Wikipedia:Txokoa/Albisteak/2011ko apirila

Multilingual Challenge aldatu

Derbyko Lehiaketa Eleanitzaren iragarkia
Hauxe da Wikipediako lehenengo lankidetza eleanitza. Wikilari guztiek parte har dezakete, Wikipediako edozein hizkuntzatan. Lehiaketa 2011ko maiatzaren lehenetik irailaren 3raino izango da.

Eman izena orain!
«Wikipedia bereziki pozik dago, ikusita Derbyko museoak ingelesaz besteko hizkuntzetan artikuluak sortzea sustatzen ari direla» (Jimmy Wales, 2011ko urtarrilaren 14a)

Announcing the Derby Multilingual Challenge

This is the first multilingual Wikipedia collaboration. All Wikipedians can take part, in any Wikipedia language. The challenge runs from 1 May until 3 September 2011.
Sign up now!
" Wikipedia is particularly pleased to see that Derby Museums are encouraging the creation of articles in languages other than English." (Jimmy Wales, 14 January 2011)

Andrew Dalby 12:08, 2 Maiatza 2011 (UTC)

100.000 artikulua berehala hemen izango dugunez aldatu

Beti berandu! Zerbait egingo al dugu? Logoa aldatzea? Benga, brainstorming berri bat.

Proposamen bat: Gure Theklanek azken bultzada eman duenez, bera izan dadila artikulu biribil horren sortzailea.---Marklar 17:22, 4 Maiatza 2011 (UTC)

Zure proposamenarekin erabat ados, Theklanek merezi du.
Bestalde, beste proposamen bat: 100.000. artikulura iristear dagoenaren albistea ahalik eta Euskal Herriko hedabide gehienetan jakinarazi eta hedatzea (bai euskarazkoak, nahiz gaztelania edo frantsesa). Baita, euskalgintzako webgune eta eztabaidagunetan ere jakinaraztea. -Euskalduna 17:59, 2011ko maiatzaren 5a (UTC)
Marklarrek zein Euskaldunak egindako proposamenekin guztiz ados.
Euskaldunaren proposamenaren haritik: zergatik ez bidali E.H.-ko egunkari gehienetara gutun bat "Kolaborazioak" edo "Tribuna irekia" sailetan argitaratu dezaten? Euskarazko wikipedia jende anitzek ezagutzeko aukera izango litzateke. -Josu 18:33, 8 Maiatza 2011 (UTC)
NIk gauza bakarrak esango dut momentuz: ez dut 100.000. artikulua egingo. Eta bota berehala geldituko dut, azkeneko 200 artikuluak, gutxienez, eskuz egiteko. Beno, beste gauza bat ere esango dut: saiatu beharko gara artikulu horiei kalitate pixka bat emanez, ezta? -Theklan ·   ·   18:38, 8 Maiatza 2011 (UTC)

Eta artikulu bat, ez lankide batek bakarrik, baizik eta denon artean egingo bagenu, gaia adosturik? Sinbolikoki indar handia izango luke. Denok, nonbait (proba orriren batean) artikulua egin eta momentua heltzean sinbolikoki osorik sortzea. Zer deritzozue? Ez du merezi borrokan ibiltzeak mugarria norberak eskegitzeko (nire ustez, behintzat). Gero, horren harira, kanpaina bat edo edozer egin genezakeen. Ez da halakorik egon edozein wikipedietan; denak ibili baitira lasterketan medaila nork irabaziko.--Janfri; bai esan? 21:50, 11 Maiatza 2011 (UTC)

Guztiz ados! Gaia aukeratzea da zailena, agian. Eta lana banatzea! Baina nire ustez merezi du horrelako zerbait egitea! Izan daiteke gai luze bat, baina ez duguna, horrelako artikulu sendo bat eratzea, bakoitzak atal bat hartuta. -Theklan ·   ·   22:23, 11 Maiatza 2011 (UTC)
Ideia polita. Eta euskararekin erlazionatutako zerbait balitz, aldarrikapen moduan?--Unai (esan) 07:35, 12 Maiatza 2011 (UTC)
Buruan al duzu euskararekin lotutako artikluren bat falta zaiguna? eu:Kategoria:Euskara -Theklan ·   ·   09:32, 12 Maiatza 2011 (UTC)

Hemen agertutako ideiak bikainak direla uste dut. Euskararen arloan zer artikulu egin genezakeen pentsatzen aritu naiz, baina ez zaitu bururatu. Taldean egin ahal izateko, espezializatua ez den gaia izan behar duela iruditzen zait (guztiok ekarpenen bat egin ahal izateko), eta euskararen arloan (zorionez) ez dira asko izango egin gabe dauden gai orokorreko artikuluak...

Inori gai egokiren bat bururatzen bazaio, artikulua egiteko talde lan horretan laguntzeko prest nago. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 13:57, 12 Maiatza 2011 (UTC)

Ni ere laguntzeko prest. --Joxemai; (erantzunak) 14:03, 12 Maiatza 2011 (UTC)

Ideia posible bat: Euskararen debekua. Historiako arau ezberdinak jasoko lituzke, zeinetan euskara egitea debekatzen zen. Herrialdez banatu daiteke. --Unai (esan) 14:27, 12 Maiatza 2011 (UTC)
Adibidez "Euskararen liburu beltza" bezla. -Theklan
Azken adibide horrek El libro blanco del euskera artikulu hau euskeratzeke dagoela oroituarazi dit. -Euskalduna, (esaidak hemen) 16:57, 2011ko maiatzaren 12a (UTC)
Oraintxe izan dut gai honen berri eta niri ere gustatuko litzaidake laguntzea nolabait. Euskararen debekua oso gai potoloa eta garrantzitsua iruditzen zait, artikulu indartsu bat merezi duena dudarik gabe. Koldo Izagirreren 'Autopsiarako frogak' liburuan dokumentazio mordoa dago historikoki euskara nola desagertarazten saiatu izan diren. Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean?-en ere zeozer bada horri buruz. Metodologia ezberdinak, agintarien diskurtso zatiak, estatuen jarrerak, jendearen pertzepzioak, hiztunen galera prozesua... oso artikulu potentea izan daiteke. -Larbelaitz 18:07, 2011ko maiatzaren 12a (UTC)
Oso ideia polita. Nik ere parte hartu nahi dut. Orain oinarrizko egitura sor dezakegu eta gero, lasai-lasai, bete. ---Marklar 17:15, 12 Maiatza 2011 (UTC)
Has dadila orduan: Wikipedia:Proba orria/Euskararen debekua -Theklan ·   ·   23:36, 12 Maiatza 2011 (UTC)

zorionak! felicitats des de la viquipèdia en català (http://ca.wikipedia.org/wiki/Viquip%C3%A8dia:La_taverna/Novetats) - barcelona

100.000 artikuluak jartzeko Zorionak! (amb traductor automàtic, perdó, espere que és correcte! Enhorabona!) Capsot 15:35, 24 Maiatza 2011 (UTC)
Felicitats des de la Viquipèdia en català. Endavant! (itzultzailea ... katalanez Wikipedia hasita Congrats With. Aurrera!) --Joancreus 15:39, 24 Maiatza 2011 (UTC)

Eskerrik asko biei (eta bereziki Gomà jaunari bere ezin eskertuzko laguntzagatik).
Gràcies a tots dos (i especialment al senyor Gomà per la seva inestimable ajuda).
-Euskalduna (esaidak hemen) - 20:59, 2011ko maiatzaren 27a (CEST)

Fitxategien igoera murriztea aldatu

Aurreko baten esan bezala eta orain dela asko eginiko bozketa bati jarraituz (ez zena indarrena jarri) Wikipedian fitxategiak igotzeko aukera kentzeko eskatu nuen (bozketen detaileak loturan) eta orain desaktibatu dute. Fitxategia igo loturan klik eginez gero, ikusiko duzue Commons-era birzuzentzen duela loturak. Logoak eta dena ere bertan igo beharko dira, inork ez baitu izango lokalean ezer igotzeko aukerarik. Mesedez, arazorik baldin badago, jakinarazi eta berriz emango dut tokea Bugzillan. Ondo izan.--Janfri; bai esan? 09:01, 15 Maiatza 2011 (UTC)

Arazoa da orain logoa aldatu nahi dugunean, nola aldatuko dugun Fitxategi:Wiki.png irudia (Wikipedian igota dugun irudi bakarra).--An13sa 10:06, 15 Maiatza 2011 (UTC)
Bertan diote Logoa gaur egun ere Commons-ekoa erabiltzen dela. Ez dakit, ez dudalako begiratu, baina egongo da aukera logoa aldatzeko Commons-etik eginez gero, diot nik. --Janfri; bai esan? 10:12, 15 Maiatza 2011 (UTC)
Antza denez, Wikipediako logo berriak atera zirenean, Wiki.png bitartezko logo aldaketak alde batera utzi ziren eta badaude zenbait ika-mika horren harira (iturria). --Janfri; bai esan? 10:31, 15 Maiatza 2011 (UTC)

Gara egunkarian iritzi artikulua gaur (maiatzaren 18an) aldatu

Milesker!. - --Joxemai; (erantzunak) 07:47, 18 Maiatza 2011 (UTC)

Iratxe Esnaolak idatzi du. Hemen irakurri daiteke.--Unai (esan) 10:08, 18 Maiatza 2011 (UTC)
Atzoko BERRIAn honakoa zetorren: http://paperekoa.berria.info/plaza/2011-05-29/037/001/euskara_zabaltzeko_leihoa.htm --Unai (esan) 09:00, 30 Maiatza 2011 (UTC)

Euskarazko Wikipediari buruzko albistea eta esamesak aldatu

Arratsaldeon. Lehengo astean Gaztelaniazko wikipediako azal nagusian euskarazko Wikipedia 100.000 artikulu dituzten Wikipedien sailkapenean jartzea eskatu eta jarri egin zuten. Horretan ari nintzela, honako eztabaida interesgarri hau irakurri nuen, bertan euskarazko Wikipediarekin zerikusia duen berri hau ematen da.
-Euskalduna, 16:56, 2011ko ekainaren 2a (UTC)

Liburuak sortzeko aukera aldatu

Kaixo! Bugzillan konpontzeko eskatu ostean eta hainbat buelta eta azalpenen ostean, hemen da, labetik atera berria liburuak sortzeko tresna. Gauza batzuk itzultzeke daude, baina ez dakit, egia esan, non egin behar ditugun. Hala ere tresna ezin-hobea izan daiteke gauza askotarako. Esan zuen inpresioak zeintzuk diren! -Theklan ·   ·   15:46, 7 Ekaina 2011 (UTC)

Guztia dago jada itzulia, beraz erabiltzen has daiteke. Liburua:Bilbo da sortu dudan lehenengoa eta emaitza, nik uste, oso ona dela. -Theklan ·   ·   13:38, 8 Ekaina 2011 (UTC)

10. urteurrena aldatu

KAixo guztiei. Oraintxe bertan deitu didate komentatzeko bai UEUko Informatika Saila bai Gerediaga Elkartea interesaturik daudela abenduaren 6ko testuinguruan Durangon Wikipediarekin zerbait egitera. UEUrekin egindako konbertsazioetan suertatu zen "hackatoi" bat egitea, hau da, azaltzea zer den wikiepdia eta aldi berean saiatzea edizio errekorrak hausten edo horrelakoren bat. Gerediagak ere nahi du ospatu, ez dakigu nola. Abenduaren 6an da gure 10. urteurrena. Hasi ideia zaparrada: -Theklan ·   ·   13:42, 9 Ekaina 2011 (UTC)

Norbaitek ideiarik? -Theklan ·   ·   09:21, 15 Ekaina 2011 (UTC)
Harritu ninduen zure mezu honek, Theklan, neronek aspaldi aipatu nuelako e-mailez, apenas erantzunik jaso gabe. Nire ustez, oso polita litzateke edizio-maratoi bat egitea Durangoko Azokan bertan, UEUk eta Gerediagak antolatuta. Wikipediaz ezer ez dakitenek ere jaso ahalko lukete atentzio pertsonalizatua, beldurra kentzeko eta lehen aportazioak egiteko. Ni, printzipioz, parte hartzeko prest.--Unai (esan) 09:27, 15 Ekaina 2011 (UTC)
Bai, gogoratzen dut, eta egia esan badirudi eurek ere beste bide batzuk ireki dituztela. UEUk proposatzen duena da hackatoi bat egitea, hau da, edizio maratoi bat, hitzaldi eta bestelakoekin. Gerediagak zehazki gure proposamena itxoiten duela uste dut. -Theklan ·   ·   09:25, 16 Ekaina 2011 (UTC)

Kaixo guztioi! Ziurrenik ikusiko zenuten azken egun hauetan lanean egon naizela {{taxotaula automatikoa}} izeneko inbento batean. Beno... oraindik ez dago bukatuta, itzulpen eta dokumentazioa falta da, baina erabiltzen has gaitezke nahi dugunean. Egindakoaren ideia hartzeko:

  • Ez da beharrezkoa animalia, landare... beno, izaki bizidun bat deskribatzerako garaian guztia jartzea, nahikoa da azken taxoiarekin. Adibidez:
{{Taxotaula automatikoa
| taxon = Canis aureus
}}
Horrekin sortuko da artikulua. Detaile gehiagorako:
{{Taxotaula automatikoa
| status = LC
| trend = up
| status_system = iucn3.1
| image = golden jackal small.jpg
| image_caption = ''Canis aureus'' baten argazkia. [[Ngorongoro Krater]]ra, [[Tanzania]]
| taxon = Canis aureus
| binomial = ''Canis aureus''
| binomial_authority = [[Carl Linnaeus|Linnaeus]], [[1758]]
}}
eta horrek sortuko du Canis aureusen ikusten dugun guztia.
  • Taxoi bat ez baldin badu ezagutzen, hori sortu bhearko dugu, bere gurasoak nortzuk diren eta idatziz. Erraza da. Baina sinplifikatzeko ingelerazko Wikipedian zituzten ia 9.000 txantiloi kopiatu ahal izan ditugu, berriro ere Gomári esker eta berak sortutako bot sinplea. Orain 9.000 taxoi ezberdin ondo kokatuak ditugu. Etorkizunean guk sortutakoez gain ingelerazkoan sortzen dituzten berriak ere inportatu ahal izango ditugu.
  • Abantailen artean testura lehenago iristen dela, aldaketaren bat baldin badago taxonomian guztietan egin ahal dela aldi berean eta, gainera, erabiltzailearentzat taxonomia osagarria ikusteko aukera dagoela da (arkatza sakatuz)
  • Desabantailak ere baditu, eta horiek eztabaidatu beharko dira:
    • Sistema osoa kopiatu dut eta beraz ingeleraz dago. Nahiko konplexua zen eta hobe ez ikutzea gehiegi. Ikuslearentzat berdina da, editatzen duenarentzat ez. Hori arazo bat izan daitekela uste baduzue, egin dezakegu zerbait itzultzeko, baina lan handia litzateke.
    • Errekurtso asko jaten ditu, txantiloi asko irakurri behar dituelako.
    • Erabiltzaile berriarentzat "zerbait gaizki egin dut ez delako ateratzen" sentsazioa egon daiteke... hori ekiditeko tutoriala ondo egin beharko da.

Beno, hori da dagoena... zuen erantzunaren zain. -Theklan ·   ·   20:10, 9 Ekaina 2011 (UTC)

Bat nator txantiloi sail horren testua ingelesez uztearekin: gai espezializatu samar batekoa denez, ez dut uste hori guztia itzultzeko lan itzela hartzea merezi duenik. Eskerrik asko txantiloi horiek guztiak euskal wikipediara ekartzeagatik! (Eta eskerrik asko Gomà lankideari ere.) --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 10:14, 10 Ekaina 2011 (UTC)

Jaurlaritzaren entziklopedia digitala aldatu

Gabon guztioi.

Agian gogoratuko duzuenez, duela hilabete batzuk Txoko honetan bertan Eusko Jaurlaritzaren asmo baten berri eman nizuen. Jaurlaritzak entziklopedia digitalaren proiektu bat martxan jarri nahi zuen, eta gu prentsaren bidez jabetu ginen. Irakur ezazue hau:

http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Txokoa/Albisteak/2010eko_urria#Jaurlaritzako_entziklopedia_digitala

Eztabaida sortu zen Txokoan Jaurlaritzaren asmo horren inguruan. Batzuen ustez Jaurlaritzaren propaganda hutsa zen, beste batzuek proiektuaren aurrekontua kolokan jarri zuten, etab.

Hilabeteak pasatu dira eta propaganda hutsa ez zela agerian utziz, Jaurlaritzak lehiaketa bat atera du proiektu horren oinarriak finkatuz. Lehiaketa irabazten duen enpresak zera egin beharko du: Lur Hiztegi entziklopediaren edukiak gaurkotu eta wikipedian txertatu. Jaularitzak enpresa esleipendunaren esku jarriko ditu Lur Hiztegi Entziklopediaren eta Lur Entziklopedia Tematikoaren edukiak. Irakurri hau:

http://www.contratacion.euskadi.net/w32-1084/eu/contenidos/anuncio_contratacion/expgegv11041443576348/eu_doc/eu_arch_expgegv11041443576348.html?ruta=http://www.contratacion.euskadi.net/w32-1084/eu/v79aWar/comunJSP/v79aSubmitBuscarAnuncioFiltro.do

eta baita hau ere:

http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/bopv_20?e&f=20110527&a=201102824

Jaurlaritzaren oinarriek bi gauza interesgarri dauzkate:

  • edukiak sortzen edota egokitzen lanetan ibiliko diren lan-taldeko kideek, antzeko lanetan gutxienez hiru urteko esperientzia egiaztatu behar dute
  • sarrerak wikipedian txertazeaz arduratuko direnek, berriz, horretarako ezagupenak eta esperientzia badutela egiaztatu beharko dute

Bigarren puntu horrek edukiak wikipedian txertatzeko gutxieneko eskarmentu bat eskatzen du; hots, edozeinek ezin duela eduki horiek wikipedian jarri. Gure aldeko alderdi bat da hori, euskal wikilarion aldekoa.

Jaurlaritzaren asmoa ezagutu bezain laster, administratzaile eta beste wikilari batzuen artean eztabaida bat sortu zen: zer egin Jaurlaritzaren asmoaren aurrean? Eztabaida horren ondorio nagusiak hauek izan ziren:

  • Iritzi kontrajarriak agertu ziren Jaurlaritzaren proiektuaren aurrean: denek ez zuten hasieran begi onez ikusi (asmo politiko ezkutuak ikusi zituen baten batek), baina wikipediaren onerako izaten bazen merezi zuela uste zuten gehienek.
  • Lehiaketa edo lizitazioa horretara euskal wikilariok aurkeztea eztabaidatu zen. Azkenean aukera hori baztertu zen, oso zaila baitzen guk betetzea Jaurlaritzak eskatzen zituen oinarriak (itzulpengintzako enpresa handi baten neurrian eginak baitziren)
  • asmo hori baztertuta, lehiaketa irabaziko zuen enpresari gure zerbitzuak eskaintzea iruditu zitzaigun irtenbiderik onena wikipediarentzat. Jaurlaritzaren oinarrietan aipatzen den wikipediako esperientzia dugu wikilariok, eta enpresa esleipendunari ere ongi etorriko zitzaion eskarmentuko jendearekin kontatzea. Wikilari batzuek ere (Xabier Armendaritzek, esaterako) eskarmentu handia dute itzulpengintzan.

Jaso dugun informazioaren arabera, oso litekeena da Jaurlaritzaren lizitaziora X enpresa aurkeztea eta gure ustez enpresa horrek lehiaketa irabazteko aukera handiak eduki ditzake. Egin ditugun harremanen bidez jakin dugu gure eskaera era positiboan hartu dutela, prest gaudela gurekin kolaboratzeko eta gure esperientzia eta gaitasuna kontuan hartuko dutela.

Puntu honetara ailegatuta funtsezkoa iruditzen zaigu wikilari guztion iritziak eta iradokizunak jasotzea. Gure arteko eztabaidetetan iritzi ezberdinak izan dira: batzuek aipatu dute proiektu honek ez duela bat egiten wikipediaren filosofiarekin (bolondresek auzolanean egindako entziklopedia librearekin, alegia), profesionalizaturiko lan-taldea tartean sartzen delako. Baina beste aldean ere, aipatu da inon ez dela jartzen debekatuta dagoenik wikipedian testuak jartzea ordainduz ala kobratuz...

Aipatu da ere euskalgintzaren munduan inork ez luke ulertuko guk proiektu horri ezetz esatea...

Gehienen iritzia da Eusko Jaurlaritzaren portaera gurekiko oso zuzena ez badela izan ere (bere lehiaketa ateratzeko orduan ez dira gurekin harremanetan jarri), eta profesionalen lana eta dirua ez bada guztiz bat etortzen wikipediaren espirituarekin, enpresa esleipenduna X baldin bada edukien kalitatea bermaturik izango dela. Bestalde, kontuan hartzekoa da gurekiko erakutsi duten jarrera, kolaborazioaren ateak zabal-zabalik utzi baitituzte.

Iritziak eta iradokizunak?

-Josu 21:09, 9 Ekaina 2011 (UTC)

Zehaztapen txiki bat: Jaurlaritzak, lizitazioa egin aurretik, iritzia eskatu zien zenbait wikilariri, bilera bat egin zuen Bilbon (ni ez nintzen han izan, bileran izan zen wikilariren batek horren berri ematea hobe). Hala ere, bat nator zure kritikaren muinarekin, Josu: nire ustez, wikilarioi parte hartze zabala izateko aukera eman beharko ziguketen, lizitazio hori nola bideratu erabakitzeko prozesuan, baina ez da hala izan.
Lizitazio horri aukerak eta arriskuak ikusten dizkiot. Alde batetik, lizitazioko lana ondo egiten bada, Euskal Wikipedia osatuagoa eta kalitate handiagokoa izango da. Bestetik, gaizki egiten bada, edukian inkoherentziak sor daitezke, eta lehendik Wikipedian lanean gabiltzanokin liskarrak piztu.
Hala ere, Wikipediak arrisku horiei aurre egiteko bideak baditu: nor edo nork arauak betetzen ez baditu, lehenik abisua ematen zaio, eta kasurik egiten ez badu, blokeoa ezartzen zaio.
Aurreko horiez gainera, hortxe dago Josuk aipatutako beste arrisku hori ere: boluntariotzaren espiritua nolabait hondatzeko arriskua. Hemen jende askok lan egin du eta lan egiten du, Wikipedian edukiak dohainik txertatzen, eta orain talde batek lan hori egiteagatik kobratuko du. Hori bidegabetzat ikusiko dute batzuek, segur aski, eta ez zaie arrazoirik faltako. Nire ustez, egokiagoa izango zatekeen lizitazio hori edukiak Wikisource proiektura igotzeko erabili izan balute.
Beraz, ez dakit zenbateraino izan daitekeen onuragarria lizitazio hau Euskal Wikipediarako. Alde onak eta alde txarrak ikusten dizkiot. Dagoeneko lizitazioa atera denez eta hori aldatzeko modurik ez dugunez, nire esku dagoen guztia egingo dut onuragarria izan dadin, eta badakit wikilari gehiago ere ari direla horretarako lanean. Izan ere, ideia hauetako asko beste wikilari batzuei hartu dizkiet (barka iezadazue banan-banan haien izenak ez aipatzea). --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 22:07, 9 Ekaina 2011 (UTC)

Oso gaizki iruditzen zait lehiaketa batera aurkeztuko den enpresaren izena aipatzea, lehiaketa oraindik amaitu ez denean.--Unai (esan) 07:38, 10 Ekaina 2011 (UTC)

Ados Unairekin. --josugoni (erantzun hemen) 09:03, 10 Ekaina 2011 (UTC)
Ados. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 09:35, 10 Ekaina 2011 (UTC)

Goiko lehen atalaren esaldi bat aldatu dut: oso litekeena da Jaurlaritzaren lizitaziora X enpresa aurkeztea eta lizitazioa irabaztea dioen tokian, irudi luke guk badakigula lehiaketa nork irabaziko duen, eta hori ez da horrela. Uste dut enpresa batzuek beste batzuek baino aukera gehiago eduki dezaketela lizitazioa irabazteko, hain zuzen esperientzia eta kurrikulum hobea dutelako. Esaldi hori aldatu egin dut eta hau jarri dut: oso litekeena da Jaurlaritzaren lizitaziora X enpresa aurkeztea eta gure ustez enpresa horrek lehiaketa irabazteko aukera handiak eduki ditzake.--Assar; (erantzun hemen) 14:29, 10 Ekaina 2011 (UTC)

Beste arrazoi bat ere aipatu nahi dut zenbait wikilariok hartutako erabaki hau justifikatzeko: Eusko Jaurlaritzak hau egin nahi du, eta egingo du, eta guk agian zerbait egin genezakeen horren aurka, baina kontuan izan behar da Wikipedia ez dela gurea soilik, denona dela, eta uste dut ez zela posible izango erabateko blokeoa planteatzea honen aurka wikipedialari gutxi batzuen partetik. Adibidez, eskoletako irakasle askok nire ustez ez lukete ulertuko zergatik blokeatzen den proiektu hau aurrera eramatea, beraintzat funtsezkoa izanik entziklopedia ahalik eta osatuena edukitzea. Beraz, egoera horretan, uste dut beti dela hobea Wikipedia proiekturako lehendik Wikipedian eskarmentua duen jendeak ere parte hartzen badu.--Assar; (erantzun hemen) 14:40, 10 Ekaina 2011 (UTC)

Wikipediari buruzko albistea Deian aldatu

Aurreko baten Deiako kazetari batek deitu zidan galdera batzuk egiteko. Irtendako artikulua sarean dago.--Janfri; bai esan? 10:40, 12 Ekaina 2011 (UTC)

Template namespace initialisation script aldatu

Hello. Some years ago, developers used Template namespace initialisation script to move some pages from the MediaWiki to the Template namespace, and left some useless redirects.

Consequently, the following pages should be deleted :

  1. MediaWiki:Uztail
  2. MediaWiki:Urtegertaerak
  3. MediaWiki:Urtarril
  4. MediaWiki:Sitesupportpage
  5. MediaWiki:Otsail
  6. MediaWiki:Martxo
  7. MediaWiki:Maiatz
  8. MediaWiki:Ekain
  9. MediaWiki:Egungertaerak
  10. MediaWiki:Azaro
  11. MediaWiki:Apiril
  12. MediaWiki:Abuztu
  13. MediaWiki:Abendu

For more informations, please see this request (meta).

Thanks -- Quentinv57 17:21, 23 Ekaina 2011 (UTC)

  Egina -Theklan ·   ·   08:33, 25 Ekaina 2011 (UTC)