Txirritxo txiki
Txirritxo txikia (Charadrius dubius) charadriidae familiako hegazti zangaluzea da[1], Europan eta mendebaldeko Asian bizi dena eta neguan Afrikara migratzen du.
Txirritxo txiki | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Charadriiformes |
Familia | Charadriidae |
Generoa | Charadrius |
Espeziea | Charadrius dubius Scopoli, 1786 |
Banaketa mapa | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Masa | 7,7 g (pisua jaiotzean) |
Zabalera | 45 cm |
Kumaldiaren tamaina | 4 |
Errute denbora | 24 egun |
Deskribapena
aldatuHegazti limikola txiki bat da, ahaidean duen txirritxo handia baino txikiagoa. 15'5-18 cm arteko luzera eta 32-35 cm arteko hego-zabalera ditu. Itxura trinkoa du, buru handi samarra eta moko motza. Arra eta emea antzekoak dira, emearen koloreak apalagoak ordea. Lepoko zuria eta beltza ditu eta buruan ere marra zuri eta beltzak ageri ditu. Mokoa beltza da eta begian eraztun horia dauka. Pileoa marroia da. Bizkarra, hegoak eta buztana marroiak dira eta sabelaldea zuri zuria. Hanka horiak ditu[2].
Habitata
aldatuEuskal Herrian udan ikusten dugu batez ere. Ur ertzetan egoten da, hala kostaldean nola barnealdean, beti ere hondarretan edo harri txintxarretako eremuetan, gizakiak sorturikoak izanda ere bai. Normalean nahiago izaten ditu ur gezak gaziak baino.[3]
Elikadura
aldatuIntsektujale handia da. Kakalardoak, euliak, inurriak, kilkerrak eta tximeleta eta txitxiburduntzien larbak ere bai[3]. Armiarmak eta beste ornogabe batzuk ere kontsumitzen ditu[2].
Ugalketa
aldatuUgal garaia apirila eta irala artean luzatzen bada ere ekainean izaten da ohikoena. Hasieran arrak habia egiteko lurraldea aukeratzen du[3]. Habia ur ertzetako harea eta lokatzetan egiten duen zulo bat da. Landare hondar eta harritxoez estaltzen du eta bertan lau arrautza jartzen ditu emeak. Arrautzek orbain ugari dituzte inguruan ongi kamuflatzeko. 24-25 egunetan zehar txitatzen aritzen da emea eta arrak habia babesten du, etsaien bat ikusiz gero haren atentzioa desbideratuz[3]. Txitan jaio eta berehala gai dira beren kabuz ibiltzeko eta elikatzeko. Hurrengo 30 egunetan erabat garatuko dira[2].
Taxonomia
aldatuGiovanni Antonio Scopoli naturalista italiarrak deskribatu zuen aurrenekoz 1786. urtean. Hiru azpiespezie ditu[4]:
- Charadrius dubius curonicus Gmelin, 1789
- Charadrius dubius dubius Scopoli, 1786
- Charadrius dubius jerdoni (Legge, 1880)
Iruditegia
aldatu-
Txirritxo txikia.
-
Hegan abiatzeko prest.
-
Txirritxo txikiaren txita.
-
Habia.
-
Arrautza.
Erreferentziak
aldatu- ↑ BirdLife International (2004). Charadrius dubius. 2006. IUCN Red List of Threatened Species. IUCN 2006
- ↑ a b c «Chorlitejo chico» SEO/BirdLife.
- ↑ a b c d «Txirritxo txikia, ur-ertzetako bidaiaria - Zientzia.eus» zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-30).
- ↑ «Wayback Machine» web.archive.org 2009-04-29 (Noiz kontsultatua: 2019-11-30).