Soro-muxarra

Soro-muxarra (Eliomys quercinus), gauez eta familia-taldeetan bizi den animalia da. Ipar eta, batez, ere, Hegoaldeko Europan bizi da. Begien inguruan mozorro modura orbana beltzak ditu, ile zuri luzeekin amaitutako buztan luzea eta belarri handiak ditu. Neguan hibernazio luzea egiten du.


Nolakoak dira? aldatu

Ugaztun txiki bat da, hain zuzen, karraskaria. Hortzei dagokionez aurreko haginak dituzte barailan eta masailan. Bere ezaugarri adierazgarriena, begien inguruan mozorro modura dituen ile beltzak dira. Helduak gazteetatik erraz bereizten dira, helduek, mutur eta belarri luzeak dituzte, bizkarraldea gorria eta sabelaldea zuria daukate, eta buztana luzea dute, ilez estalita eta amaieran ile zuriak eta beltzez osatuta dute. Gazteei dagokionez, bizkarraldeko ilea grisa daukate.

 
Soro-muxarra gauez
   Ba al dakizu    
Nahiz eta askotan pentsatzen den sagu bat dela, ez dira saguak, ez dira familia berekoak, arratoiak buztan ezkatatsua du, eta soro-muxarra aldiz, buztan belakiduna du





Zer jaten dute? aldatu

 
matxinsaltoa soro-muxarraren harrapakina da

Animali hau intsektiboroa da, hau da, intsektuak jaten ditu eta baita ere, hainbat motatako fruituak jaten ditu udazkenean. Horretaz gain, ornogabe, anfibio, narrasti eta hegaztien arrautzak eta txituak jaten ditu.




   Ba al dakizu    
Bere izena lo esan nahi duela, eta nahiz hibernatzen ez egon beti lotan dagoela dirudi

Nola igarotzen dute negua? aldatu

Soro-muxuarrak, neguan gordetzen dira. Antzeko beste espezie batzuena baino hibernazio handiagoa du, eta udazkenaren erdialdetik udaberrira arte luzatzen da. Urtearen zati hori habia sortzen du ilea edo lumaz egokitutako aterpe batean eta hor pasatzen du negua, adibidez enbor huts baten barruan, edo lurpean prestatzen duen babesleku batean.

 
Basoa, soro-muxarraren habitata da




UGALKETA aldatu

Hibernazio-aldia amaitzean, gorteiatze eta kopula egiten diren lehen unea izaten da, uda baino lehen. Haurdunaldiak, gutxi gorabehera, hogeita bat eta hogeita hiru egun bitartean irauten du, eta , lehen umealdia, lauzpabost kumekoa izaten da.

Bigarren unea uztailaren erdialdetik irailaren erdialdera arte izaten da, bigarren umealdi horrek kume gehiago izan ohi ditu, lau eta zazpi kume artekoak.

Edoskitze denborak, hau da amaren esnez elikatzea, hogeita bost eta hogeita hamar egun bitartean irauten du, eta egun horiek pasatzen direnenean, txikiek beren kabuz osatuko dute euren dieta kanpoan.


Non bizi dira? aldatu

Iberiar penintsulako leku basotsuetan, harri asko dauden lekuetan, eta baita pertsonek sortutako eraikinetan bizi dira. Europa osoan aurkitu ahal dira Britania Handia eta Eskandinavia kenduta, eta mundu mailan Asia txikian, Arabiako iparraldean eta Afrika iparraldean Sahararaino aurkitu ahal dira.

 
Gehien aurkitu ahal diren lekuak






   Ba al dakizu    

Orain dela 30 milioi urte baino lehenagotik existitu direla


Zeintzuk dira bere harrapariak? aldatu

Soro-muxarra beste karraskari batzuekin batera, azeri, otso, mustelido, felino eta gaueko harraparien janaria da, baita sugeena eta beste hegazti batzuena, adibidez, zapelatz arrunta edo hontz zuria

 
Hontz zuria soro-muxarraren harraparia da.
 
Zapelatza soro-muxarraren harraparia da.








Zeintzuk dira bere mehatxuak? aldatu

Gizakiak nekazaritzan erabilitako ongarriak eta pestizidek hil egiten dute beraiek jaten dituzten intsektuak eta honek eragiten die. Adibidez, arazoak izan ditzakete ugaltzerako orduan, eta horren ondorioz kume batzuk ez dira osasuntsu jaiotzen.