
Itsasoa ur gazizko eremu zabala da, ozeanoa baino txikiagoa. Hala ere, oso zaila da zehaztea zer den itsasoa eta zer ez den; izan ere, batzuetan, aintzira edo laku handiei ere itsaso deitzen zaie eta. Hori gertatzen da, adibidez, Kaspiar itsasoarekin. Gehienetan, Hedadura horren zatia, eskualde edo lurralde jakin baten ondoan aurkitzen den ozeano zatiari deitzen zaio itsaso. Adibidez, Euskal Herrian Bizkaiko itsasoa edo Kantauri itsasoa deitzen diogu gure itsasoari, baina, berez, Ozeano Atlantikoaren zati bat besterik ez da.
Itsaso motak
aldatuLurrean dagoen ur guztiaren % 97 ozeano eta itsasoetan dago, eta lurrazalaren % 71 itsasoa da.
Hiru itsaso mota bereizten dira:
Itsaso zabalak
aldatuOzeanoekin zuzenean lotuta daudenak:
Ozeanoarekin ur kanal baten bidez lotuta daudenak
aldatuItsaso itxiak
aldatuOzeanoarekin batere loturarik ez dutenak:
Fenomenoak
aldatuItsasoarekin lotutako fenomeno batzuk honako hauek dira:
Olatuak: haizeak sortzen ditu eta materialak garraiatzen dituzte leku batetik bestera
Itsaslasterrak: uretako tenperatura eta gazitasun aldeen ondorioz sortzen da.Material txikiak garraiatzen ditu kostaldeetan zehar
Itsasaldiak: ur-masa handien mugimenduak dira. Mareak ere deitzen zaie.
Itsasoko fauna
aldatuItsas animaliak asko eta anitzak dira. Egungo itsas fauna hiru mila milioi urtetik gorako eboluzio-prozesu baten ondorio da. 250.000 itsas espezie ezagun daude, eta urtero beste 2.000 aurkitzen dira: arrainak, moluskuak, krustazeoak, narrastiak, ugaztunak...
Tenperatura
aldatuItasoko temperatura 0 azpiko gradutik 30 gradu bitartekoa izan daiteke, kokapenaren arabera.