Ireki menu nagusia

Marie-Esprit-Léon Walras (Évreux, Frantzia, 1834ko abenduaren 16a - Clarens, Suitza, 1910eko urtarrilaren 5a) frantses ekonomialaria izan zen.

Léon Walras
Walrass.jpg
Bizitza
Izen osoa Marie Esprit Léon Walras
Jaiotza Évreux1834ko abenduaren  16a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Clarens Itzuli1910eko urtarrilaren  5a (75 urte)
Familia
Aita Auguste Walras
Hezkuntza
Heziketa Mines ParisTech Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak ekonomialaria, katedraduna eta matematikaria
Lantokia(k) Lausana
Enplegatzailea(k) Lausanako Unibertsitatea
Nominazioak
Mugimendua School of Lausannea Itzuli

BiografiaAldatu

Meatze Ingeniaritzako ikasketak hasi zituen, baina aitak bultzaturik, Ekonomia ikasteari ekin zion 1858an. 1870ean, Lausanako Zuzenbide Fakultatean sortu berria zen ekonomia-katedra hartu zuen. Bertan aritu zen eskolak ematen 1892 arte; Pareto italiar ekonomialariak hartu zuen orduan Walrasek utzitako katedra.

Erabilpen marjinalaren teoria bat proposatu zuen; teoria horren arabera, salgaien prezioak salerosketan parte hartzen dutenen erabilpen marjinal erlatiboaz finkatzen dira. Ekonomiaren oreka orokorrari adierazpen matematikoa eman zion eredua sortu zuen; lan horregatik ekonomia matematikoaren sortzailetzat hartu ohi da.

Idatzi zituen obren artean aipagarriak dira, besteak beste: Éléments d´économie politique pure (1874-1877); Études d´économie sociale (1896); Études d´économie politique appliquée (1898).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Léon Walras  

ErreferentziakAldatu