Unaso
Unaso Amendüze-Unaso udalerriko herria da, Nafarroa Behereko Amikuze eskualdean. Herri honek 1846 arte aparteko udalerria osatu zuen.
Unaso | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Beherea |
Udalerria | Amendüze-Unaso |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Herritarra | unastar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°20′32″N 1°02′48″W / 43.3422°N 1.0467°W |
Demografia |
Herritarrei "unastar" deitzen zaie. Donibane Garazi herrialdeburura 34 km daude.
Izenaz
aldatuDokumentazio historikoan lekuizen hau forma desberdinetan agertzen da: Sanctus Petrus de Onas (1160an), Onnaçu (1249an), Oneyx (1316an), Honeis (1350ekoa), Onasso (1394an), Oneys, Onex (1472an Okzitaniako Bastidaxarreko notarioen idakzietan), Onecx (1513an Iruñeko dokumentazioan) eta Oniz (1621ean Martin Bizkaikoak aipatua).[1]
Geografia
aldatuKokapena
aldatuAmiküze eskualdea historikoki zatituta zegoen hiru eremuetatik Barhoa izenekoan kokatuta dago. Herriaren mugak hauexek dira: iparraldean Amendüze udalburua du; mendebaldean Garrüze; bere hego-mendebaldeko lurrek, kaskotik urrun, Bithiriñakoekin bat egiten dute. Aldiz, ekialde ia osoan muga Behotegi ibaiak markatzen du eta herri honen bizitza erabat baldintzatzen duen Donapaleu eskualde eta kantonamenduburuarekin.
Aipatu herri guztiak amikuztarrak dira.
Auzoak
aldatuHerrian ezarrita dagoen panel batean herriko kaskoaz gain beste auzo hauek nabaritzen dira: Bordaberri, Gapunteia edo Gapontegia (biak Garrüze eta Donapaleuren artean, D 11 errepidean), Arla edo Arlania eta Etxetoa; denak herriko lurretako hegoaldean, ia Donapaleuko aldiri gisa, non bai jarduera ekonomikoak bai biztanleria azken urteetan handitzen ari diren. Are gehiago, hazkuntza hori dela medio gaur egun Unasok aurrea hartu dio udalerri mailan Amendüze Herriko Etxea kokatuta dagoen herriari.
Orografia
aldatuAltuera apaleko lurrak dira baina etengabeko gorabeherak daude. Herria bera 130 mtan dago eta punturik altuenak (hegoaldean Garrüzerekiko mugan) 168 m ditu; baxuena (39 m) Behotegi eta Biduze elkarren oso hurbil geratzen diren zonaldean dago, herritik ipar-ekialdera.
Demografia
aldatu1695eko erroldan 20 etxerekin ageri zaigu.
Azken urteotan Donapaleuren gerizpean bizi izan duen hazkuntza -apala, betiere- dela eta, herri honek aurrea hartu dio Amendüze udalburuari biztanlerian eta horrek, besteak beste, bien arteko ika-mikak areagotu ditu.
Politika
aldatuEgun udalerriko Armel Drouilhet auzapeza Unasokoa da eta aipatu demografiari segituz herri honek 7 udal kontseilari baditu ere, Amendüze udalburuak 4 baino ez ditu.
Errepideak
aldatuDepartamendu mailako errepide nagusi batek (D 11k, Donapaleu-Bidaxune) bere lurrak zeharkatzen ditu, eskualdeburuarekin uztartuta dauden hegoaldeko auzo eta industria-guneetatik hain justu; herri-kaskotik adar bat pasatzen da, D 511 baina hori apur bat iparraldera D 124an desagertzen da, Amendüzera heldu eta iparralderantza jotzeko. D 511tik paraleloan, bere ekialdean Amendüzetik Unasoko hegoaldera doan tokiko beste errepide bat dago, Arla auzoa, beste batzuen artean, bisitatzen duena.
Historia
aldatu- Herriko jaunek Nafarroako erresumako bilkuretan esku hartzeko eskubidea zuten.
- 1203an García Arn. Dones (seguruenera d'Oneix, Unasokoa) Agaramonteko gazteluan Antso Azkarrari omenaldia egin zioten Amikuzeko aitonen semeen artean dago.
Udalerri-aldaketak
aldatuUdalerri modernoak sortu baino lehen, erlijio aldetik ere orain udalkide direnek harreman bereziki hurbila zuten, parrokia berean bilduta baitzeuden.
1846 arte herri honek udalerri propioa izan zuen. Urte horretan Amendüzerekin fusionatu zen; harrezkero Amendüze-Unasoren barruan dago.
Eraikin historikoak
aldatuKultura eta hezkuntza
aldatu- Eskola aldetik, azken urteetan Amendüze udalkidea, Gabadi, Ilharre eta Labetze-Bizkairekin batera RPI (regroupement pédagogique intercommunal, "udalerri arteko bateratze pedagogikoa") delako bat sortu du. Elkarketa honetako bi eskolak Amendüze eta Gabadin daude.
Ekonomia
aldatuNekazaritza eta abeltzaintza izan dira herritar gehienen lanbideak. Azken urteotan, Amiküze osoan bezala, industria batzuk ere garatu dira; herri honen kasuan eraikuntza sektorean Ipar Euskal Herriko enpresa inportanteenetakoen artean kokatzen diren bi daude:[2]
- SA Oyhamburu Jean Louis: mota desberdinetako bizitegiak eraikitzen ditu. 46 langile zituen 2004an.
- Produits Béton d'Amikuze: porlana egiten duena. Honek ere 46 langile zituen 2004an.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |