Vietnamdar dong
Vietnamdar dong | |
Đồng Việt Nam (vietnameraz) | |
![]() | |
ISO kodea: | VND |
Estatua(k):![]() | |
Ikurra: | ₫ |
Frakzioa: | 100 xu |
Txanponak: | 200, 1.000, 2.000, 5.000, 10.000, 20.000, 50.000, 100.000, 200.000 eta 500.000 Đồng |
Billeteak: | 200, 500, 1.000, 2.000 eta 5.000 Dong |
Truke tasa: 2019-7-22 |
1 EUR = 26.673,07 VND 1 USD = 23.379,51 VND |
Bankua: | Vietnamgo Estatu Bankua |
Vietnamdar donga[1] (vietnameraz: Đồng Việt Nam, ˀɗɜwŋ͡m˨˩¡ ahoskatua), Vietnamgo erabilera legaleko dirua da. VND laburdura edo ₫ ikurra erabiltzen dira. 10 hào edo 100 xu-tan banatzen da.
HistoriaAldatu
1946an, Ipar Vietnamgo gobernuak bere moneta propioa sartu zuen, donga, Frantziako Indotxinako piastraren ordezkoa izan zena. Ondoren, 1951n eta 1958an, bere balioa 100:1era eta 1000:1era gutxitu zuen.
1953an, Hego Vietnamek piastra eta dong billeteak egin zituen. 1975eko irailaren 22an, Saigon erori ondoren, Hego Vietnamgo txanponaren ordez beste dong bat jarri zen, 500eko kanbio-tasa batekin.
Vietnam 1978ko maiatzaren 3an bateratu ondoren, donga ere bateratu egin zuten. Dong berriak, Ipar Vietnamgo dong baten edo Hego Vietnamgo 0,80 dongen balioa zuen. 1985eko irailak 14an donga berriz balioztatu zen, antzinako 10 dong ordezkatuz. Birbalioztatze honekin inflazio kronikoko ziklo bat hasi zen, 1990eko hamarkada ondo sartu arte jarraitu zuena. Gaur egun, munduan balio txikiena duen txanponetako bat da.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Berria. Thailandia. in: Estilo Liburua..