Unió Esportiva Llagostera

Unió Esportiva Llagostera futbol talde katalana da, 1947an Llagostera herrian sortutakoa, 7 mila biztanle inguru dituen herria da.

Unió Esportiva Llagostera
Ezizena(k) Blanquivermells
Sorrera 1947
Futbol zelaia Nou Estadi de Palamós
edukiera: 5.824 lagun
inaugurazioa: 1989
Presidentea Katalunia Isabel Tarragó
Entrenatzailea Katalunia Oriol Alsina
Liga 2.B maila
2019-20 III. multzoko 13.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Valencia CF-ren aurkako partida, 2012ko Errege Kopan.

HistoriaAldatu

1915 eta 1925 artean Unión Sport Club eta Club Esportiu de Llagostera taldeak sortu ziren baina 1936an Gerra Zibilaren erruz jokatzeari utzi zioten, eta Gerraren ondoren 1947an sortu zen gaur egungo taldea.

2004-05 denboraldian Kataluniako Eskualdeko bigarren mailan ari zen jokatzen baina zazpi urtetan bost igoera lortu zituen eta 2010-11 denboraldian hirugarren mailako txapelduna izan zen.

2012-13 urtean Errege Kopako hamaseirenetara iritsi zen baina emaitza harrigarriena 2013-14 denboraldian izan zuen, bigarren B mailako III taldeko txapeldun gelditu eta mailaz igotzean. Lehenengo denboraldian Bigarren mailan urte txukuna egin zuen eta 9. postua eskuratu zuen baina hurrengo urtean 20. postuan gelditu eta maila galdu zuen. 2018an Bigarren B mailatik ere jeitsi zen.

UniformeaAldatu

     
 
 
 
1955
     
 
 
 
1978
     
 
 
 
1981
     
 
 
 
2010
     
 
 
 
2015-2016

DatuakAldatu

2019-20 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 0
  • Denboraldiak 2. mailan: 2
  • Denboraldiak 2. B mailan: 6
  • Denboraldiak 3. mailan: 3
  • Ligako posturik onena: 9.a Bigarren mailan (2014-15)

Azken denboraldiakAldatu

Urtea Maila Postua Errege Kopa
2004-05 Bigarren erregionala 2.a -
2005-06 Lehenengo erregionala 1.a -
2006-07 Erregional preferentea 8.a -
2007-08 Erregional preferentea 2.a -
2008-09 Kataluniako lehen maila 3.a -
2009-10 Hirugarren Maila 7.a -
2010-11 Hirugarren Maila 1.a -
2011-12 2. B Maila 5.a 3. itzulia
2012-13 2. B Maila 10.a 1/32
2013-14 2. B Maila 1.a (III multzoa) -
2014-15 Bigarren Maila 9.a 2. itzulia
2015-16 Bigarren Maila 20.a 1/32
2016-17 2. B Maila 14.a 2. itzulia
2017-18 2. B Maila 16.a
2018-19 Hirugarren Maila 1.a -
2019-20 2. B Maila 13.a 1. itzulia

Irabazitako txapelketakAldatu

bederatzigarrena 2014-15 denboraldian

2013-14 (III taldeko txapelduna)

Kanpo estekakAldatu