Hontz zuri
Hontz zuria (Tyto alba) strigidae familiako hegazti harraparia da[1].
Hontz zuri | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Strigiformes |
Familia | Tytonidae |
Generoa | Tyto |
Espeziea | Tyto alba Scopoli, 1769
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Tyto alba feces (en) |
Bizi itxaropena | 4 urte |
Masa | 580 g |
Zabalera | 1,13 m |
Kumaldiaren tamaina | 5,3 |
Eguneko zikloa | gaueko |
Hontz zuria mundu osoan zehar bizi da, eskualde polarretan eta basamortuetan izan ezik. Bizkaieraz Gabontz ere izendatua.[2]
Ezaugarriak
aldatuHontz zuri heldu eta gazteak oso antzekoak dira itxurari dagokionez. Bizkarraldea eta hegoen goialdea gorrixkak dira, gris eta urre koloreko tonalitateekin batera. Burua horixka izan ohi da, goialdean gris tonalitate batzuk agertzen diren arren. Zuri-urre koloreko luma txikiz estaliriko bihotz formako aurpegia izan ohi dute. Tripa aldea eta hegoen behealdeak zuriak dira, hainbat puntu beltz agertzen direlarik. Hankak gorputzetik asko bereizten dira eta zuriak izan ohi dira.
Kantua
aldatuHontza zuriek soinu desberdin asko egiten dituzte, karrankari eta ozenak gehienetan. Kanturik ohikoena txistu metaliko bat da, pixkanaka ozenagoa egiten dena eta tonuz gora egiten joaten dena. Emeak oihu grabeagoa egiten du.
Banaketa
aldatuHontz zuria mundu guztian oso zabaldurik dagoen hegaztia da. Bi poloak, Alaska, Saharako basamortua eta Asia erdialdean ezik, gainerako leku guztietan aurki baitaiteke. Europan, ia lurralde guztietan aurki daitezke aleak, Eskandinavia eta Europa ekialdean salbu. Euskal Herriko ingurune ia guztietan agertu ohi da, baita ingurune zingiratsuetan ere.
Europako mendebaldeko populazioak sedentarioak dira, ez dute migratzen. Iparraldeko hontza zuriek berriz bidaia luzeak egiten omen dituzte, elkagai bila batez ere. Ezin esan, ordea, migratzaileak direnik.
Habitata
aldatuIngurune ia guztietan aurki daitekeen hegaztia da, normalean 1.500 metrotik beherako altueretan.
Askotariko lekuetan eratzen dituzte habiak txori hauek: enborretako zuloetan, harkaitzetako arrakaletan... Halere, bizileku erabilienak gizakiak eraikirikoak izan ohi dira, baserriak, elizak eta baita eraikuntza modernoak ere. Ez du habiarik eraikitzen, eta arrautzak zuzenean lurrean pausatzen ditu, nahiz eta egagropila eta bestelako hondakinak jartzen dituen arrautzen azpian apur ez daitezen. Errunaldia martxoa inguruan hasten da eta ekaina erdialdera arte iraun ohi du. Urtean bi errunaldi buru ditzakete.
Elikadura
aldatuHegazti hauek, batez ere, mikrougaztunez (saguak, arratoiak, satorrak), anfibioz (igelak, apoak) eta intsektuez elikatzen dira. Hala ere, hegazti batzuk ehizatzen dituzte.
Ugalketa eta ontogenia
aldatuUgalketa garaia martxotik urrira bitartean luzatzen da, baina gizakiarengandik gertu bizitzeak elikagaia errazten dionez eta habia leku ezkutuetan egiten duenez, hontza zuria gai da urte osoan ugaltzeko.
4-7 arrautza erruten dituzte eta 30 egun ingururen buruan txitak jaiotzen dira. Honen ondoren, elikagai nahiko badago bigarren errunaldi bat ere egon daiteke. Txitak ez dira guztiak aldi berean jaiotzen, eta jaiotze ordena horrek elikatzeko hurrenkera markatuko die. Elikagaiak emeak zein arrak ematen dizkiete txitei, baina emea izaten da ehizakinak zatitzeaz eta txitei mokora emateaz arduratzen dena. Txitek 50-55 egun dauzkatenean hegan egiteko gai dira. Burujabetza, berriz, 2-3 aste beranduago lortzen dute.
Bizimodua
aldatuHontza gehienak bezala, hontza zuria gautarra da. Hala ere, zenbaitetan ilunabarra baino apur bat lehenago ere ikus daiteke hegan. Hegoen aurrekaldean, hegan egitean haizearen kontra egiten duen aldean, luma berezi batzuk dauzkate (hontza gehienek bezala) eta horri esker hegaldi isilak egiten ditu, ehiza izugarri erraztuz.
Espezieen arteko elkarrekintzak
aldatuEz dute ia etsai naturalik. Hala ere, hontz handia (Bubo bubo) bezalako hegaztien harrapakin izan daitezke kasu zehatz batzuetan.
Taxonomia
aldatuHegazti honek baditu aspiespezie asko, hona hemen nagusienak:
- Tyto alba alba (Scopoli, 1769)
- Tyto alba javanica (J.F.Gmelin, 1788)
- Tyto alba furcata (Temminck, 1827)
- Tyto alba tuidara (J.E.Grey, 1829)
- Tyto alba guttata (C.L.Brehm, 1831)
- Tyto alba delicatula (Gould, 1837)
- Tyto alba pratincola (Bonaparte, 1838)
- Tyto alba punctatissima (G.R.Grey, 1838)
- Tyto alba thomensis (Hartlaub, 1852)
- Tyto alba affinis (Blyth, 1862)
- Tyto alba guatemalae (Ridgway, 1874)
- Tyto alba deroepstorffi (Hume, 1875)
- Tyto alba bargei (Hartert, 1892)
- Tyto alba sumbaensis (Hartert, 1897)
- Tyto alba contempta (Hartert, 1898)
- Tyto alba schmitzi (Hartert, 1900)
- Tyto alba ernesti (Kleinschmidt, 1901)
- Tyto alba gracilirostris (Hartert, 1905)
- Tyto alba meeki (Rothschild & Hartert, 1907)
- Tyto alba detorta (Hartert, 1913)
- Tyto alba erlangeri (W.L.Sclater, 1921)
- Tyto alba stertens (Hartert, 1929)
- Tyto alba crassirostris (Mayr, 1935)
- Tyto alba interposita (Mayr, 1935)
- Tyto alba hellmayri (Griscom & Greenway, 1937)
- Tyto alba bondi (Parks & Phillips, 1978)
- Tyto alba niveicauda (Parks & Phillips, 1978)
Erreferentziak
aldatu- Edukiaren zati bat EuskalNatura.eus webgunetik hartu da, copyrightaren jabeak onartu baitu hango testu-edukiak Euskarazko Wikipedian CC BY-SA 3.0 ES Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratzea, baldin eta iturria aipatzen bada (ikusi eztabaida orria).
- ↑ Álamo Tavío, Manuel (1975): "Aves de Fuerteventura en peligro de extinción". Asociación Canaria para Defensa de la Naturaleza : Aves y plantas de Fuerteventura en peligro de extinción: 10-32 Las Palmas de Gran Canaria. PDF[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Gabontz «[1]».