Urumea pilotalekua Donostiako Ramon Maria Lili pasealekuan kokatutako pilotalekua izan zen. 1926ko uztailaren 17an inauguratu zen, eta lehenengo urteetan, 1935 arte, zesta-punta partidak egin ziren. Handik aurrera, erremontelariak aritu ziren bertan, Abrego I.a haien artean. 1940an berritu eta hurrengo urteko ekainaren 12an berriro inauguratu zuten[1], eta 1968 arte egon zen irekia. Honako neurriak zituen: luzera, 54,20 m; frontisaren zabalera, 12,45 m; kantxaren zabalera, 10,50 m. Jokalekuaren parean harmaila handia zuen, eta beste hiru solairu gehiago[2]. Denetara, 980 ikuslerendako tokia zuen.

Urumea pilotalekua
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1926
Eraistea 1969
Edukiera980

Pilotalekua 1969an eraitsi ostean, orubean Rafael Moneo, Javier Marquet, Xabier Unzurrunzaga eta Luis Zulaikak diseinatutako Urumea eraikina egin zen[3].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu