Vorarephilia (askotan vore bezala laburtuta) beste pertsona edo izaki batez kontsumitua izan, edo, batzuetan, haiek pertsonalki kontsumitu, edo jate prozesu orokorrarekiko erakarpen erotikoa ezaugarritzat duen parafilia da.[1][2][3][4] Izan ere, vorarefilia fantasiak normalean ezin direnez errealitatean gauzatu, sarritan Interneten partekatzen diren ipuin edo marrazkietan adierazten dira.[1] Vorarephilia hitza Latinerazko vorare ("irentsi") eta Antzinako greziako φιλία (philía, "maitasun") hitzetatik eratorria da.

Manga estiloko adibide bat, vorarefilia artelana: "Dealing with Bullies" kolore bertsioa, Karbo eta gamera1985-ek sortua 

Fantasiak, normalean biktima osorik irenstea dakar, nahiz eta noizean behin biktimak murtxikatuak diren, eta digestioa sartu daiteke edo ez.[1][4][5] Vore fantasiak sexu-kanibalismotik bereizi egiten dira, biktima bizia osorik irensten baita.[1] Batzuetan kontsumitzaileak gizakiak dira, baina giza itxurako animaliak, animali arruntak, herensugeak, eta suge izugarriak ere agertzen dira maiz fantasia horietan.  Kontsumitu ondoren, kontsumitzailearen sabela handitua arreta handiz deskribatu ohi da.[1] Vorarefiliak batzuetan vore biguna eta vore gogorraren artean bereizten du; vore bigunak biktima osorik eta bizirik irenstea esan nahi du, eta, seguru asko, itzulia "ez-fatal" egoera batean, vore gogorrean, berriz, biktimak digestio prozesu izugarriago eta errealista batean sartzen da, sarritan murtxikatua.

Gehienetan vore irudi, ipuin, bideo, eta bideo-joko bidez gozatzen da eta hedabide nagusietan ager daiteke.[6] Kasu batzuetan, vorarefilia macrofiliaren aldaera bezala deskribatzen da eta beste parafilia batzuekin konbinatu daiteke.[7] Macrofiliaz gain, vore fantasiak askotan BDSM, mikrofilia, haurdunaldi fetitxismoa, "furry" fetitxismoa, "ezjaiotza" (baginan irentsia izan eta umetokira itzultzeko nahia), eta sexu-kanibalismoa.[1]

Kasu azterketa baten analisiak fantasia hau sexual masokismoarekin lotu zuen eta beste norbait indartsuarekin batzeko nahia eta bakardadetik betirako ihesak motibaturik izan zitekeela iradoki zuen.[1] Beraien sexualitatearekin gaizki sentitzen diren "tratamendu gabeko" vorarefilia dutenei, Torontoko Centre for Addiction and Mental Health-eko psikologoek sexu interesa "egokitzea, aldatu edo kendu ordez" gomendatzen diete.[5] Libido murrizketarako botikak erabili ahal dira beharrezkotzat jotzen bada.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g h (Ingelesez) Lykins, Amy D.; Cantor, James M.. (2014-01-01). «Vorarephilia: A Case Study in Masochism and Erotic Consumption» Archives of Sexual Behavior 43 (1): 181–186.  doi:10.1007/s10508-013-0185-y. ISSN 0004-0002. (Noiz kontsultatua: 2018-04-22).
  2. (Ingelesez) «Eat or be eaten: Is cannibalism a pathology as listed in the DSM-IV?» The Straight Dope 2004-07-02 (Noiz kontsultatua: 2018-04-22).
  3. (Ingelesez) Ågmo, Anders. (2007). Functional and dysfunctional sexual behavior: a synthesis of neuroscience and comparative psychology. Academic Press, 454 or. ISBN 0-12-370590-8..
  4. a b The Wave Magazine - Silicon Valley's Finest Entertainment & Lifestyle Magazine. 2007-09-27 (Noiz kontsultatua: 2018-04-22).
  5. a b (Ingelesez) «Man who desired to be eaten by a ‘large, dominant woman’ a baffling case for Toronto psychiatric hospital doctors» National Post 2013-10-01 (Noiz kontsultatua: 2018-04-22).
  6. Wayback Machine. 2007-09-27 (Noiz kontsultatua: 2018-04-22).
  7. (Ingelesez) Ceilán, Cynthia. (2008). Weirdly Beloved: Tales of Strange Bedfellows, Odd Couplings, and Love Gone Bad. Globe Pequot, 90 or. ISBN 1-59921-403-2..

Kanpo estekak

aldatu