Walther Funk (Danzkehmen, Ekialdeko Prusia, Alemaniar Inperioa, 1890eko abuztuaren 18a - Düsseldorf, 1960ko maiatzaren 31) alemaniar ekonomialari eta politikari nazia izan zen.

Walther Funk


Weimar Errepublikako Reichstagko kidea


Fitxategi:Logo Bank für Internationalen Zahlungsausgleich.svg, Reichsbankdirektion.jpg
Nazioarteko Ordainketa Bankuako, Reichsbank (en) Itzuli zuzendari

Bizitza
JaiotzaYasnaya Polyana (en) Itzuli1890eko abuztuaren 18a
Herrialdea Alemania
HeriotzaDüsseldorf1960ko maiatzaren 31 (69 urte)
Hezkuntza
HeziketaLeipzigeko Unibertsitatea
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, bankaria, ekonomialaria eta politikaria
Lantokia(k)Berlin
Enplegatzailea(k)Nazioarteko Ordainketa Bankua
Reichsbank (en) Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista

IMDB: nm0298753 Find a Grave: 7045146 Edit the value on Wikidata

Ekonomia, zuzenbidea eta filosofia ikasi zituen Berlingo Humboldt Unibertsitatean eta Leipzigeko Unibertsitatean. Lehen Mundu Gerran zauritu zen. Gerra ostean kazetari gisa lan egin zuen eta 1924an Berliner Börsenzeitung egunkari eskuindarraren editore bihurtu zen.

1931n Alderdi Naziko kide egin zen eta 1933an Reichstageko diputatu hautatu zuten. Naziak boterera iritsi zirenean, Prentsa-bulegoko Buru izendatu zuten. Bere nagusia Joseph Goebbels zen eta Funk zentsuraz arduratzen zen.

1938an Hirugarren Reicheko Ekonomia ministro izendatu zuten eta 1939an Reichsbankeko presidente. Ekonomia ministro gisa, Alemaniako armamentua finantzatu zuen eta juduen jabetzak onartu zituen.

Biziarteko kartzela-zigorra ezarri zioten epaiketan, baina 1957an askatu zuten, osasun-arrazoiengatik.

Kanpo estekak aldatu