Phalacrocoracidae

Pelekaniformeen ordenako zenbait hegaztiz esaten da. Lumaje iluna, moko luze eta gakoduna, isats luzea eta hego zabalak dituzte. Itsaso, aintzira edo ibaietan bizi dira, eta arrainez elikatzen dira.

Phalacrocoracidae Suliformes ordenako itsas-hegaztien familia bat da.[1] Ur azpian harrapatzen dituzten arrainez elikatzen dira. Batez ere hankekin bultzatzen dira; minutu batez baino gehiagoz urperatu daitezke, eta 10 metro inguruko sakonerara iristen dira. Uretako hegazti gehienen lumak ez bezala, familiako kideen lumak ez dira erabat iragazgaitzak, eta, horri esker, erraz hondoratu eta urpean igeri egin dezakete. Behin lehortutakoan, hegoak zabaltzen dituzte lehortzeko. Gainera, aireko zakuen bolumena erregulatzen dute.

Phalacrocoracidae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaSuliformes
Familia Phalacrocoracidae

Familiako kiderik ezagunenak ubarroiak (Phalacrocorax generokoak) dira.[2]

Taxonomia aldatu

Familiak hiru genero hartzen ditu bere barnean:[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Siegal-Causey, D., 1988. Phylogeny of the Phalacrocoracidae. Condor, 90 (3), 885-905.
  2. Kennedy, M.; Spencer, H.G. (2014). "Classification of the cormorants of the world". Molecular Phylogenetics and Evolution. 79: 249–257
  3. Frank Gill y David Donsker. Hamerkop, Shoebill, pelicans, boobies & cormorants. IOC World Bird List versión 6.1.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau animaliei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.