Wakhan korridorea[1] (paxtuneraz: واخان دهلېز‎ Wāxān Dahléz, persieraz: دالان واخان‎); Vakhan korridorea ere deitua) Afganistango Badakhxan probintziako korridore estu bat da. Pamir mendietan dago, honako muga hauek dituelarik: Tajikistan iparraldean, Pakistan hegoaldean eta Txina ekialdean. XIX. mendearen amaieran sortu zuen Britainiar Inperioak, Errusiari Indiara iristea eragozteko Joko Handian zehar. Historikoki, Wakhan eskualde garrantzitsua izan da milaka urtetan, bertan elkartzen baitira Erdialdeko Asiako mendebaldeko eta ekialdeko muturrak. Islama bertara heldu aurretik, Tibet eta Txinaren artean lehiatzen ziren eskualde hau bereganatzeko.

Wakhan korridorea
Datu orokorrak
Motaeskualde geografiko, salient (en) Itzuli eta geopolitical corridor (en) Itzuli
Luzera210 km
Zabalera18 km
65 km
Azalera10.300 km²
Geografia
Map
Koordenatuak37°N 73°E / 37°N 73°E / 37; 73
UTC orduaUTC+04:30
Estatu burujabe Afganistan
Afganistango probintziaBadakhshan probintzia

Korridoreak, biztanleria urria du, biztanle nagusi bezala, Wakhi herria eta kirgiz kopuru txiki bat. Bere ekialdeko muturrean, Wakhjir, Hindu Kush bidezko mendi pasabide bat da, bere punturik gorena 4.923 metrora duena, eta munduko mugako ordu diferentziarik handiena du: UTC+4:30 Afganistanen eta UTC+8 Txinan. Hemen, Txinarekin muga, munduko garaienen artean dago, eta pasabidea, urtean gutxienez bost hilabetez itxita dago, eta gainontzeko urtean, modu ez erregularrean irekitzen da.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-05-17).

Kanpo estekak

aldatu