Aurkezpena Parte-hartzaileak Jarduerak Baliabideak Bideoak eta irudiak


Idazlezainak
Proiektua azaltzen duen bideoa

Liburuzainek, liburuak zaintzeaz gain, idazleak ere zaintzen dituzte. Idazlezainak taldeak Wikipedian egiten du hori, sortzaileen artikuluak sortuz, gaurkotuta mantenduz eta ahalik eta baliabide gehien eskainiz. 2018ko erronka nagusia literatura unibertsala izango da. Hezkuntza Egitasmoarekin bat eginez, literatura unibertsaleko obrak landuko ditugu asteroko dinamikan. Oinarrian, EIZIEk egindako Literatura Unibertsala bilduma dago, horietako lan batzuk aukeratuz egindako zerrenda baita. Euskaraz disfruta daitekeen liburu sorta bat dugunez, helburua liburu sorta horien sortzaileei buruzko kalitatezko artikuluak sortzea da. Ez dugu ahaztu behar, hala ere, liburutegiak zerbitzu publiko gisa, tokiko egileak (idazleak, poetak, ilustratzaileak, artistak...) babesteko eta sustatzeko bokazio duela, haiek baitira gertaera literarioaren muina eta iturburua, eta horiek zaintzen ere jarraituko dute idazlezainek.

Ikus proiektuaren orria: Idazlezainak


Haur eta Gazte Literatura wikiproiektua
Proiektua azaltzen duen bideoa

Proiektu hau lehen aldiz 2016an egin zen, Donostia Europako kultura-hiriburua izan zela aitzaki hartuta, eta Donostiako Haur Liburuaren Dokumentaziogunea da proiektu honen lidergoa daraman liburutegia. Proiektu honek bi ardatz nagusi ditu: lehenengoa, Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle Eskolarekin egiten den lankidetza dago. Irakasle eskolako ikasleak haur literaturaren inguruko artikuluak idazten dituzte klaseko lan bezala eta Haur Liburuaren Dokumentazioak baliabideak jartzen dizkie beren lanak egin ditzaten. Bigarren ardatza Wikilari egoiliarrarena da. Egoiliarra haur eta gazte literaturaren inguruko materialak askatzen dihardu, Irakasle eskolako ikasleei laguntzen die materialekin eta errefentziekin, material berriak sortzen ditu eta egindako lan guztiarekin erakusketa bat antolatzen du.

Ikus proiektuaren orria: Haur eta Gazte Literatura.


Amarapedia wikiproiektua
Amarauna ekimenaren parte da Amarapedia

Amarapedia, Amara auzoko hiritarrek beraien parte hartzeaz auzoko kultura sortzea eta zabaltzea xede dituen proiektua da. Donostia Kultura, eragile eta wikilari zenbaiten eskutik abiarazitako ekimena da. Amarauna ekimenaren beste atal bat da.

Amara auzoari buruz entziklopediako edukia sortuz eta osatuz. Auzoari buruzko ezagutza bilduz auzotarrei eta munduari eskaintzeko. Honela Donostiako auzoari buruzko informazioa handituz.

Ikus proiektuaren orria: Amarapedia.


"Wikiliburutegiak" Erakusketa Ibiltaria
WikiLiburutegiak GLAM egitasmoaren berri jasotzen duen posterra

"Wikiliburutegiak" Erakusketa Ibiltarian Wikiliburutegiak GLAM egitasmoa eta Idazlezainek egiten duten lana azaltzen da. Bi poster eta aplikazio interaktibo batek osatzen dute erakusketa eta Donostiako liburutegietan ikusgai izango da 2018 urtean zehar. Bertan ikus dezakegu zertan datzan liburutegi eta Wikipediaren arteko elkarlana. Gainera, aplikazio interaktibo baten bidez 2017an grabatu ziren 25 euskal idazleren ahotsak entzun daitezke. Ahots horiek Wikiradion ere entzun daitezke, "Idazlezainak" kanalean.

Idazlezainak proiektuaren orrian ikus daitezke Erakusketa ibiltariaren egutegia eta argazkiak.


#1Lib1Ref

Imagina ezazu mundu bat non Liburuzain Bakoitzak Wikipedian Erreferentzia Bat Gehiago sartzen duen. Iturri fidagarri batetik datorren aipamen oro da mundu osoko Wikipediaren irakurleentzako onura. Mundu osoko liburuzainek hartzen dute parte hainbat hizkuntzetako Wikipedietan eta 2017 urtetik aurrera euskal liburuzainek ere parte hartzen dute.

Hauek izan dira orain arteko saioak:

  • 2017, urtarrilaren 15etik otsailaren 3ra: 2017ko edizioan 3 erabiltzailek parte hartu zuten eta 41 orrialdetan txertatu zituzten erreferentzia berriak. Euskaraz halakorik egiten zen lehen aldia!
  • 2018, urtarrilaren 16tik otsailaren 4 arte: 7 erabiltzailek parte hartu zueten eta 69 orrialdetan erreferentziak txertatu zituzten: https://tools.wmflabs.org/hashtags/search/1lib1ref?lang=eu.
  • 2018, maiatzaren 15etik ekainaren 5era: 11 erabiltzailek hartu zuten parte eta 87 erreferentzia txertatu zituzten.
  • 2019, urtarrilaren 15etik otsailaren 5era.


Informazio gehiago #1Lib1Ref ekimenaren orri nagusian.


Idazlezainak, Euskal literatura wikitzen

2017ko abenduaren 4an, Idazlezainak, "Euskal Literatura wikitzen" ekitaldia antolatu genuen Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan. Iban Zaldua eta Ana Malagon idazleek, Zure bilaketak ez du emaitzarik itzuli -Literaturari, bibliotekei eta Interneti buruz beti jakin nahi izan zenuen (baina galdetzeko beldur zinen) guztia- izenburupean, emanaldi zirikatzailea eskaini zuten, eta Internetek (Euskal) Literaturan izan duen eraginaz aritu ziren solasean. Donostiako liburuzainek, berriz, Idazlezainak egitasmoa aurkeztu eta beren esperientzia kontatu zuten. Club aretora bertaratu ziren herritarrek Wikiliburutegiak erakusketa interaktiboa ikusteko aukera ere izan zuten.


Liburutegien eguna
Josu Aranberri Commons azaltzen

Wikipedia Loves Libraries ekimena urtero antolatzen da munduko txoko askotan, liburutegiaren egunaren inguruan (urriaren 22an). Horren helburua da liburutegiek Wikipedia hobetzen languntzea hainbat ekimen antolatzen, besteak beste, bertan ikastaroak edo edizio lantegiak antolatzen liburutegietan, liburuzainek ekarpen txikiak egiten, adibidez, 2015 urtean erreferentziak gehitzen #1LIB1REF ekinaldian, etab., beti ere Open Access Week inguruan zentratua.

2016 urtean, Donostiako hiru liburutegik - Donostiako Udal liburutegien sarea, Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegia eta Tabakalerako Ubik - Donostia 2016rekin batera, GLAM wikiren gaia jorratu zuten Liburutegiaren egunean, urriaren 24an. "Liburutegiak ezagutza sortzen eta partekatzen" lemapean erakunde horiek wikipedian duten rolari buruz hausnartu dute eta izandako zenbait esperientzia aztertu eta eztabaidatu dira. https://outreach.wikimedia.org/wiki/GLAM/Newsletter/October_2016/Contents/Basque_Country_report

Liburutegien eguna 2016: hitzaldien bideoak.