Greziar mitologian, Urania[1] (antzinako grezieraz: Ουρανία, "Zerutiarra"), astronomia eta astrologiaren musa da. Iturri ezberdinen arabera, Uranoren alaba da, amarik gabe izana, edo Zeus eta Mnemosinerena. Urania Linoren ama da, honen aita, Apolo delarik. Musa guztien artean gazteena da.

Urania (mitologia)
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaZeus
AmaMnemosine
Ezkontidea(k)Amphimarus (en) Itzuli eta Apolo
Seme-alabakLino eta Hymen (en) Itzuli
Anai-arrebakKlio, Kaliope, Melpomene, Euterpe, Terpsikore, Erato, Polimnia eta Talia

Ohi, urdinez jantzia irudikatzen da, zerua irudikatzen duen kolorea, beragandik gertu munduaren bola bat izanez, non bere eskuetan daraman konpas batekin posizioak neurtzen dituen. Izar multzo batek eratutako koroa edo diadema bat du, bere mantua ere, izarrez josia dagoelarik. Bere oinetan, matematikako tresna batzuk sakabanatuta daude, arrazoi honegatik, egileren batzuk, modu isilean, matematiken eta zientzia zehatz guztien musatzan hartzen dutelarik.

Bitxikeriak aldatu

Urania, izen arrunta da behatoki astronomikoentzat, Berlin, Zurich, Viena edo Antwerpeko Urania kasu. Tycho Braheren behatoki astronomiko historikoa den Uraniborgi ere ematen dio izena. Talde astronomiko amateur ugariren eta derrigorrez astrologiarekin lotuta egon behar ez duten zenbait talde esoterikoren izenak inspiratu ditu.

Izen bereko beste pertsonaia batzuk aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu