Peruko Urubamba probintzia Cusco departamendua osatzen duten hamairu probintzietako bat da, Cuscoko Eskualde Gobernuaren administraziopean. Iparraldean eta mendebaldean La Convención probintzia du mugakide, ekialdean Calca probintzia eta hegoaldean Cusco probintzia eta Anta probintzia.

Urubamba
 Peru
Administrazioa
Estatua Peru
HiriburuaUrubamba
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak13°18′37″S 72°07′12″W / 13.3103°S 72.12°W / -13.3103; -72.12
Azalera1.439,43 km²
MugakideakAnta Province (en) Itzuli, Calca probintzia, Cusco probintzia eta La Convención Province (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria60.739 (2017)
4.054 (2007)
Dentsitatea39,38 bizt/km²
GentilizioaUrubambatar
Informazio gehigarria
Lurralde motaProbintzia
Ordu eremuaUTC−05:00
www.muniurubamba.gob.pe

Historia

aldatu

Inka Inperioko nekazalgune garrantzitsuenetako bat izan zen. Hirian, San Frantziskoko eliza monumentalaren ondoan, gaur egun oraindik mires ditzakegun inken andenen paramentuak daude. Espainiarrak iritsi aurreko zenbait harresi ere ikus daitezke, eraikin kolonialentzako oinarritzat hartuak izan zirenak.

Politikoki Urubamba probintzia Gobernu Dekretu bidez sortu zen 1825eko ekainak 21ean, eta 1839ko azaroan Urubamba Hiribildua "Urubamba Hiri Txalogarri" mailara igotzea erabaki zen, Errepublikako presidente bezala Agustin Gamarra mariskal cuscotarra zegoenean. Gainera, 14135 Legearen bidez, 1962ko ekainak 18an "Peruko Probintzia Arkeologiko" izendatua izan zen, bertako multzo arkeologiko bikainen ondorioz.

Geografia

aldatu

Urubamba probintzia ederra Cusco probintziatik iparmendebaldera dago, La Convención, Anta eta Calca probintziekin ere muga egiten duelarik.

Vilcanota ibaiak zeharkatzen du, toki honetan sartzean Urubamba izena hartzen duena. Inkek, lurra oso ondo ezagutzen zutenak, haran emankor hau aukeratu zuten euren herririk garrantzitsuenak ezartzeko, eta horregatik Urubamba probintzia Inka Inperioko monumentu arkitektoniko garrantzitsuenak dauden barrutiez osatua dago: Urubamba, Ollantaytambo, Chinchero, Huayllabamba, Machu Picchu, Marás eta Yucay.

Urumbaba harana herrialde osoko emankorrenetako bat da. Hemen biltzen da munduko artorik hoberena, eta euri urtaroan haraneko propioak diren frutak ugariak dira, melokotoiak, tomatetxoak, irasagarrak eta kalitate hobereneko marrubiak kasu.

Banaketa administratiboa

aldatu

Probintziak 1439,43 kilometro karratuko hedadura du eta zazpi barrutitan banatua dago:

Biztanleria

aldatu

Probintzia honek, gutxi gora-behera, 57.059 biztanle ditu.

Hiriburua

aldatu

Probintziako hiriburua Urubamba hiria da, XVIII. mendeko naturalista handia izan zen Antonio de León Pinelok Paradisu Biblikotzat hartu zuena, gaur egun Inken Haran Sakratuko hiririk ederrenetako bat da. Cusco hiritik 57 kilometro iparmendebaldera dago, Chincherorako bidean. 2.875 metroko altueran dago, Andeen Erdialdeko Mendikatea Ekialdekotik banatzen duen haranaren lautada eder batean, Urubamba ibaiaren eskuinaldeko ibarrean. Hiri honek klima ezin hobea du urte osoan zehar eta paisaia ederra du, haranaren eta Vilcanota Mendikateko mendi elurtu ikusgarrien ikuspegi panoramiko bikainarekin, baita zaldi gainean paseatzeko aukera ere. Gaur egun Urubambak aktibitate komertzial garrantzitsua da Cusco eskualdean duen kokapen estrategikoaren ondorioz, non tokiko, nazioko eta atzerriko inbertsiogileak kometzio ezberdinetan inbertitzen ari diren, honela, hiri eder honetara oparotasuna eta garapena ekarriz.

Autoritateak

aldatu

Eskualdekoak

aldatu
  • Eskualdeko Kontseilaria
    • 2011-2014: Marcos Marcial Concha Tupayachi, Movimiento Regional Acuerdo Popularrekoa (APU)

Munizipalak

aldatu

Artikulu nagusia: Urubambako alkateak

  • 2019-2022
    • Alkatea: Luis Alberto Valcarcel Villegas.
  • 2011-2014
    • Alkatea: Benicio Ríos Ocsa, Movimiento Regional Acuerdo Popularrekoa (APU)
    • Erregidoreak: Fredy Quispe Tocre (APU), Delfina Zuniga Pino (APU), Celestino Bustamante Becerra (APU), Mamerto Concha Whuarhua (APU), Fermín Hugo Guevara Meza (APU), Yessica Quispe Felipe (APU), Leandro Córdova Tocre (Tierra y Libertad), Rocío Marleny Rojas Concha (Tierra y Libertad), Félix Farfán Tocre (Movimiento Regional Pan).

Kanpo estekak

aldatu