Piccadilly Circus.

Londres Erresuma Batuko hiriburua da, bai eta herrialde horretako hiririk handiena ere. 2014ko datuen arabera, hiriak 8.539.000 biztanle ditu, horregatik Europako bigarren handiena da, Moskuren atzetik.

Geografia aldatu

Britainia Handia uhartearen hegoaldean dago, Tamesis ibaiaren ertzean.

Historia aldatu

Erromatarrek Londinium izeneko hiria sortu zuten eta zubi bat eraiki zuten Tamesis ibaia gurutzatzeko. 1066 urtean Gilen I.a Konkistatzailea erregeak Londresko dorrea eraiki zuen eta Londres Ingalaterrako hiriburua bihurtu zen.

1666 urtean sute ikaragarri batek Londres ia guztia suntsitu zuen. 13.200 etxe eta 87 eliza erre ziren.

XVIII. mendean Britainiar Inperioko hiriburua zen eta munduko hiri garrantzitsuenetakoa bihurtu zen. XIX. mendean industria iraultza gertatu zen eta Londresen kutsadura handia pilatu zen.

Bigarren Mundu Gerran alemaniarrek bonbardatu egin zuten askotan.

Kirolak aldatu

Kirol mota asko jokatzen dira Londresen.

  • Futbola
  • Errugbia
  • Tenisa: Wimbledon txapelketa
  • Maratoia

Hiru alditan jokatu izan dira Olinpiadak ere: 1908, 1948, 2012

Leku ikusgarriak aldatu

Irudiak aldatu