Ireki menu nagusia

Vivian Ernest Fuchs (Wight uhartea, 1908ko otsailaren 11 - 1999ko azaroaren 11) britainiar geologo eta ikertzailea izan zen.

Vivian Ernest Fuchs
Sir Edmund Hillary and Sir Vivian Fuchs, 1958.jpg
Bizitza
Jaiotza Wight1908ko otsailaren 11
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Cambridge1999ko azaroaren 11 (91 urte)
Hezkuntza
Heziketa St John's College Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak esploratzailea eta geologoa
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Zerbitzu militarra
Adar militarra Britainia Handiko Armada
Parte hartutako gatazkak Bigarren Mundu Gerra

BiografiaAldatu

1929. urtean amaitu zituen ikasketak Cambridgeko Unibertsitatean, eta urte hartan bertan abiatu zen, geologo gisa, Cambridge espedizioan, Groenlandiako ekialdeko lurraldeetarako bidaldi batean. 1930eko hamarraldian beste bi espediziotan parte hartu zuen, Afrikan; Afrikara egindako bigarren espedizioan Etiopiako lurralde ezezagun batzuk ikertu zituzten, eta tektonikaren plakez osaturiko bere teoria frogatu ahal izan zuen (Cambridgen doktoregoa lortu zuen ikerketa haiei esker).

1947. urte inguruan Antartikari buruzko jakin-mina piztu zitzaion, britainiar gobernuak Malvinetarako ordezkari izendatu zuelarik, eta 1957an lortu zuen, azkenik, Antartikara espedizioa egiteko beharrezko guztia. Bera izan zen Antartika lehen aldiz gurutzatu zuen taldearen burua. Hamabi lagunek parte hartu zuen espedizio hartan, eta 3.473 km egin zituzten 99 egunetan, hasi Weddell itsasotik, eta Hegoburuan barrena, Ross itsasorainoko tartea. Fuchsen taldea inork aurretik igaro ez zuen Antartikako parte batean barrena ibili zen, beraz, eta garrantzi handiko informazio zientifikoa bildu zuen. Espedizio hari esker frogatu zen ordura arte hipotesi baino ez zena: izotz-kroskoaren azpian beste kontinente bat bazela. Espedizio hartan parte hartu zutenetako bat izan zen Edmund Hillary, eta harekin batera idatzi zuen Fuchesk Bidaldia Antartikan barrena (1960).

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vivian Ernest Fuchs