William Stanley Jevons

William Stanley Jevons (Liverpool, Ingalaterra, 1835eko irailaren 1a - Bexhill, Sussex, Ingalaterra, 1882ko abuztuaren 13a) ekonomialaria eta filosofoa izan zen.

William Stanley Jevons

Bizitza
JaiotzaLiverpool1835eko irailaren 1a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaBulverhythe (en) Itzuli1882ko abuztuaren 13a (46 urte)
Hobiratze lekuaHampstead Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: dry drowning (en) Itzuli
Familia
AitaThomas Jevons
AmaMary Anne Jevons
Ezkontidea(k)Harriet Ann Taylor (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLondresko University College
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Augustus De Morgan (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, ekonomialaria, estatistikaria eta argazkilaria
Enplegatzailea(k)Londresko University College
Jasotako sariak
InfluentziakJeremy Bentham
KidetzaRoyal Society
Manchester Literary and Philosophical Society (en) Itzuli

Ekonomia politikoa irakatsi zuen Manchesterko eta Londresko unibertsitateetan. Booleren jarraitzailea izan zen; logika konbinatzailea erabili zuen, egia-taulen antzeko sistema erabiliz. Britainia Handian eskola marjinalistaren joerak ezagutarazi zituen lehen pertsona ezaguna izan zen, Frantzian L. Walras eta Austrian C. Menger izan ziren bezala. Ekonomiaren ikuspegi berria eman zuen bere lanetan, eta matematika ekonomiara hedatzeko ahaleginak egin zituen, ekonomiaren teoria orokorraren oinarria matematika zela adieraziz. Ekonomia-zikloei eta ekonomia-krisiei buruz egin zituen ekarpenak ere aipagarriak dira.

Lan garrantzitsuenak: Theory of political economy; Studies in deductive logic; The state in relation to labour; Pure logic. Ziur aski aipatuena: The Coal Question[1].

Jevonsen paradoxa

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Jevonsen paradoxa»

Ikatzaren paradoxa proposatu zuen Jevons jaunak, gaur egun gehienetan Jevonsen paradoxa izenarekin ezaguna. Argudioekin azaldu zuen esperimentalki behin eta berriro ikusi den kontu paradoxiko bat: zenbat eta eraginkorragoak izan motor berriak, orduan eta erregai gehiago kontsumituko da gizarte batean, eta ez gutxiago. Motor eraginkorragoek, merkeagoek, motorren kantitatea biderkatzen dute eta egoera berrian, non motorrak eraginkorragoak diren, motor gehiago egongo dira martxan, eta motor guztien kontsumoen batuketa, motorrak hain eraginkorrak ez zireneko garaian baino handiagoa izango da. Motor eraginkorragoak eta erregai gehiago kontsumituko dute guztira.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Quim. (2010-06-15). «Jevons, el carbón y el colapso del Imperio Británico» Se acaba el chollo (Noiz kontsultatua: 2021-11-28).