Wikipedia:Txokoa/2008ko apirila

Zuzendu, mesedez aldatu

Kaixo, denoi

Euskalduna ez izan arren, Pilotari buruz artikuluetan lagundu egin dut. Errealitatean, ene asmoa zen Valentziar pilota euskaratzen ca:Pilota valenciana katalaneratik, baina tira! Bai zera! Eserita itxoin!  :)

Dena den, 2008ko EPELko Binakako Txapelketa artikulua amaitu dut finalari buruzko datu txiki batzuekin, baina ez dakit nola esan diren euskaraz, eta orduan hurrengo esaldia zuzentzen eskatzen dizuet:

"Finala, 110 berriemaile izena hartutakoekin, ETB 1k zuzenean eman zuen, audiencia media: %8,6, cuota de pantalla: %25,3."

Bidenabar, mesedez, aske izan artikulu orokor hura eta denak nik lagundu ditudanak berri-irakurtzeko eta zuzentzeko. Mila esker aurretik, --Casaforra (parlem-ne) 12:09, 1 Apirila 2008 (UTC)

Aupa. Nik gauza batzuk aldatu ditut 2008ko EPELko Binakako Txapelketa n, aditz denborak batez ere; baina ziur norbaitek sakonago zuzendu dezakeela. Ondo segi! --Orereta (erantzunak) 19:06, 1 Apirila 2008 (UTC)

25.000 aldatu

Zer moduz doa 25.000 artikuluen logoaren kontua? Ilusioa egingo lidake.--Assar; (erantzun hemen) 18:44, 1 Apirila 2008 (UTC)

Nik gauza bera neukan buruan eta gutxi falta da. Ea administratzaileek zerbait dioten... --Orereta (erantzunak) 18:50, 1 Apirila 2008 (UTC)
Eta, bide batez, hau nola doa? --Unai (esaidank) 18:53, 1 Apirila 2008 (UTC)
Testua ongi, katalanezko wikian honelako kartak badituzte. Logoarena egitekotan azkar egin beharreko gauza da, begira zer gertatu zitzaigun Argia sariaren logoarekin... --Kabri, (erantzunak hemen)   19:45, 1 Apirila 2008 (UTC)
Hemen katalanek erabilitako eredu mordoa dago. Zein duzue gustoko?--Unai (esaidank) 20:06, 1 Apirila 2008 (UTC)

Aber aber, ez diot inori ilusioa zapuztu nahi, baina logoa aldatzen saiatu ginen azkenekoan (bugzillaren bitartez, Argia Sarien kontuarekin) esan ziguten basikoki ezetz. Eta zail ikusten dut logoa aldatzearen kontua egia esan, baina saiatzeagatik ez dugu ezer galtzen. Artikuluari ekingo diot berriro, dena den denok ekin diezaiokegu (hau wiki bat da) eta gero aldaketak egin ditugun lankide guztion izenean bidali komunikabideetara. Zer deritzozue?--Janfri; bai esan?   20:30, 1 Apirila 2008 (UTC)

Noski, beste edozein lankide ere, nahiz eta ez egin aldaketarik atxiki daiteke artikulua nahi izatekotan e!--Janfri; bai esan?   20:35, 1 Apirila 2008 (UTC)
Euskal administratzaile edota burokrata jaunek ez dute LocalSettings.php-rako irisbiderik? --Unai (esaidank) 20:41, 1 Apirila 2008 (UTC)
Edo bestela, Argia Sariarekin egin zen bezala egin daiteke, hor goian ezkerrean zerbait jarri.--Assar; (erantzun hemen) 21:03, 1 Apirila 2008 (UTC)
Gauza da logoa aldatzeko Wikipediako Boardaren oniritzia behar dela, eta hori nahiko geldoa da. Gaur egun ez dute aldatzeko gogorik izaten, katalanek aspaldi lortu bazuten ere. Horregatik agian egin dezakegu SiteNoticean aldaketa egitea, hau da, goian agertzen den atal horretan. Logo bat egingo dut gaur bertan eta hementxe jarriko dut. Eta jar dezakegu gainera zein artikulurekin egin den 25.000. artikulua, katalanek egin zuten bezala 100.000ean. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      07:27, 2 Apirila 2008 (UTC)
Unai, ez dugu horretarako aukerarik, ez... konfigurazioa ez dago gure esku :-S Jada 27 artikulu baino ez dira falta... ni liatu xamar ibili naiz egunotan, eta ia enteratu ere ez naiz egin hain gertu geundenik, baina ez da ezer falta! Logorik egin al du inork? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 17:15, 5 Apirila 2008 (UTC)
Beno ba, iritzi-artikulua jada forma hartzen hasi da eta 25.000. artikulua bete bezain laster bidaliko zaie komunikabide desberdinei. Norbaitek zerbait aldatu nahi badu, aurrera, wiki bat da azken finean. Garrantzitsua da batasuna eta dagoen komunitatearen isla izatea beraz, ados egotekotan artikuluarekin atxikimendua adierazi eztabaida orrian, benetako izen abizenekin (egunkarietara bidaltzeko). Eskerrik asko.--Janfri; bai esan?   18:26, 5 Apirila 2008 (UTC)

Txantiloiak konpondu ote dira? aldatu

Kaixo! Badirudi txantiloiak konpondu direla eta jada kokapen mapa ondo ikusten dela. Hala ere baten-bat gaizki ikusten baduzue abisatu, konponbideren bat badutela. Dirudienez parser funtzioetan aldaketaren bat egin dute eta formatu egokia ez zutenek ez zuten ondo funzionatzen. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      07:33, 2 Apirila 2008 (UTC)

Gabon! Adibidez Xai-Xai artikuluko kokapen mapa ez dabil, konpontzen saiatuko naiz, baina ez dakit lortuko dudan ala ez. Tximist - Zer berri? 22:54, 6 Apirila 2008 (UTC)
Konponduta--Assar; (erantzun hemen) 06:32, 7 Apirila 2008 (UTC)

25.000 artikulu aldatu

  Gaur, Apirilaren 6 (2008) gure euskal wikipediak 25.000 artikuluetaraino iritsi da. Zorionak guztioi!!!. Zuei ematen dizuet izartzo hau:

  25.000 artikuluetaraino iritsi garenez tori GUZTIOI izartxo hau zorion moduan. Eskerrik asko!! —EnzaiklopediaEztabaida ekarpenak 16:07, 6 Apirila 2008 (UTC)

--EnzaiklopediaEztabaida ekarpenak 16:07, 6 Apirila 2008 (UTC)

Artikulua bidaltzen laster hasiko naiz orduan komunikabide desberdinei, atxikimendurik?--Janfri; bai esan?   16:36, 6 Apirila 2008 (UTC)
Barkatu, baina nire euskara nibela ez da guztiz ona, zer esan nahi du atxikimendua?--EnzaiklopediaEztabaida ekarpenak 16:41, 6 Apirila 2008 (UTC)
Bat egiten duzula artikuluarekin. Izen abizenak eman eta artikuluarekin batera bidaliko dira komunikabideetara babes bezala.--Janfri; bai esan?   16:45, 6 Apirila 2008 (UTC)

Bidali dut jada zerrendako komunikabideetara. Barkatuko didazue atxikiturikook baina ahaztu zaizkit berauek bidaltzea, banengoen ba ni zerbait falta zitzaidala...Mea culpa.--Janfri; bai esan?   17:44, 6 Apirila 2008 (UTC)

Aupa! Zorionak denoi! Ikusi dut jada bidali dela komunikabideetara Euskal Wikipediaren aldeko artikulua/aldarria. Primeran! Beraz, nola geratzen da atxikimenduen kontua orain? --Orereta (erantzunak) 17:57, 6 Apirila 2008 (UTC)

Zoritxarrez, airean... Guztiz ahantzi dut bidaltzea.--Janfri; bai esan?   18:04, 6 Apirila 2008 (UTC)
Lasai, lasai. Jakiteagatik galdetu dut (ea oraindik atxikitu behar zen edo ez). Finean, artikulua oso ondo dagoela iruditu zait, eta hedatzen den/dugun! --Orereta (erantzunak) 18:08, 6 Apirila 2008 (UTC)

txantiloia kanpo loturetan aldatu

Ez dut ikusten txantiloi horren beharra artikuluen kanpo loturetan. Euskal Wikipedian gaude, ezta? Iruditzen zait bakarrik eman behar dela oharra lotura euskaraz ez badago, edo hizkuntza bakarra ez bada.--Unai (esaidank) 18:30, 6 Apirila 2008 (UTC)

Ez du zerikusi beharrik, txantiloi hori jartzen da ze hizkuntzetan dagoen web orria jakiteko--EnzaiklopediaEztabaida ekarpenak 18:35, 6 Apirila 2008 (UTC)
Nik nahiago dut kanpo lotura guztietan zehaztea zein hizkuntzatan dagoen loturiko webgunea, euskaldunak zein erdaldunak. Hori bai, uste dut euskarazko loturek lehentasuna izan beharko luketela beste lotura batzuekiko (ordenarekin, esate baterako).--Janfri; bai esan?   18:19, 13 Apirila 2008 (UTC)
Ni ados nago Janfrirekin. --Orereta (erantzunak) 18:59, 13 Apirila 2008 (UTC)

Bilaketak aldatu

Kaixo! Lehen zerbait bilatu dut eta ezin dut; jartzen dir Wikipediak ezgaituta dagoela bilatzeko. Baina lehen bilatu genezakeen. Zergatik orain ez? Zer gertatu da?--EnzaiklopediaEztabaida ekarpenak 12:53, 8 Apirila 2008 (UTC)

Orain badabil bilatzailea; dena dela, baliteke zu saiatu zarenean mantenu lanetan aritzea sistemaren administratzaileak, eta denbora baterako ezgaituta egotea. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 15:23, 8 Apirila 2008 (UTC)

Nik ez nik ezin dut bilatu ezer, jartzen dit ezgaituta dagoela, eta bakarrik nigan afektatzen nau edo? Bakarra al naiz ezin duena bilatu ezer? Agian konponketak edo egiten ari dira bai, baina gauza horrela segitzen badeu abisatzen dizuet ezta? Agur!--EnzaiklopediaEztabaida ekarpenak 16:02, 8 Apirila 2008 (UTC)

Probatu berriro eta oraindik ezin baduzu bilaketarik egin (nik ez dut arazorik orain), begiratu zure hobespenetan, bertan baitituzu zure bilaketetarako aukera desberdinak. Ondo izan.--Janfri; bai esan?   21:25, 13 Apirila 2008 (UTC)
Lasai, beste egunean zen, orain bilatu al dut. eskerrik asko!--Enzaiklo Ezt ekarpenak 11:53, 14 Apirila 2008 (UTC)

Kontua ezabatu aldatu

Agur! Norbaitek al daki kontua ezabatzeko modua? Eskerrik asko, —Hegibeltz 21:25, 8 Apirila 2008 (UTC)

Ez da posible Wikipediatik erabiltzaile kontu bat ezabatzea, ingelesezko Wikipedian hemen azaltzen denez. Nahi izanez gero, administratzaile bati eska diezaiokezu zure lankide eta eztabaida orrialdeak ezabatzeko, baina inoiz ez erabiltzaile kontua. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:45, 14 Apirila 2008 (UTC)
Bigarren aldia da horrelakorik eskatzen dela, eta egia esan ez dakit zein izan daitekeen justifikazioa hori ezabatzeko. Gainera egindako aldaketa guztiak izen horrekin agertuko dira, hau da, hori ere ezin da historiatik ezabatu. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      16:38, 14 Apirila 2008 (UTC)
Gaztelaniazko Wikipedian hau egiten dute: es:Wikipedia Discusión:Usuario retirado Norbatiek berebiziko gogoa badu erretiratzeko horrelako zerbait egin liteke... --Orereta (erantzunak) 11:23, 7 Maiatza 2008 (UTC)
Azkenean sekta bat izango gara, sartu bai baina inork ezin irten duen horietakoa kar kar kar. Seriotan, egin genezakeen gauzarik gehiena lankide eta lankide eztabaida orriak ezabatzea da... Oreretak esan duen moduan, egin daiteke horrelako zerbait, norbaitek gogo handiak izatekotan erretiratzeko.--Janfri; bai esan?   14:04, 7 Maiatza 2008 (UTC)

Txantilloien erabilera argibideak aldatu

Kaixo!! Non aurki ditzaket txantilloiak erabiltzeko argibideak? Nonbaiten idatzita ba al daude? Eta ezpadaude jarri al ditzakegu txantilloiaren orrian bertan? Kontua da adibidez {{izenburu akatsduna}} txantilloia erabili nahi nuela gaur baina kosta zait asmatzen non idatzi artikuluak berez behar luken izenburua eta gaztelerazko wikipediara jo dut azkenean. Agian guk ere baditugu argibideak... Laida 13:03, 12 Apirila 2008 (UTC)

Orri hau, hau eta beste hau ikus ditzakezu. Hala ere, hobetu baldin badezakezu, aurrera!--Unai (esaidank) 13:28, 12 Apirila 2008 (UTC)

Euskal astea wikipedian aldatu

Kaixo guztiei! 25.000ko ajea oraindik ez dugu pasa eta jada Euskal Astean sartu gara... baina ez dugu ezer prestatu honetarako (ni arduratu nintzen, eta azkenaldian ordu gutxitan daukat interneta, batez ere aldamenekoak wifia kendu duenetik). Zerbait bururatzen? -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      16:31, 14 Apirila 2008 (UTC)

Ideia polita da Euskal Astearena, baina badirudi lankideok denboraz ez gabiltzala oso ondo... Hurrengo urterako proposamenak egin beharko ditugu beraz. Hurrengo urtean jada jasotako ideiak aurrera eramatea asko litzateke nire ustez: Euskal Astearen albistea zabaltzea komunikabideetan -sarean barne (25.000 artikuluekin egin bezala); horretarako dagoen orrian EHrekin lotutako artikuluak zerrendatu eta horiek hobetzen saiatzea (hedatu, irudiak eta erreferentziak gehitu...); eta sortu beharreko artikulu berriak ere zerrendatzea. Agian, denbora izanez gero, ondo legoke aipatutako Euskal Astearen orri hori gutxinaka elikatzen joatea... --Orereta (erantzunak) 23:39, 19 Apirila 2008 (UTC)
Eta hobe antolatuako euskal aste bat ospatzen badugu beranduago? Honetan 25.000 artikuluen kontuarekin ez digu denborarik eman ezer egiteko, baina agian azaroa aldean edo beste bat antolatuta (hau da, herrialde bat kenduta zerrendatik) zerbait txukuna egin dezakegu. Zer derotzuzue? -  Theklan    eztabaida    eposta    16:39, 1 Maiatza 2008 (UTC)
Zer proposatzen duzu, Theklan? Zertan datza Euskal Aste hori? --Unai (esaidank) 17:11, 1 Maiatza 2008 (UTC)
Niri ondo iruditzen zait Euskal Astea errepikatzea. Gainera, asteko herrialdearen wikiproiektuko orrian ikusi dudanez, Euskal Herria jada jarrita dago aurrerago asteko herrialde gisa. Finean (eta Unairi zuzenduz), Euskal Herriarekin loturiko artikuluak sortu eta hobetzean datza Euskal Astea, sarean eta beste hedabideetan Euskal Wikipedian euskal astea ospatzen ari dela zabaltzen saiatuz. --Orereta (erantzunak) 09:34, 5 Maiatza 2008 (UTC)

Gaurko "Berria"-aren artikulua aldatu

Gaurko "Berria"-n (2008-4-24an) euskarazko Wikipediari buruzko artikulu luzea agertzen da.

Wikipediazaleek irakurri beharrekoa.

Mikel Iturbe eta Josu Goñirekin egindako elkarrizketak ere.

Josu 12:22, 24 Apirila 2008 (UTC)

Artikulua hemen--Assar; (erantzun hemen) 14:12, 24 Apirila 2008 (UTC)

Artikuluen tituluaren hizkuntza aldatu

Artikuluen tituluen hizkuntza nola hautatu behar den jakin nahi nuke. Adibideak emango ditut sinpleago izanen baita.

  • Frantziako liburutegi nazionala artikuluarentzat ez nekien zein hizkuntz erabili : frantsesez utzi edo euskaratu. Gauza da, alemanez, ingelesez, italieraz, nederlanderaz, norbegieraz eta suedieraz, beste Wikiek frantses izendatzea atxiki dutela.
  • Collège de France artikuluarentzat arazoa berdina da.
  • Massachusetts Institute of Technology artikuluaren titulua ingelesaz da. Ordea, beste wiki batzuk beren hizkuntzara itzuli dute: Massaçusets Texnologiya İnstitutu azerbaijaneraz, Masaĉuseca Instituto de Teknologio esperantoz, Instituto Tecnológico de Massachusetts gaztelaniaz, Institut Teknologi Massachusetts en indonesieraz, Massachusettense Institutum Technologiae laozieraz, Masačusetso Technologijos institutas lituanieraz,etc...
  • Beste artikulu batzuk euskal wikipedian arazo bera sortzen dute : CIA‎, National Gallery, British Museum, GAL‎.

Beraz, zer egin? Euskal wiki arau batek tituluaren jatorrizko hizkuntza edo euskaratzea babesten ahal du? Ildo bat aurkitu behar genuke gauzak argiago egoteko.

Nik proposatuko nukeena euskaratu beharko liratekeela artikulu guztiak, jatorrizko hizkuntzan ezagunagoak baldin badaude ere. Baina eztakit. Alderantziz, jatorrizko hizkuntzan uzten baditugu, artikulu guztientzat arau bera ahalegindu beharko gara (bederen atzerriko instituzioaren izendatzearentzat, Frantziako Liburutegi Nazionala bezala => Bibliothèque nationale de France). Borat 17:11, 25 Apirila 2008 (UTC)

Norbaitek iritzia dauka?Borat 09:40, 26 Apirila 2008 (UTC)
Zaila da arau orokorrak ezartzea horrelako kontuetan. Hobe da malguagoa izatea eta, kasuan kasu, zalantzak aztertzea. Hala ere, esango nuke izenburu gehienak euskaraz daudela. Nire ustez, zuk aipatutakoen izenburuak (CIA‎, National Gallery, British Museum, GAL‎) alda daitezke, artikuluaren hasieran jatorrizko izenak aipatuz. Horren adibide argia NATO litzateke. --Unai (esaidank) 09:54, 26 Apirila 2008 (UTC)
Niretzat ere zaila da, baina uste dut gehienetan itzulpen bat egitea komeni dela, nahiz eta berezko izena mantendu ezagunagoa denean. Bestela Sinn Fein, edo Kuomintang ere itzuli beharko genituzke! -  Theklan    eztabaida    eposta    16:40, 1 Maiatza 2008 (UTC)
Zaila izaten da batzutan artikuluaren izena itzuli edo ez erabakitzea, baina unibertsitateen izenen kasuan, esate baterako, guztiek egiten dute itzulpena, eta enpresen kasuan, ordea, mantendu. Izen erregistratuekin mantenduko dute agian. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 16:26, 7 Maiatza 2008 (UTC)

Election Notice, Please Translate aldatu

The 2008 Board election committee announces the 2008 election process. Wikimedians will have the opportunity to elect one candidate from the Wikimedia community to serve as a representative on the Board of Trustees. The successful candidate will serve a one-year term, ending in July 2009.

Candidates may nominate themselves for election between May 8 and May 22, and the voting will occur between 1 June and 21 June. For more information on the voting and candidate requirements, see <http://meta.wikimedia.org/wiki/Board_elections/2008>.

The voting system to be used in this election has not yet been confirmed, however voting will be by secret ballot, and confidentiality will be strictly maintained.

Votes will again be cast and counted on a server owned by an independent, neutral third party, Software in the Public Interest (SPI). SPI will hold cryptographic keys and be responsible for tallying the votes and providing final vote counts to the Election Committee. SPI provided excellent help during the 2007 elections.

Further information can be found at <http://meta.wikimedia.org/wiki/Board_elections/2008/en>. Questions may be directed to the Election Committee at <http://meta.wikimedia.org/wiki/Talk:Board_elections/2008/en>. If you are interested in translating official election pages into your own language, please see <http://meta.wikimedia.org/wiki/Board_elections/2008/Translation>.

For the election committee,
Philippe Beaudette

Laguntza eske aldatu

Aupa lagunok: Truman Capote artikulua osatzen nabil. Kontua hauxe da: Ingelesezko bertsioan, bukaera aldean, Works by Truman Capote txantiloia dator. Zelan sortzen dira halakoak? Gurera ekarri nahi dut eta ezin asmatu. Baten batek laguntzerik badu, eskertuko diot.

Anderrena 21:43, 30 Apirila 2008 (UTC)

Egin dezakezun hoberena {{Aurkibide taula}} hartzea da. Horrekin sortu ditzakezu nahi haina aurkibide txantiloi. -  Theklan    eztabaida    eposta    16:44, 1 Maiatza 2008 (UTC)

Eskerrik asko Theklan, orain arte lanabes hori zelan erabili ez dut jakin. Aurrerantzean saiatuko naiz.Anderrena 13:44, 2 Maiatza 2008 (UTC)