Vladislav Tretiak
Vladislav Aleksandrovitx Tretiak Sobietar Batasuneko izotz hockey selekzioko atezain ohi errusiarra da. Kirol horren historiako atezainik onenetakotzat hartuta, Nazioarteko Izotz Hockey Federazioaren (IIHF) Mendeurreneko All-Star Taldeko sei jokalarietako bat izendatu zuten mundu osoko 16 naziotako 56 adituk osatutako talde batek egindako inkesta batean. [1] Errusiako Izotz Hockey Federazioko presidentea da eta Errusiako hockey taldeko zuzendari nagusia izan zen 2010eko Neguko Olinpiar Jokoetan.[2]
Biografia
aldatuTretiak SESBn hazi zen. Bere gurasoak Dmitrovsky auzokoak dira. [3] Bere aitak 37 urte izan zituen pilotu militar gisa eta ama gorputz hezkuntzako irakaslea zen. [4] Hasieran anaiari igerilari moduan jarraitu bazuen ere, txikitan Tretiak kirol askotan nabarmendu zen. Hala ere, bere belaunaldiko haur askoren antzera, hockeya maite zuen, eta 11 urterekin Armadako Kirol Klub Zentraleko Haur eta Gazteentzako Kirol Eskolan sartu zen (CSKA siglez ezagutzen dena). [5] Bere lehen entrenatzailea Vitaly Erfilov izan zen.
Ibilbidea
aldatuHamaika urte zituela, CSKA Moskuko Haur eta Gazteentzako Kirol Eskolan sartu zen. 1969an debuta egin zuen CSKA lehen taldearekin, 1984an erretiroa hartu arte jokatu zuenarekin, eta hamahiru aldiz irabazi zuen Sobietar Liga. Gainera, txapelketako jokalari onena bost aldiz aukeratu zuten.
SESB taldearekin hiru aldiz izan zen txapeldun olinpikoa (Sapporo 1972, Innsbruck 1976 eta Sarajevo 1984), baita txapeldunorde izan zen Lake Placid 1980. Hamar aldiz munduko txapelduna ere izan zen.
Hockey Liga Nazionalean jokatzeko milioi dolarreko eskaintzak jaso zituen, baina beti ezezkoa eman zien.
1978an Leninen Ordena jaso zuen, SESBko kondekorazio gorenetako bat.
32 urte zituela, 1984an, eta oraindik maila altuan hockeyan aritzeko gai bazen ere, erretiroa hartu zuen. Esaten da bere familiarekin denbora gehiago eman nahi zuela eta Viktor Tikhonov selekzioko entrenatzaileari eskatu zion entrenamendu erregimen bat non etxean bizi ahal izateko eta partiden aurretik entrenamenduetara joateko. Gainerako taldekideek entrenamendu zelaian etxetik kanpo igaro zutenez denbora gehiena, Tikhonovek ezezkoa eman zion. [6] Horrek lagundu zuen Tretiak erretiratzeko erabakian. [7]
Erretiratzea Txekoslovakiari 2-0 irabazi ostean gertatu zen. Lanaren Bandera Gorriaren Ordenarekin kondekoratu zuten (1984). 1987an autobiografia bat idatzi zuen, Tretiak, The Legend. [8] 1989an, Torontoko Hockey Ospearen Aretoko kide izendatu zuten, saritutako lehen jokalari sobietarra.
1990ean, Mike Keenanek Chicago Blackhawks taldeko atezain entrenatzaile gisa kontratatu zuen, eta Ed Belfour, Dominik Hašek eta Jocelyn Thibault jokalarien entrenatzaile izateko aukera eman zion. Keenan hain harrituta zegoen bere gaitasunekin, non 38 urterekin NHLn jokatu zezakeela iradoki zuen. Tretiak-ek esan zuen entrenatzea zela NHLn jokatzeko gauzarik hurbilena. Blackhawks utzi ostean, Belfourrek 20 zenbakidun uniformea jantzi zuen Tretiak-i omenaldi gisa. Beste atezain ugarik, Evgeni Nabokov barne, 20 zenbakia ere jantzi zuten omenaldi gisa. [9]
2008an Nazioarteko Federazioak Centennial Team delakoaren kideetako bat aukeratu zuen, 16 herrialdetako 56 adituk egindako eta garai guztietako sei jokalari onenak dauden hautaketa baten ostean.
2014ko Sotxiko Olinpiar Jokoetarako, su olinpikoa piztu zuen Irina Rodninarekin batera.
Gaur egun, Errusiako Izotz Hockey Federazioko presidentea da.
Bizitza pertsonala
aldatuTretiak Tatianarekin (1950ean jaioa) ezkondu zen 1972ko abuztuaren 23an, elkar ezagutu zutenetik sei astera. Beraien lehen semea, Dmitri, hurrengo urtean jaio zen eta haien alaba, Irina, 3 urte geroago jaio zen. Tatiana errusiar literaturako irakasle titulua du, nahiz eta jada ez duen praktikatzen. Tretiak kristau ortodoxo errusiar elizkoia da. [10]
2012ko abenduaren 21ean "Dima Yakovlev Legea" bozkatu zuen Estatuko Duman. Legedi horrek debekatzen du AEBetako herritarrek errusiar umeak hartzea. Legedia Magnitsky lege proiektuaren erantzuna izan zen. [11] [12]
Erreferentziak
aldatu- ↑ IIHF Centennial All-Star Team. Iihf.com. 2013ko apirilaren 5ean kontsultatua.
- ↑ «Donostia Zinemaldia» sansebastianfestival (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).
- ↑ Kolesnikov, Boris. «ХК "Донбасс" на открытии новой ледовой арены в Луганске» 7 de septiembre de 2013 (HC Donbass)."Третьяк обмолвился, что он корнями-то украинец, родители его с Сумщины" - "Tretiak ha mencionado que tiene raíces ucranianas, sus padres son de Sumy"
- ↑ Archived copy. .
- ↑ Archived copy. .. vor.ru (entrevista en ruso, 1999)
- ↑ Вратарь без маски YouTuben. Goaltender without a mask. Documentary to the 60th anniversary of Vladislav Tretiak.
- ↑ [1] Tretiak Interview to Vladimir Pozner
- ↑ Vladislav Tretiak. Hockeygoalies.org. Consultado el 5 de abril de 2013
- ↑ Ward, Doug. (2 de febrero de 2006). Numbers game for Nabokov. NHL.com.
- ↑ Archived copy. .
- ↑ Справка о голосовании по вопросу:(третье чтение) О проекте федерального закона № 186614-6 "О мерах воздействия на лиц, причастных к нарушениям основополагающих прав и свобод человека, прав и свобод граждан Российской Федерации". State Duma.
- ↑ Д1 (2 чтение) ФЗ №186614-6 "О мерах воздействия на лиц, причастных к нарушению основополагающих прав и свобод человека, прав и свобод граждан РФ" – Система анализа результатов голосований на заседаниях Государственной Думы. Vote.duma.gov.ru (2012-12-19). 2013ko apirilaren 5ean kontsultatua.