Uitziko geltokia
Uitzi (lehen: Huici) Euskal Herriko Nafarroa Garaiko tren geltoki zahar bat da, Larraun ibarreko Uitzi herrian kokatuta dagoena.
Uitzi | |
---|---|
Kokapena | |
Udalerria | Larraun, Nafarroa |
Geltokiaren datuak | |
Irekiera | 1914ko urtarrilaren 19a |
Itxiera | 1958ko irailaren 5a |
Nasak | 2 |
Trenbideak | 2 |
Jabea | Nafarroako Gobernua |
Gaur egun, Plazaolako bide berdearen barruan dago.
Historia
aldatuIruña-Donostia burdinbideko Plazaola eta Iruña–Hiria geltokien arteko zatia 1914ko urtarrilaren 19an inauguratu zen.[1]
1953ko urriaren 13 eta 14 artean eginiko euriteen ondorioz burdinbidearen azpiegitura oso kaltetuta geratu zen (euste-hormak, lubetak, zubiak...). Jabea zen enpresak hainbat saiakera egin zituen tokiko erakundeekin, azpiegitura konpontzeko asmoarekin. Baina, negoziazio hauek ez zuten emaitzarik eman eta zerbitzua geldi geratu zen, uholdeek eragindako kalteak ez zirelako konpondu.[2]
Dena den, trenak jarraitu zuen zenbait zerbitzu lokal egiten zazpi urtez, esate baterako Elduain eta Andoain artean egurra garraiatzeko. Honetako bidaia batean, trenak Andoaingo parrokoa zen Rosendo Rekondo harrapatu zuen, 1957ko uztailean. Azkenean, konpainiak burdinbidea kentzeko eta burdinbidea behin betiko ixteko baimena jaso zuen 1958ko irailaren 5ean. Ondorioz, geltoki hori behin betiko itxi zen.
Egoera
aldatuGeltokia Iruña—Donostia burdinbidearen 40,2 kilometro-puntuan zegoen, 673 metroko altueran, Lekunberri eta Leitza geltokien artean. Tartea bide bakarra da eta ez zegoen elektrifikatuta.[3]
Geltokia
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ «Iruñetik Plazaolara, Andoainera eta Lasarterako burdinbidea» web.archive.org 2017-01-09 (Noiz kontsultatua: 2020-11-10).
- ↑ Kabexoi, Xabier. «Plazaolako trenako historia» www.plazaola.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-10).
- ↑ «Geltokiko fitxa Euroferroviarios webgunean» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu
|