William Ferguson Massey (Limavady, Derry konderria, 1856ko martxoaren 26a - Wellington, 1925eko maiatzaren 10a) zeelandaberritar politikaria izan zen. Zeelanda Berriko 19. lehen ministroa izan zen 1912tik hil zen arte.

William Massey

22. Minister of Finance (en) Itzuli

1920ko maiatzaren 12a - 1925eko maiatzaren 10a
James Allen - William Nosworthy
Erresuma Batuko Kontseilu Pribatuko kidea

1914 -
7. Minister of Agriculture (en) Itzuli

1912ko uztailaren 10a - 1915eko abuztuaren 12a
Thomas Mackenzie - William MacDonald

19. Zeelanda Berriko lehen ministroa

1912ko uztailaren 10a - 1925eko maiatzaren 10a
Thomas Mackenzie - Francis Bell
Barrutia: Waitemata (en) Itzuli
5. Leader of the Opposition (en) Itzuli

1903ko irailaren 11 - 1912ko uztailaren 10a
William Russell - Joseph Ward
Zeelanda Berriko Legebiltzarkidea

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakWilliam Ferguson Massey
JaiotzaLimavady1856ko martxoaren 26a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Erresuma Batua
HeriotzaWellington1925eko maiatzaren 10a (69 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Christina Massey (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria eta nekazaria
Jasotako sariak
KidetzaOrange Ordena
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaPresbiterianismoa
Alderdi politikoaNew Zealand Reform Party (en) Itzuli

Irlandatik Zeelanda Berrira emigratu zuen 1870ean eta Auckland inguruan kokatu zen, nekazarien elkarteen buru izan zelarik. Erreformaren Alderdiaren sortzaileetako bat izan zen, 1894an sartu zen Parlamentuan, kontserbadore gisa, eta oposizioaren buru izan zen 1912ra arte.

1912an boterera iritsi zen Alderdi Liberalaren gobernuaren aurkako zentsura-mozio baten ondoren. Nekazaritza-interesak babestu zituen eta sindikatuen mugimenduaren aurka agertu zen. Zeelanda Berria Lehen Mundu Gerran sartzearen alde egin zuen, Britainia Handiaren alde.

Bere alderdiaren buru izan zen lau hauteskundeetan, baina 1919an garaipen erabakigarri bakarra lortu zuen. 1925ean hil zen hamahiru urtez lehen ministro karguan egon ondoren.