Ireki menu nagusia

Freud Museoa (ingelesez: Freud Museum) Londresko Hampstead barrutian kokaturik dagoen museoa da, Camden udalerrian. Sigmund Freud mediku ezaguna bizi izan zen bertan bere bizitzako azken urtean. Ondoren Anna Freud alabaren etxebizitza izan zen.

Freud Museoa (Londres)
Ondasun Ingelesa
Freud Museum London 2.jpg
Kokapena
Estatua Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeakLondon
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
HiriaLondres
Koordenatuak 51° 32′ 54″ N, 0° 10′ 40″ W / 51.5483°N,0.177778°W / 51.5483; -0.177778Koordenatuak: 51° 32′ 54″ N, 0° 10′ 40″ W / 51.5483°N,0.177778°W / 51.5483; -0.177778
Historia eta erabilera
Irekiera1986-07-28
Ondarea
Ondare Ingelesa 1113113
Webgune ofiziala

HistoriaAldatu

Sigmund Freud austriarra zen baina Nazien jazarpenagatik, 1938an familia hartu eta ihes egin behar zuen Frantziara, eta handik Ingalaterrara. 1939ko irailaren 23an hil zen bertan, minbiziak jota.

Anna Freud alaba ere psikoanalista ospetsu bat izan zen eta etxe honetan bizi izan zen 1982an hil zen arte. Etxea museo bihurtu zedin eskatu zuen eta bere nahia betez 1986an ireki zituen ateak.

MuseoaAldatu

Beheko solairuan Sigmund Freuden estudioa eta liburutegia daude, bain eta jangela ere. Goiko solairuak Anna Freuden gela dago eta honekin bideogela bat eta sasoiko erakusketak egiten diren aretoa.

Sigmund Freudek austriako etxeko altzariak ekarri zituen Londresera, bai eta etxeko objetu eta tresna ugari ere. XVIII eta XIX mendeko austriar altzari margotuak daude ikusgai, Biedermeier garaiko mahai, armairu eta kutxak eta antigoaleko objetu ugari, ejipziarrak, greziarrak, erromatarrak eta ekialdekoak.

IruditegiaAldatu

Informazio praktikoaAldatu

  • Helbidea: 20 Maresfield Gardens, Hampstead, London NW3 5SX
  • Ordutegia: asteazkenetik igandera 12:00-17:00
  • Metro geltokia:     Finchley Road

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Freud Museoa (Londres)