Leitzako geltokia

Nafarroa Garaiko tren geltoki zaharra

Leitza (lehen: Leiza) Euskal Herriko Nafarroa Garaiko tren geltoki zahar bat da, Leitza udalerrian kokatuta dagoena.

Leitza
Map
Kokapena
HelbideaPatxi Arrazola kalea, 30; 31880
UdalerriaLeitza,  Nafarroa
Geltokiaren datuak
Irekiera1914ko urtarrilaren 19a
Itxiera1958ko irailaren 5a
Nasak2
Trenbideak2
JabeaNafarroako Gobernua

Gaur egun, Plazaolako bide berdearen barruan dago.

Historia

aldatu

Iruña-Donostia burdinbideko Plazaola eta Iruña–Hiria geltokien arteko zatia 1914ko urtarrilaren 19an inauguratu zen.[1]

1953ko urriaren 13 eta 14 artean eginiko euriteen ondorioz burdinbidearen azpiegitura oso kaltetuta geratu zen (euste-hormak, lubetak, zubiak...). Jabea zen enpresak hainbat saiakera egin zituen tokiko erakundeekin, azpiegitura konpontzeko asmoarekin. Baina, negoziazio hauek ez zuten emaitzarik eman eta zerbitzua geldi geratu zen, uholdeek eragindako kalteak ez zirelako konpondu.[2]

Dena den, trenak jarraitu zuen zenbait zerbitzu lokal egiten zazpi urtez, esate baterako Elduain eta Andoain artean egurra garraiatzeko. Honetako bidaia batean, trenak Andoaingo parrokoa zen Rosendo Rekondo harrapatu zuen, 1957ko uztailean. Azkenean, konpainiak burdinbidea kentzeko eta burdinbidea behin betiko ixteko baimena jaso zuen 1958ko irailaren 5ean. Ondorioz, geltoki hori behin betiko itxi zen.

Egoera

aldatu

Geltokia Iruña—Donostia burdinbidearen 51,6 kilometro-puntuan zegoen, 492 metroko altueran, Uitzi eta Areso geltokien artean. Tartea bide bakarra da eta ez zegoen elektrifikatuta.[3]

Geltokia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Iruñetik Plazaolara, Andoainera eta Lasarterako burdinbidea» web.archive.org 2017-01-09 (Noiz kontsultatua: 2020-11-10).
  2. Kabexoi, Xabier. «Plazaolako trenako historia» www.plazaola.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-10).
  3. «Geltokiko fitxa Euroferroviarios webgunean» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Uitzi Leitza Areso
Iruña–Hiria                                   Amara–Donostia