Wikipedia:Txokoa/Albisteak/2010eko martxoa

Iñaki Ugarteburu Saria 2010 aldatu

Kaixo. Lehiaketa bat antolatu dute Azkue Fundazioak eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak. Helburua Iñaki Ugartebururi omenaldia egitea da, Euskal Wikipedian osasunarekin erlazionatutako artikuluen sorrera sustatuz. Txantiloi bat sortu dut parte-hartzaileak bereizteko. Haien artikuluetan ohiko {{lanean}} txantiloia gehituko dut, gaizki iruditzen ez bazaizue. Ea lehiaketak wikilari berriak sortzeko balio duen.--Unai (esan) 11:15, 26 Otsaila 2010 (UTC)

Kontxo Unai! Gaur goizean egunkari batean irakurri eta Patxi Lurra eta Miriku saritzeko ideia bikaina iruditu zait, orain lehiaketaren arauak ikusi eta lehia izango dutela konturatu naiz. Ea balorazioa egiterakoan zorrotzak zareten, bestela besteok tongo, tongo oihukatzen hasiko gara eta. Txantxa bat izan da ;-) , benetan ideia bikaina. -- Marklar 18:53, 26 Otsaila 2010 (UTC)
Ikasleentzat da soilik. Ez dut uste, hortaz, Patxi Lurrak parte hartu ahal izango duenik :-( --Unai (esan) 18:56, 26 Otsaila 2010 (UTC)

Egia esan, orain arte nahiko jende gutxi ari da parte hartzen ikusi ahal izan dudanez. Artikulu bakarra ikusi dudalako osasun gaien inguruan. Pena bat da, baina espero jende gehiago animatzea Miriku 09:32, 9 Martxoa 2010 (UTC)

P.D: Izen emateari buruz galdera bat Unai, artikuluak amaiturik izan arte itxaron daiteke? egia esan arnas aparatuaren inguruan ahalik eta gehien sortzen saiatuko nahi dudalako (enbrio garapena, sortzetiko gaixotasunak, epitelio, sindrome orokorrak, etab.), baina ez dakit zenbat egin ahal izango ditudan. Miriku 09:41, 9 Martxoa 2010 (UTC)

Lehiaketaren oinarriak hemen dituzu. Nik esango nuke baietz, azken datara arte itxaron dezakezula. Hala ere, zertarako? Oker ez banago, artikulu bat baino gehiagorekin har dezakezu parte... Nik parte hartu nahi izango banu, lehenbailehen emango nuke izena. Izena emateagatik ez da ezer galtzen, doakoa baita, arkitektura-lehiaketa batzuk ez bezala :-) Animo!--Unai (esan) 16:14, 9 Martxoa 2010 (UTC)
Ez dut lortzen izena ematea, "bidali" botoiari behin eta berriro ematen diot, baina ez du ezer bidaltzen, web orrian akatsen bat egon liteke? (mozila eta crome-kin saiatu naiz, baina ez dago modurik) Miriku 13:33, 10 Martxoa 2010 (UTC)

Azkue Fundaziokoei galdetuko diet. Itxaron pixka bat.--Unai (esan) 14:53, 10 Martxoa 2010 (UTC)

Eskerrik asko, eta barka pelmada, baina Angelek (OEE) esan didanean ez zegoela inor izena emanda oraindik konprobatzera joan naiz eta hori ikusi dut. 80.32.229.82 17:10, 10 Martxoa 2010 (UTC)

Kaixo berriro ere, lehengo artikulua bidaltzea lortu dut, ez baldin bada iritsi edo arazorik baldin badago esan mesedez, bigarren eta hirugarrenarekin nabilelako orain Miriku 09:41, 23 Martxoa 2010 (UTC)

Argazki bildumak cc-by-sa lizentzian aldatu

GipuzkoaKulturak ZuZeun idatzi berri du hainbat argazki bilduma berri jarri dituztela cc-by-sa lizentziarekin. Horietako gehienak kulturarekin harremanetan daude, tartean Ez Dok Amairuren argazkiak. Ez dakit guztiak pasatzeak merezi duen edo bestela banan banan egiten joatea.

Berri on bat da eta bakoitzak ikustea zer dagoen hortik probetxuzkoa. -Theklan ·   ·   23:00, 28 Otsaila 2010 (UTC)

Berri ona da, bai (behinik-behin euskal musika herrikoia gustatzen zaigunontzat). Nik oraingoz Benito Lertxundi eta Xabier Leteren argazki bana igo berri ditut. Nere ustez Ez Dok Amairu, Joxe Antonio Artze, Lourdes Iriondo, Mikel Laboa, etab... hori guztien argazki bana igotzea pena merezi duela uste dut, behintzat euren artikuluek gutxienez beren argazki bat izan dezaten. -Euskalduna 21:36, 2010ko otsailaren 28a (UTC)
Aurreko eztabaida aprobetxatuz {{Gipuzkoakultura}} txantiloia sortu dut. Lehenengo Karlistadari buruzko hainbat testu polita dituztenez eta hori oso erabilgarria da guretzat (nik behintzat erabiliko dut). Norbaitek arazoren bat ikusten badu, esan dezala.
Ea beste Foru Aldundiek (baita Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuak ere) gauza bera egiten duten -- Marklar 19:24, 2 Martxoa 2010 (UTC)

Badok.info CreativeCommons lizentziarekin aldatu

Kaixo! Duela aste batzuk badok.info webguneko arduradunekin harremanetan jarri nintzen euren testuen lizentzien inguruan galdetzeko. Orain CreativeCommons lizentziapean jarri dituzte testuak bakarrik eta auker eman dute horiek Wikipediara igotzeko. Bertan ez du jartzen zein den lizentzia zehatza, baina emailean nahiko argi uzten zidan:

« badok.inforen edukia creative commons lizentziarekin jarriko dugu, eta beraz, erabili dezakezue wikipedian. noski, kantuak, bideoak eta, ezin dira erabili. biografiak eta bestelako testuak bai, ordea.

eskerrik asko.

»


Beraz testuak pasatzen has gaitezke jatorria aipatuz (CC-BY-SA konsideratzea proposatu diet). -Theklan ·   ·   20:09, 2 Martxoa 2010 (UTC)

Hori oso berri ona da. Zorionak zure lorpenarengatik, Theklan. -Euskalduna 23:30, 2010ko martxoaren 2a (UTC)
{{badok.info}} sortu dut dagokion artikuluaren Bibliografia atalean jartzeko. Honelako txukunago geratzen da.--An13sa 14:58, 11 Martxoa 2010 (UTC)
Eskerrik asko. Zariquiegui 14:59, 11 Martxoa 2010 (UTC)
Ba ni ez nago ados. Non jartzen du CC-BY-SA lizentziapean dagoela web gune hori?--Unai (esan) 15:00, 11 Martxoa 2010 (UTC)
Zuzendu dut, ikusi {{Badok.info}}--An13sa 15:03, 11 Martxoa 2010 (UTC)

Bale, hobeto dago, baina berriro ere atzoko arazoa: zer Creative Commons? Nire ustez azkarregi hasi gara biografia horiek kopiatzen... Theklani bidali zioten e-mailean Wikipediarako baimena ematen zutela ulertu nuen; baina (barregarria den arren) Wikipediarako baimen soila ez da Wikipediarekin bateragarria :-) --Unai (esan) 15:06, 11 Martxoa 2010 (UTC)

Arrazoia duzu, baina lankide asko hasi dira badok-eko biografiekin lanean wikipedian eta txantiloia sortu dut erreferentziak denok era berdinean jartzeko. Txantiloian Creative Commons jarri dut, baina oraindik lizentzia ez dutenez zehaztu horrela utzi behar.--An13sa 15:10, 11 Martxoa 2010 (UTC)

Galdera bat: webgune horretako argazki eta irudiak ere Euskarazko Wikipedian erabili al litezke? -Euskalduna 21:48, 2010ko martxoaren 17a (UTC)

Sitenotice aldatu

Sitenotice-ean azal berriaren azken bozketarentzako lotura jarri. Azaletik goialdeko kutxatxoaren formatua erabakitzea bakarrik falta da. Animatu eta bozkatu!!!--An13sa 14:30, 6 Martxoa 2010 (UTC)

Haitierazko Wikipedia aldatu

Beharbada gaur edo bihar Euskarazko Wikipediak Haitierazkoa gaindituko du. 85.84.38.238 10:55, 7 Martxoa 2010 (UTC)

Beno, Haitierazko Wikipedian gogor ari dira artikulu tontoak egiten (100 byte baino txikiagoak) hori gerta ez dadin. Horietako gehienak hiztegiko gauzak dira. Beraz ez nintzateke gehiegi kezkatuko ez gainditzearren. -Theklan ·   ·   21:59, 8 Martxoa 2010 (UTC)
Atzo gainditu genituen. Zariquiegui 20:12, 10 Martxoa 2010 (UTC)

Euskal Astea aldatu

Euskal Astea da... eta ez dugu ezer prestatu! A ze koordinazio falta! -Theklan ·   ·   21:44, 8 Martxoa 2010 (UTC)

Baina Euskal Astea ez al da irailean izaten ba? -Euskalduna 23:22, 2010ko martxoaren 8a (UTC)
Dirudienez aurten ere bi ditugu. Beno, ba hurrengoa hobe prestatuko! -Theklan ·   ·   22:36, 8 Martxoa 2010 (UTC)

Azal Berriaren azken bozketan parte hartzeko deialdia aldatu

Mesedez, goialdean An13sak ongi dioen bezala nahi eta ahal duzuen guztiok parte hartu ezazue Azal Berriaren azken bozketan (goiko atala erabakiko duena). Honen emaitza jakitea besterik ez dugu ahal den bezain azkarrena eta "bixi-bixi" martxan behin-betiko jartzeko. Oraingoz 4 partaidek besterik ez dugu bozkatu (An13sa, Orereta, Theklan eta neroni). Anima zaitezte, eskerri asko.}} -- Euskalduna 16:58, 2010ko martxoaren 9a (UTC)

Nere iritziz azken bozketa honi epea jarri beharko genioke, ez baitu. Data bat aipatzeagatik datorren martxoaren 14-15eko igande gau eta astelehen goiz arteko 00:00ak edo, eta datorren asterako jada azal berria martxan jartzea proposatuko nuke. Zuen erantzun eta iritzien zain. Gero arte. -- Euskalduna 22:06, 2010ko martxoaren 11a (UTC)
Nire ustez gaia jada itxi behar dugu. Nahiko denbora daramagu gaiari bueltak ematen eta jada ez dakit zer bozkatu dudan, zer ez eta zer dagoen bozkatzeke. Korapiloa gaur bertan ixtea proposatzen dut. -Theklan ·   ·   14:51, 15 Martxoa 2010 (UTC)
Euskaldunarekin hitz egin nuen eta azkenean bozketa orrialde 16 eta 17 arteko gaurdia jarri dut (hau da, bihar eta etzi artean).--An13sa 18:56, 15 Martxoa 2010 (UTC)
Hori duk eta, An13sa. Bidenabar zertzelada polita Estatistika orrialdean jarri duzuna. --Euskalduna esaidak hemen 22:12, 2010ko martxoaren 15a (UTC)

Bozketa gaur goizeko lehenbiziko orduan amaitu denez, nere iritzia azal berria gaur edo bihar martxan jartzea litzateke. Ondoren, xehetasun edo eraldaketa txikiak (adibidez, Oreretak kategoriari buruz eginirikoa) jada jarria eta martxan dagoela modu errazean gauzatu litezkela uste dut. Zuon iritzien zain, ongi izan. --Euskalduna esaidak hemen 14:02, 2010ko martxoaren 17a (UTC)

Primeran! --Orereta (erantzunak) 21:20, 17 Martxoa 2010 (UTC)
Ba jarriko dut jada, ezta? -Theklan ·   ·   12:45, 18 Martxoa 2010 (UTC)
Nere iritziz bai. Halere, ez dakit zergatik den, baina nere kasuan behinik-behin "Albisteak" ataleko laukia eta izenburua ez zaizkit agertzen. --Euskalduna esaidak hemen 14:42, 2010ko martxoaren 18a (UTC)

Urteurrenen atalean "2010ko" jartzen du, eta 2010eko behar luke. Aldatu, mesedez.--Orereta (erantzunak) 14:36, 18 Martxoa 2010 (UTC)

  Egina--Unai (esan) 14:42, 18 Martxoa 2010 (UTC)
Eskerrik asko, Unai. Orain martxan dagoela, bi xehetasun (betiere azala hobetzeko asmoz):
1. "Ba al zenekien?", "Ba zenekien?", "Ba al zenekien..." edo "Ba zenekien...", horietako zein izenburua jarri?
2. "Ba al zenekien?" atalean edozein lankidek bere galdera edo esaldia gehitu al dezake? ("Albisteak" bezala), edota administratzaileek bakarrik jarri al dezakete? ("Urteurrenak" bezala). Lehenengo kasua balitzateke, nere iritziz "Ikusi" eta "Aldatu" aukerak gehitu beharko litzaizkioke. Gero arte. --Euskalduna esaidak hemen 19:14, 2010ko martxoaren 18a (UTC)

Eguerdion denoi. "Ba al zenekin?" atalari froga moduan eta zuon erabakiaren zain "Ikusi" eta "Aldatu" aukerak gehitu berri dizkiot ("Albisteak" atalari bezala). Arrazoia: Edonork bere esaldi edo galdera jar dezan, baina horren gainetik arrazoi estetikoa dago, behealdean orain arte ezkerreko eta eskubiko zutabeen artean "oreka eza" edo "berdintasun eza" askotan gertatzen zen (adibidez, nabarmendutako irudiaren tamaina edo formatua aldatzen zenean, horrek azal nagusian eragina zuen, zutabe bat bestearekin neurriz desorekatzen baitzuen). Honela, ezkerreko zutabea beheragi gelditu ezkero "Albistea" atalean albisteak sartu eta bi zutabeak berdindu daitezke; aldiz, eskubiko zutabea beheregi gelditu ezkero "Ba al dakizu?" atalean esaldi edo galderak sartu eta bi zutabeak berdindu litezke; era berean, bi atalak luzeegiak suertatu ezkero, bietatik esaldiak edo albisteak ezabatu daitezke. Helburua: beti "Ba al zenekien?" eta "Albisteak" atalekin jokatuz, azal nagusiaren behealdean ezkerreko nahiz eskubiko zutabeen oreka mantentzea, nere ustez estetikoki ere azal nagusia txukunagoa gelditzen da eta oraingo bi zutabeen desoreka horri konponbide bat eskeintzen zaio. Gero arte. -Euskalduna 13:33, 2010 martxoaren 19a (UTC)

Euskaltzaindiak aldatu

Euskaltzaindiak Hiztegi Batu Oinarriduna eta Lexikoaren Behatokia tresnak jarri ditu martxan. Besterik gabe.--An13sa 16:06, 23 Martxoa 2010 (UTC)