Juan Jose Alkain

euskal bertsolaria
Udarregi» orritik birbideratua)

Juan Jose Alkain Iruretagoiena, Udarregi ezizenez ezagunagoa, (Aia, Gipuzkoa, 1829ko urriaren 1a - Usurbil, Gipuzkoa, 1895eko urriaren 2a), gipuzkoar bertsolaria izan zen. Aiako Uztaeta-buru baserrian jaio zen, baina bere bizitzako zatirik handienean Usurbilgo Artikula-aundi baserria izan zuen bizileku.[1]

Juan Jose Alkain

Bizitza
JaiotzaAia1829ko urriaren 1a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaUsurbil1895eko urriaren 2a (66 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta nekazaria
Izengoitia(k)Udarregi

Literaturaren Zubitegia: 420

Nekazaria zen bizibidez, eta plazarik plaza bat-bateko saioetan asko ibili zen.[2] Haren bertso askorik ez zaigu heldu, alfabetatugabea baitzen. Bertso paperen bat argitaratu nahi zuenean, Usurbila jaisten zen; han, berak diktatutako lerroak idazten zizkion herriko organista Jose Txikik.[1]

Aita Zabalak Udarregi bertsolaria (1966) liburuan bildu zituen Udarregiren bertso paperak. Ospetsuenak, britainiarrek Donostia erre zuteneko gertaerei jarritakoak, 1893an eginak.

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Udarregi», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  2. «Udarregi», Lur Hiztegi Entziklopedikoa.

Kanpo estekak aldatu

  • Zabala, Antonio (1966): UDARREGI BERTSOLARIA, Auspoa liburututegia; bertan Udarregiren bizitzari buruzko xehetasunak eta bere bertsoak azaltzen dira.