Wikipedia:Txokoa/Laguntza/2010eko apirila

Auzo infotaula aldatu

Konpondu dut auzo infotaulan sorturiko arazoa. Orain herria erabili daiteke edo udalerria, biak ala biak. Baina jakin nahiko nuke zergatik egin den aldaketa hori. Hau da, Algorta Getxo udalerriko auzoa da... Getxo ez da herri bat, udalerri baizik. Eta aldaketa egin da nik dakidala inon galdetu gabe. Zein da arrazoia? -Theklan ·   ·   11:54, 12 Apirila 2010 (UTC)

Imajinatzen dut izango dela, hainbat herriz osaturiko udalerrietan dauden auzoetarako. Esate baterako Apaioa moduko auzoetarako, Azpilkuetako auzoa da, baina udalerria Baztan da. Era honetan, Arizkungo eta Azpilkuetako auzoak zeintzuk diren desberdindu ditzakegu, nahiz eta denak udalerri berekoak (Baztan), izan.
Bai, ondo dago hori txertatzea, baina kuriosoa egiten zait horrela bat-batean, sortu ahal dituen arazoak kontuan hartu gabe aldaketa egitea. Adibidez orain Apaioa auzoan kokapenmapaEH jarri beharrean kokapenmapa jarriko bagenu ez luke Baztango mapa jarriko, baizik eta Azpilkuetakoa. Ez dakit ulertzen den ezberdintasuna. Ziur hau konpondu daitekeela, baina orduan ezin dugu jarri kasu guztietarako herria kontzeptua, baizik eta gutxi batzuetarako. -Theklan ·   ·   12:08, 12 Apirila 2010 (UTC)
Atzo (edo herenegun ez naiz gogoratzen) aldaketa ikusi nuen eta bot-arekin herria-k udalerria bihurtu nituen, baina badirudi denetan ez zela aldatu. Dena den, nik uste dut infotaula motako txantiloi garrantzitsu batzuk babestu egin beharko genitu, era honetako bat-bateko aldaketa garrantzitsuak ez gertatzeko.--An13sa 13:28, 12 Apirila 2010 (UTC)
Mea culpa, Erratzu eta Arizkun herrietako auzoen infotaula hobetzearren auzoen infotaula eraldatu nuen, horregatik sortu zen kaka-nahaste hori. Barkatu eta hurrengoan aurrez galdetuko dut.
-Euskalduna 22:15, 2010eko Apirilaren 13a (UTC)
Beno, orain dagoen bezala ondo dago. Herria jartzen bada herria agertuko da, udalerria jartzen bada udalerria eta biak jarrita ba biak. Eta kokapenmapan udalerria jarriko du herriaren aurretik, baina bietako edozein jarrita mapa agertuko da. -Theklan ·   ·   20:44, 13 Apirila 2010 (UTC)

Software infotaula laguntza aldatu

Arazo bat daukat infotaula honekin, edo agian ez dago eginda. Falta zait edo ez dakit nola jarri azken bertsioa edo egungo bertsioa. Norbait lagundu ahal dit?? Hemen uzten dizuet artikulu bat non jarri nahi dut hori.[[1]]

  Egina--Unai (esan) 12:56, 30 Apirila 2010 (UTC)