Vesuvio

Vesubio» orritik birbideratua)

Vesuvio[1] (italieraz: Monte Vesuvio; latinez: Mons Vesuvius) Italiako sumendia da, Napoliko golkoaren ekialdean dagoena, Napoliko probintzian, Campania eskualdean. Napoli hiritik 9 kilometro ingurura dago, eta 1.281 metroko garaiera du. Europako kontinentean –ez uharteetan– azken 100 urteotan aktibo egondako sumendi bakarra da.

Vesuvio
Datu orokorrak
Garaiera1.281 m
Prominentzia1.232 m
Motaactive volcano (en) Itzuli, Geruza-sumendi, erakargarri turistiko eta mendia
Geografia
Map
Koordenatuak40°49′17″N 14°25′32″E / 40.8214°N 14.4256°E / 40.8214; 14.4256
MendikateaSomma-Vesuvius complex (en) Itzuli
Herrialdea Italia
Italiako eskualdeak Campania
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Naples
Babestutako-eremuaVesubioko parke nazionala
Mendizaletasuna
Lehen igoera+0079-08-24T00:00:00Z $2, 1861, 1872, 1906 eta 1944
Geologia
Material nagusiatefrita

Azken erupzioa 1944an izan zen; egun, sumendi arriskutsuenen artekotzat hartzen da, Napoliko badiaren inguruan hiru milioi pertsona bizi direlako.[2] Sumendiaren inguruko deformazioak hobeto ezagutu eta hurrengo magma-jaurtialdiak iragarri ahal izateko, bulkanologoek tomografia lanetan dihardute TNT eztanda txikiek eragindako lurrikara txikien bilakaera aztertuz sumendiko maldetan.[3]

79. urteko erupzioa

aldatu

Ezaguna da, batez ere, 79. urtean izandako erupzioagatik: orduko Ponpeia eta Herkulano hiri erromatarrak suntsitu zituen, eta gaur egun arte iritsi dira horien aztarnak, orduko gorpu eta etxeko zatiak aski ondo kontserbaturik geratu zirelako.

Bestelako erupzioak

aldatu

Vesuvion plaka tektoniko afrikarrak eta euroasiarrak bat egiten dute. Haren jarduera bolkanikoa dorain dela 400.000 bat urte hasi zen, eta sumendia duela 25.000 urte eratu zen. Badakigu duela 18.000, 16.000 eta 11.000 urte pliniar erupzioak izan zirela, eta duela 3.800 urte Europak ezagutu duen erupzio bortitzenetakoa izan zen.[4] Brontze Aroko hainbat herrixka suntsitu zituen. 2006an arkeologoek handik alde egindako gizaki eta animalien aztarna ugari aurkitu zituzten, baina hiru gorpuren arrastoak baino ez; beraz, biztanle gehienek ihes egitea lortu zuten.[5]

472. eta 512. urteetan ere eztanda egin zuen. Eta 1631koak Ponpeia suntsitu zuen erupzioaren parekoa izan zen: fluxu piroklastikoa kraterretik hamabost kilometrora iritsi zen eta errauts hodei erraldoiak, besteak beste, Konstantinoplako zerua estali zuen. XIX. mendea bereziki aktiboa izan zen, sumendia zortzi aldiz lehertu baitzen. 1944an, berriro ere sumendia jardunean hasi eta San Sebastiano herriaren zati bat suntsitu zuen. Eta horixe izan da Vesuvioren azken erupzioa, oraingoz.[2]

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Europako toponimia fisikoa. euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2025-3-7).
  2. a b Uranga, Nagore Irazustabarrena. (2016-06-19). «Vesuvio, Ponpeiaz haratago» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-01-07).
  3. Sumendiaren barrena. Elhuyar, 1996/10/01, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-07).
  4. Sevink, Jan; van Bergen, Manfred J.; van der Plicht, Johannes; Feiken, Hendrik; Anastasia, Carmela; Huizinga, Annika. (2011). «Robust date for the Bronze Age Avellino eruption (Somma-Vesuvius): 3945 ± 10 calBP (1995 ± 10 calBC)» Quaternary Science Reviews 30 (9–10): 1035–1046.  doi:10.1016/j.quascirev.2011.02.001. Bibcode2011QSRv...30.1035S..
  5. (Ingelesez) Albore Livadie, Claude. An ancient Bronze Age village (3500 bp) destroyed by the pumice eruption in Avellino (Nola-Campania). .

Kanpo estekak

aldatu