kromosomaren beso luzean kokatua dagoen FMR1 genearen mutazioaren ondorioz ematen da. Genearen 5’-UTR eremuan CGG errepika kopurua gehiegizkoa denean promotoreko CpG uharteak metilatu egiten dira, FMRP proteinaren transkribapena eragotziz.

X hauskorraren sindrome
Fragx-2.jpg
Deskribapena
MotaX-linked intellectual disability (en) Itzuli, overgrowth syndrome (en) Itzuli, X-linked dominant disease (en) Itzuli
sindromea
Espezialitateamedikuntza genetikoa, Pediatria
neurologia
Asoziazio genetikoaFMR1 (en) Itzuli
Honen izena daramaJulia Bell (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKQ99.2
GNS-9-MK759.83
OMIM300624
DiseasesDB4973
MedlinePlus001668
eMedicine001668
MeSHD005600
Disease Ontology IDDOID:14261

Gaixotasuna diagnostikatzeko teknikarik erabiliena Southern Blot-a da gaur egun, metilazio maila eta errepika kopurua aldi berean aztertzen baititu. Gene eragilea aurkitu zen arte, kariotipo bidezko analisi zitogenetikoak erabiltzen ziren, bertan X kromosomaren beso luzean haustura puntu bat ikus daitekeelako.

IntzidentziaAldatu

Emakumezkoetan eta gizonezkoetan desberdina da X kromosomaren inaktibazioaren ondorio.

OndoretasunaAldatu

X-ri loturikoa eta monogenikoa. Ez dago argi gainartzailea edo azpirakorraa den, sarkortasuna eta X-ren inaktibazioa dela eta. Kromosoma mutatua daramaten emakumeen artean gaixo zein osasuntsuak topatzen dira.

Mutazio dinamikoa izanik, hirukoteen hedapena gerta daiteke zatiketa zelularrean. Hedapena meiosian ematerakoan premutatu egoera batetik mutazio osoko egoerara igaro daiteke. Hala ere, gizonezkoetan gertatzen den espermatozoideen aukeraketaren ondorioz, espermatozoide akasdunak baztertu egiten direla diote azken ikerketek. Beraz, soilik ama premutatuak pasa dakieke mutazio osoa bere ondorengoei.

FenotipoaAldatu

 
Sindromearen ezaugarri nagusiak dira aurpegi luzexka, belarri handiak eta gihar tonu ahula.

Gaixotasuna definitzen duen ezaugarria atzerapen mentala da (IQ 30-50). Bizi itxaropen normala dute. Hala ere beste hainbat ezaugarri aurkezten dituzte.

Portaerari dagozkionen artean txaloka ibili edo eskuak koskatzeko joera, begi kontaktu eskasa, umore aldaketak, hiperaktibitatea, haserrealdiak, jokaera erasotzaileak, ikasteko arazoak, epilepsia, lotsa eta hizketa azkar, errepikakor eta etengabea azaldu ohi dituzte.

Ezaugarri fisiko aipagarrienak honakoak dira: konbultsioak, sinusitisa, aurpegi luze eta estua, balbula mitralaren prolapsoa, otitis errekurrenteak, belarri prominenteak, giltzadura hipermugikorrak, oin lauak, kokots eta kopeta prominenteak, ikusmen arazoak eta makroorkidia.

MutazioaAldatu

Mutazio dinamikoak eragiten duenez hirukoteen errepika kopurua esanguratsua izango da fenotipoa finkatzerako orduan. Honela hiru fenotipo desberdin bereizten dira.

  • Normala: CGG : 6 – 45. Errepika kopuru polimorfikoa da, beraz, fenotipo normala azalduko dute.
  • Premutatua: CGG : 55 – 200. Funtzio irabazia dute, mRNA gehiegi ekoizten da eta honek fenotipo berezia sortzen du. Emakumeen %25ak obarioen gutxiegitasun goiztiarra (POF) nozitzen du, menopausia goiztiarra alegia. Gizonezkoek, berriz, X hauskorrari loturiko ataxia jasan ohi dute. Bi ezaugarri hauek antizipazio fenomenoaren adibide dira.
  • Mutazio osoa: CGG > 200. Funtzio galera dute, mRNArik ez dutelako ekoizten eta beraz proteinarik ere ez. X hauskorraren sindromea izango dute.

Atzerapenaren zergatiaAldatu

FMRP proteinaren eginkizuna hainbat proteinen itzulpena inhibitzea da. Proteina hauen mRNAk G-laukote deritzon motiboa daramate eta glutamato hartzaile metabotropikoak (mGluR) euren itzulpena aktibatzen du.

Proteina hauen artean bi oso garrantzitsuak dira sinapsia behar bezala garatu dadin: zitoeskeletoaren erregulazio proteinak eta glutamatoaren hartzaile ionotropikoen barneratzea eragiten dutenak. FMRP sintetizatzen ez denean proteina hauek gehiegi adierazten dira, zitoeskeletoaren antolaketa kaltetuz eta hartzaile ionotropikoen presentzia mintzean nabarmen gutxituz.

TratamenduaAldatu

Atzerapen mentala tratatzerik ez badago ere, beste ezaugarriei aurre egiteko hainbat metodo daude. Alde batetik, psikofarmakoen bidez euren portaera kontrolatu daiteke, eta bestetik, estimulu eta bestelako heziketa berezia eskainiz euren gaitasunak areagotu egiten dira. Hala ere, gaur egun ikerkuntzan dago itxaropena, mGluR-ren antagonistak aztertuz eta hartzaile ionotropikoen barneratzea saihestuz.

Euskal populazioaAldatu

Azken ikerketen arabera, euskal populazioko maiztasunak beste tokietakoen berdinak dira. Hala ere, CGG errepika kopuruei dagokienez, 30 errepika populazioaren erdian ikusi dira eta 20 errepikakoa %20an.

Kanpo estekakAldatu