👶
Jaiotza
1856ko maiatzaren 6a
Příbor
💀
Heriotza
1939ko irailaren 23a
Londres
🔨
Lanbidea
psikoanalista
📷
Argazkiak
ikusi
Sigmund Freuden argazkia, 1921ean

Sigmund Freud Sigismund Schlomo Freud  (1856ko maiatzaren 6a – Londres, 1939ko irailaren 23a) austriar mediku neurologoa eta psikoanalisiaren sortzailea izan zen.

Biografia aldatu

Freuden gurasoak Ukraina eta Errusiaren artean dagoen Galizia lurraldeko judutarrak ziren. 1885ean medikuntzako ikasketak bukatu ondoren, unibertsitateko neuropatologiako irakasle izendatu zuten 1902. urtean. 1886ean bere praktika klinika kokatu zuen Vienan. 1938an Austriatik ihes egin zuen naziengatik eta Estatu Batuetan hil zen.

Ibilbidea aldatu

Psikoanalisiaren sorreran, Freudek teknika terapeutikoak garatu zituen. Analisi klinikoa egiterako garaian, sintomen eraketak eta errepresioaren azpian zeuden mekanismoak aztertu zituen. Oinarri horrekin Freudek inkontzientearen teoria landu zuen, eta id, ego eta super-egoak osaturiko egitura psikikoaren eredua garatu zuen.

Freudek libidoaren existentzia azaldu zuen, prozesu mentalak eta egiturak sortzen duen energia sexualizatua eta atxikimendu erotikoak sortzen dituena. Eta baita heriotzarako bulkada, errepikapen konpultsiboa, gorrotoa, erasoa eta errua sorrarazten dituena.

Azken lanetan, Freudek erlijioaren eta kulturaren interpretazio eta kritika zabala garatu zuen.

Liburuak aldatu

  • On Aphasia (Afasiaz), 1891.
  • Studien über Hysterie (Histeriari buruzko ikerketak), 1895.
  • Die Traumdeutung (Ametsen interpretazioa), 1899.
  • On Dreams (Ametsen interpretazioaren bertsio laburtua), 1901.

Museoak aldatu

  • Freud Museoa (Příbor): jaio zen etxea.
  • Sigmund Freud Museoa (Viena): 47 urtez bizi izan zen etxea.
  • Freud Museoa (Londres): hil zen etxea.