Balea urdin bat Kaliforniako itsasertzean.

Balea urdina Lurreko animaliarik handiena da. Beste baleak bezala, ugaztuna da. Gutxi gorabehera 10 edo 20 minuturo ur azalera atera behar izaten du arnasa hartzeko.

Urte askotan zehar, balea urdinak ehizatzen zituzten haien olioa eta gorputzeko atalak eskuratzeko. 1960ko hamarkadan galzorian egon ziren eta horren ondorioz, legeak babesa eman zien. Gaur egun, balea urdinak jarraitzen du galzorian dagoen espeziea izaten.

Balea urdinak bakarrik edo talde txikitan bizi dira. Egiten dituzten soinuak oso ozenak eta baxuak dira, ehunka kilometroraino iristen direnak. Krilla jaten dute, izkiren antzekoak diren izaki ñimiño batzuk. Heldu batek hainbat krill tona irentsi ditzake egunero. Balea urdinek 80 eta 90 urte inguru bizi dezakete.

Nolakoak dira? aldatu

Balea urdina 30 metro luze izan daiteke eta 150 tona edo gehiago pisatu. Gorputz gris urdinxka du, eta orban gris argiagoak. Eztarri eta bularrean 80-100 tolestura luze ditu; horiei esker, balearen ahoa luzatu egiten da. Hortzak izan beharrean, bizarra deitzen den estruktura bat du. Bizarrek zurdak dituzte harrapakin txikiak harrapatzeko.

Non bizi dira? aldatu

 
Balea urdinak marrazki batean.

Balea urdinak munduko ozeano guztietan daude. Batzuk Ozeano Barearen eta Atlantikoaren iparraldean bizi dira. Beste batzuk Antartikaren inguruan bizi dira. Balea urdin askok urtean zehar migratzen dute. Adibidez, udan poloetatik gertu dauden ur hotzetan elikatu daitezke, eta gero, neguan, ur beroagotara mugitu daitezke parekatze-garaian.

Parekatzea gertatu eta 12 hilabete inguru geroago, balea urdin emeak kume bat izaten du. Balea jaioberria 8 metro inguru luze da. Amaren esne aberatsari esker, 90 kilo irabaz ditzake egunero.