Karlovy Vary
Karlovy Vary (alemanez: Karlsbad) Txekiar Errepublikako mendebaldean, Bohemia eskualde historikoan eta Karlovy Vary eskualde administratiboan, kokatutako hiria da. Teplá eta Ohře ibaien elkargunean dago, Pragatik 130 km mendebaldera. Hango ur termalak oso aintzat hartuak dira XIV. mendeaz geroztik. 2013an 50.172 biztanle zituen[1].
Karlovy Vary Karlovy Vary | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
hiria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Herrialdea | Txekia | ||||||||||
Eskualdea | Karlovy Vary eskualdea | ||||||||||
Barrutia | Karlovy Varyko barrutia | ||||||||||
Alkatea | Andrea Pfeffer Ferklová (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Karlovy Vary Statutární město Karlovy Vary Karlsbad | ||||||||||
Jatorrizko izena | Karlovy Vary | ||||||||||
Posta kodea | 360 01–364 64 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 50°13′50″N 12°52′21″E / 50.2306°N 12.8725°E | ||||||||||
Azalera | 59,081798 km² | ||||||||||
Altuera | 447 m | ||||||||||
Mugakideak | Hory, Otovice, Březová, Nová Role, Sadov, Kolová, Mírová, Děpoltovice, Dalovice, Jenišov, Andělská Hora, Horní Slavkov, Pila (en) , Stanovice, Šemnice eta Loket | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 49.353 (2024ko urtarrilaren 1a) 310 (2023) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 835 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Sorrera | 1350 | ||||||||||
Ordu eremua | Europa Erdialdeko Udako Ordua, UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Baden-Baden, Cassino, Bernkastel-Kues, Omsk, Varberg udalerria, Carlsbad, Eilat, Kusatsu (en) eta Locarno | ||||||||||
Matrikula | K | ||||||||||
mmkv.cz |
Karlovarská Becherovka, txekiar likore famatua, bertakoa da. Bertan, urtero, Karlovy Varyko Nazioarteko Zinemaldia ospatzen da.
Historia
aldatuHiria 1370ean sortu zen. Izena Karlos IV.a Luxemburgokoaren omenez ipini zioten. Ur termalak eta ur beroko Teplá ibaia zirela eta, ospe handia hartu zuen. XIX. mendean turismo gune garrantzitsu bihurtu zen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/09/22 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Txekiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |