Michel Berger (Michel Jean Hamburger jaioa; Paris, 1947 - Ramatuelle, 1992) Frantses musikagilea izan zen. Jean Hamburger kirurgialariaren semea. Michel Bergerrek filosofia-ikasketak egin zituen eta tesi bat idatzi zuen pop musikaren estetikari buruz. 1960ko hamarraldiaren bukaeran, musika idazteari ekin zion, Bourvilentzat lanean hasi zenean. Ondoren Véronique Sansonen lehenengo diskoak egin zituen. 1973an abestiak egin zituen Françoise Hardyrentzat. 1974an France Gallentzat La Déclaration d'amour idatzi zuen. Handik bost urtera Luc Plamondon egilearekin Starmania egin zuen, frantses opera rock onentzat hartzen dena. 1990ean biak aritu ziren berriz ere La Légende de Jimmy (Jimmyren elezaharra) lanean. Bien bitartean, Michel Berger frantses pop-musikari nagusi bihurtu zen. Ospe handien izan zuten lanak hauek izan ziren: La Groupie du pianiste (Piano-jotzailearen zalea), Il jouait du piano debout (Pianoa zutik jotzen zuen), Ella, elle l'a. 1986an Johnny Hallydayren disko baten zuzendari izan zen, eta hari eskaini zizkion bere abesti ederrenak.

Michel Berger

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMichel Jean Hamburger
JaiotzaNeuilly-sur-Seine1947ko azaroaren 28a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaRamatuelle eta Ramatuelle1992ko abuztuaren 2a (44 urte)
Hobiratze lekuaMontmartreko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaJean Hamburger
AmaAnnette Haas
Ezkontidea(k)France Gall  (1976ko ekainaren 22a -  1992ko abuztuaren 2a)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, music executive (en) Itzuli, musikagilea, piano-jotzailea eta abeslaria
Izengoitia(k)Michel Berger
Genero artistikoachansona
pop rock
Musika instrumentuapianoa
ahotsa
DiskoetxeaWarner Music Group
EMI

IMDB: nm0074295 Allocine: 35628
Facebook: 14215428694 Youtube: UCn3IsAHliLXxUQRDf-Jt8Zg Spotify: 5skauLarl8sqqUFypECtP4 Last fm: Michel+Berger Musicbrainz: 3c3f2d7e-95aa-4e3f-b431-0d9c3fb572cb Discogs: 332485 Allmusic: mn0000473652 Find a Grave: 6810 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu