TXOKO EKOLOGIKOA

aldatu
 
Txoko ekologikoa eta lehia lanpernen kasuan.

Txoko ekologikoa espezie batek edo izaki bizidun batek (landare, animalia, onddo...) ekosistema batean betetzen duen funtzioa da. Beraz, izaki bizidunaren eginkizuna zein den esaten du: zer jaten duen, nola jaten duen, non daukan gordelekua, zeinen harrapakaria den...

Ekosistema batean hainbat espezie bizi dira, baina bakoitzak txoko ekologiko propioa du, ondorioz, bi espeziek ekosistema berdina partekatu dezakete, baina ez txoko ekologikoa. Hau ematen bada, hau da, bi espezie edo gehiagok txoko ekologiko berdina edo antzekoa izatea, haien arteko lehia emango da. Konpetentzia hau txoko ekologikoan espezie bakarra geratu eta bestea kanporatua izan arte iraungo du.

EKOSISTEMA, HABITATA ETA TXOKO EKOLOGIKOA

aldatu
 
Ekosistema lurtarrak: basamortua, oihana, sabana...
   Ba al dakizu    
Nahiz eta ez dirudi, guk, gizakiok, ekosistema bat garela? Gure barnean, nagusiki hestean, 100 bilioi bakterio bizi dira.

Txoko ekologikoa zer den ulertzeko, ekosistemak eta bere habitatak zer diren ere jakin behar dugu.

Ekosistema naturako toki bati eta hau eratzen duten izaki bizidun zein inguruneari esaten zaio. Mota askotariko animaliak (adibidez, hegaztiak, narrastiak, arrainak, ornogabeak), landareak (belarrak, zuhaitzak, ...) eta beste izaki bizidun batzuk bizi dira. Gainera, ekosistema batek ezaugarri zehatzak izan ditzake, adibidez, tenperatura, hezetasuna, argia, ura, airearen kalitatea etab.

Hiru ekosistema mota nagusi daude:

  1. Lurtarrak: lurzoruan edo lurpean daudenak.
  2. Urtarrak: ozeano eta kontinenteetako ur guneak.
  3. Mistoa: bien arteko nahasketa.

Habitata ekosistema baten barnean dagoen leku edo gune zehatza da, non hainbat izaki bizidun (animalia, landare, onddo, mikroorganismo...) elkarrekin bizi daitezkeen. Habitatak baldintza ezberdinak izango ditu klima, zoru mota, paisaia edo bestelakoen arabera. Horrela, izaki bizidun ezberdinen bizitza ahalbidetuko da.

Habitatak forma eta tamaina ezberdinekoak izan daitezke. Batzuk oso handiak dira: basamortua, oihana, baso, itsaso edo mendia, besteak beste. Beste batzuk oso txikiak dira: arroka, putzu edo erreka txiki bat. Adibide bat honako hau da: ibai edo laku bat izokinaren habitata izan daiteke, baina arrain hori jan nahi duen hartzaren habitata inguratzen duen basoa da.

Txoko ekologikoa, berriz, ekosistema eta habitata horretan bizi den espezie bakoitzaren eginkizuna da.

TXOKO EKOLOGIKOAREN ADIBIDEAK

aldatu

Jirafa (Giraffa camelopardis) Afrikan bizitzen den animalia ugaztuna da, larre, baso eta lautada irekietan. Animalia belarjale bat denez, haren txoko ekologikoa zuhaitz altuen hostoak eta belarra jatea da. Kanguruaren (Macropus sp.) kasua antzekoa da. Biak belarjaleak dira eta belarra jaten dute, baina kangurua Australian bizi da. Beraz, nahiz eta antzeko txoko ekologikoa izan ez da bi espezien arteko lehia emango, bakoitza ekosistema eta habitat ezberdinetan bizitzen delako.

Lur-zizarea (Lumbricus terrestris) kontinente guztietan ikus dezakegu, baina bere txoko ekologikoa, aurreko animaliekin konparatuz, guztiz ezberdina da. Animalia deskonposatzaile honek egiten duten lanari esker zoruaren kalitatea hobetzen da. Horrez gain, hegazti, narrasti eta ugaztun askoren janaria da. Antzeko txoko ekologikoa du Andeetako kondorra (Vultur gryphus), hildako animalien deskonposizioan laguntzen duelako.

Bale urdinaren txoko ekologikoaz hitz egiten badugu, krill izeneko krustazeo oso txikiak jaten dituela esan behar dugu. Munduko animalia handiena den ugaztun hau ozeano Artiko, Indiko zein Barean bizi dira eta gizakia da haren harrapakari bakarra.

ESPEZIE INBADITZAILEAK/EXOTIKOAK

aldatu

Espezie inbaditzaileak edo exotikoak txoko ekologiko gehienetan ematen den arazo nagusietariko bat da. Beste leku batetik etorritako espezieak dira eta hartzen duten ekosistemaren izaki bizidun natiboentzat oso kaltegarria izan daiteke. Horrelako espezieak, normalean, tamainaz handiagoak izaten dira eta askotan leku horretan dauden espezieak kanporatzen dituzte. Gainera, ugaltzeko erraztasuna dute eta ondorioz, gero eta zailagoa izaten da egoera konpontzea.

 
Amerikar bisoia espezie inbaditzailea da eta bisoi europarrari kalte egiten dio.

Euskal Herrian ematen den adibide garrantzitsua Amerikar bisoiarena eta Europar bisoiarena da. Amerikar bisoia, jatorriz, Ipar Amerikako animalia da. Hala ere, gaur egun beste hainbat eremuetara hedatu da, Euskal Herrira adibidez. Bi espezieek txoko ekologiko berdina erabiltzen dute eta lehian aritzen dira etengabe. Amerikarra bertako bisoia bere habitatetik kanporatzen ari da. Espezie inbaditzaile honek bere tamaina, agresibitate eta ugaltzeko gaitasun handiagoagatik Europar bisoia gero eta egoera zailagoan dago.