Wu Guanzhong

margolari txinatarra (1919-2010)

Wu Guanzhong (txineraz idatzita: 吴冠中) (Jiangsu probintzia, 1919ko abuztuaren 29a-2010eko ekainaren 25a), Txinako XX. mendeko margolari ospetsuenetariko bat da. Wuk Txinako hainbat alderdi margotu zituen, bere arkitektura, landareak, animaliak, pertsonak, baita bere paisaia eta ur-ibilgu asko ere, XX. mende hasierako margolari inpresionistetan inspiratutako estiloan. Idazle eta arte txinatar garaikidearen kritikari gisa ere nabarmendu zen.[1]

Wu Guanzhong

Bizitza
JaiotzaYixing (en) Itzuli1919ko abuztuaren 29a
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
HeriotzaPekin2010eko ekainaren 25a (90 urte)
Heriotza modua: birikako minbizia
Hezkuntza
HeziketaTsinghua Unibertsitatea
China Academy of Art (en) Itzuli
Zhejiangeko Unibertsitatea
Central Academy of Fine Arts (en) Itzuli
Hizkuntzaktxinera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Enplegatzailea(k)Tsinghua Unibertsitatea
Central Academy of Fine Arts (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaArte Ederren Akademia (Frantzia)
MugimenduaQ65052354 Itzuli
Wuaren lanetan Inpresionismoaren eragina nabaria da.

Biografia aldatu

Wu Yixing-en jaio zen, Jiangsu probintzian, 1919an. 1935ean, ingeniaritza ikasi zuen Zhejiang Unibertsitatean (浙江 公立 工业 专门 学校, unibertsitateko eskola tekniko batean) Hangzhoun.[2] 1936an Hangzouren Arte Akademia Nazionalean hasi zen; han Txinako eta mendebaldeko margolaritza ikasi zuen, Pan Tianshou (1897-1971) eta Lin Fengmianen (1900-1991) zuzendaritzapean. 1942an graduatu zen. 1947 Parisera joan zen, bertako École nationale supérieure des beaux-arts erakundeak ikasteko; horretarako gobernuaren beka bat izan zuen. Ondoren, Wuk, 1950tik 1953ra, ikasitakoa Beijingo Arte Akademia Nagusian irakatsi zuen. 1953tik 1964ra, Beijingo Tsinghua Unibertsitatean irakatsi zuen. Geroago ere hiri bereko Collegedeko Arte Ederren Eskolan irakatsi zuen. 2008an, Wuk Singapurreko Arte Museoari 133 lan eman zion.

Erakusketak aldatu

Wu Guangzhong bakarko erakusketak mundu osoko lekuetan egin ditu: Txina, Hong Kong, Singapur, Tokio, Taipei, Korea, Ingalaterra, Ameriketako Estatu Batuak. Haren lanak garrantzi handiko museoetan erakutsi dira, esaterako, Londresko British Museumen, New Yorkeko Metropolitan Museum of Artean, Hong Kong Museum of Artean...

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  • (Ingelesez):[1] Wu Guanzhong Artnet webgunean.
  • (Gaztelaniaz):[2] Wu Guanzhong margolariaren lanak.