Unai Pascual

ikertzailea

Unai Pascual Garcia de Azilu (Gasteiz, 1973) IkerBasqueko ikerketa-irakaslea da 2011tik Klima Aldaketaren Euskal Zentroan (BC3). 20 urte baino gehiagoko esperientzia duen ekonomialari ekologikoa da gizarte-zientziak eta natura-zientziak lotzen saiatzen dena, sistema sozioekologiko konplexuak ulertzeko.[1][2] Ingurumen aldaketa globalaren, ekonomiaren eta gizarte auzien arteko loturak aztertzen ditu, betiere iraunkortasunaren zientziaren esparrutik. Mundu mailako diziplinarteko zientzialari aipatuenen zerrendetan ageri da. 20 doktorego tesi zuzendu ditu.[3]

Unai Pascual
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1973 (50/51 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaYorkeko Unibertsitatea
(1998ko irailaren 1a - 2002ko abuztuaren 31) Doktoretza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakikertzailea eta ekonomialaria
Enplegatzailea(k)Deustuko Unibertsitatea
Manchesterreko Unibertsitatea  (2001 -  2003)
Cambridgeko Unibertsitatea  (2001 -  2013)
Basque Centre for Climate Change (en) Itzuli  (2011 -

Twitter: unaipasku Inguma: unai-pascual-garcia-de-azilu Edit the value on Wikidata

Irakaslea aldatu

Irakasle gisa aritu izan da hainbat unibertsitatetan, Europan (Cambridge, 2001-2013;Manchester, 2001-2003; York, Bartzelona, Deustun), Latinoamerikan (Argentina, Dominikar Errepublika, Mexiko, Kolonbia), Estatu Batuetan eta Mexikon.[1][3]

Ikertzailea aldatu

 
2023ko Ikergazte kongresuan.[4]

Ingurumenaren ekonomiaz egin zuen doktore-tesia York-eko Unibertsitatean 2002an.[5]

Bere ikerlerro nagusia munduko ingurumen-aldaketaren eta garapen ekonomikoaren arteko lotura da.[6] Arreta berezia eskaintzen dio erakundeen, merkatuen eta ingurumen-gobernantzaren bilakaerari, eskalen bidezkoa. Mundu osoko herrialde askotan lan egin du ikerketa-proiektuetan, Europan, Estatu Batuetan eta garapen-bidean dauden herrialdeetan, hala nola Mexikon, Perun, Bolivian, Kolonbian, Indian, Etiopian eta Malawin.

Gutxienez sei iburu[7] eta 125 artikulu idatzi ditu aldizkari zientifikotan: Science, Nature, PNAS, Ecological Economics, Environment and Development Economics, Global Environmental Change, AMBIO, Environmental Science and Policy, Land Economics, Land Use Policy, Environmental Conservation, Conservation Biology, World Development, etab. Hainbat argitalpen-batzordetan ere egiten du lan, besteak beste, Global Environmental Change eta Environment and Development Economics.

Kidea nazioarteko elkartetan aldatu

 
Biodibertsitateari eta Ekosistemen Zerbitzuei buruzko Zientzia Politikarako Gobernu arteko Plataforma.

Nazio Batuen Erakundeko IPBES Biodibertsitateari eta Ekosistemen Zerbitzuei buruzko Zientzia Politikarako Gobernu arteko Plataformako kidea da, eta baita nazioarteko beste zenbait talde zientifikotakoa ere.[8][9][3]

Etorkizuneko Lurra aztertzen duten hainbat batzorde zientifikotako kide da, hala nola Lurren Mundu Programa eta ecoSERVICE. Etorkizuneko Lurreko Aktibo Naturalak Ezagutzeko Ekintza Sareko lehendakaria ere bada.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Unai Pascual. BC3.
  2. Brea, Unai. (2012-09-30). «'Desazkunde material eta energetikoa behar da klima aldaketari aurre egiteko'» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).
  3. a b c «Unai Pascual Garcia de Azilu - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).
  4. ikergazte. «HITZALDI OROKORRAK» IkerGazte 2023 (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).
  5. «Unai Pascual» Ikerbasque, Basque Foundation for Science 2017-02-22 (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).
  6. Izagirre Intxauspe, Gurutze. (2022). ««Naturaren balioa ulertzeko era murrizten du begirada ekonomizistak»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).
  7. Alberdi, Joseba Gabilondo; Garabieta, Larraitz Ariznabarreta; Garmendia, Juan Garzia; Irureta, Joseba Zulaika; Azilu, Unai Pascual Garcia de; Urla, Jaqueline; Arrieta, Olatz. (2017). Donald Trump, Amesgaizto amerikarra. JAKIN arg ISBN 978-84-9027-743-0. (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).
  8. (Ingelesez) «UPascual | IPBES secretariat» www.ipbes.net (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).
  9. Izagirre Intxauspe, Gurutze. (2023-05-19). «Naturaren balioen antiojoak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).

Kanpo estekak aldatu