Pirinioetako sarrio (Rupicapra pyrenaica), animalia ugaztun bat da. Gorpuari dagokionez, ahuntzen antza dute. Bai arrek bai emeek adarrak dituzte, baina arren kasuan, adarrak lodiagoak dira eta punta aldean itxiagoak. Gorputzaren kolorea marroia da eta buruan zein hanketan kolore beltza nabaria da. Luzerari dagokionez, 1-m eta 1,5-m inguru neurtzen dute. Isatsaren tamaina, 4-cm ingurukoa da, hau da, ez oso handia. Ar helduak 40 kilo pisatzen dute emeek, aldiz, 30 kilo inguru.
Non aurkitu ditzazkegu?
aldatuPiriniotako sarrioaren banaketa geografikoa iberiar penintsulan oinarritzen da batez ere. Bereziki Espainiako eta Portugalgo eskualde menditsuetan. Batez ere Pirinioetan egon arren, bertan ohikoena izanik, beste mendigune batzuetan ere bizi da, hala nola, Kantauri Mendikatean eta Penibetiko Mendikateko gune batzuetan. Frantziako eta Espainiako Pirinioetan daude, baita Espainiako iparraldeko mendietan ere, Asturias, Kantabria eta Leongo eremuak barne, Kantabriar mendikatean. Mendilerro Penibetikoaren zati den Sierra Nevadan ere populazioak daude Espainiako hegoaldean.
Garrantzitsua da nabarmentzea banaketa zehatza alda daitekeela eremu menditsu horien barruan. izan ere, sarrioek habitat espezifikoetan bizitzeko joera dute beren maila geografikoaren barruan, hala nola, goi-mendiko eremu harritsu eta malkartsuetan.
Habitat horretara egokitzeko dituen mekanismoak
aldatuRupicapra pyrenaikoak bere habitat menditsuan bizirauteko egokitzapen mekanismo batzuk garatu ditu. Hona hemen mekanismo horietako batzuk:
Ilajea eta kolorea: Ilaje lodia dute, goi mendiko klima hotzetan irauten laguntzen diena. Gainera, kolore marroia edo grisa dute, eta horrek aukera ematen die inguruan kamuflatzeko eta harrapariek haiek ez antzemateko.
Jauzi eta bizkortasun trebetasuna: Jauzilari eta eskalatzaile bikainak dira, eta erraz mugitzeko aukera ematen die harkaitz lurretan. Bizkortasunari esker, oztopoak saihesten dituzte eta harraparietatik ihes egiten dute nahiko erraz.
Arnas egokitzapenak: Altitude altuetan bizitzeko, arnas gaitasun garatuak dituzte, atmosferako presio baxuko baldintzetan oxigeno nahikoa lortzeko aukera ematen dietenak.
Elikadura ohitura malguak: Dieta belarjalea dute eta beren habitatean dauden landareez elikatzen dira: belarrak, zuhaixkak, goroldioak barne... Dietaren malgutasunari esker, urtaro aldaketetara egokitu daitezke elikagaien eskuragarritasunean.
Urtarokotasuna portaeran: Neguan, garaiera baxuagoetara jaisten dira larre eta babesleku bila, baldintza klimatiko txarrengatik. Udan, altuagoak izaten dira, eta elikatzeko eta ugaltzeko baldintza hobeak izaten dituzte.
Informazioa taxonomikoa
aldatuTaxonomiari dagokionez Pirinioetako sarrio animalia erreinukoa da, otsoa, edo izokina ere animalia erreinukoak dira adibidez.
Pirinioetako sarrioren filuma Chordata da, tigrea edo tiburoia ere atal honetan sartu ahal ditugu.
Klaseari dagokionez mammalia da, mammalien klasekoak zebrak edo elefanteak dira.
Ordenaren aldetik artiodactyla da, orkatza adibidez orden horretakoa da.
Pirinioetako sarrioren familia bovidae da, bisonteak familia horretakoak dira.
Generoaren ikuspegitik rupicapra da, rebekoa da genero honen adibiderik onena eta espezieari dagokionez, rupicapra pyrenaica da.
Familiari dagokionez, Bovidae deritzo eta animali honen ordena Artiodactyla da.
Klasea Mammalia izango litzateke.
Nolakoa da haien bizitza?
aldatuPirinioetako sarrioen bizi zikloa, amen umetokian hasten da, ugalketa sexuala gertatu eta gero. 6 hilabete inguruko haurdunaldia izan ondoren jaiotzen dira.
15 hilabete dituenean heldutasunera heltzen dira. Arren kasuan, 2 urte inguru dituztenean jaio diren taldetik banatzen dira, beste talde bat bilatzeko.
Talde berrian beste ar batzuen kontra borrokatu beharko dute ugaldu ahal izateko. Borrokak ez badituzte irabazten, beste talde bat bilatu beharko dute ugaltzen lortzeko. Emeak normalean ez dira beste talde batzuetara joaten, hau da, talde berean jaio eta hiltzen dira.
Pirinioetako sarrioek 17 urte inguru bizi dira eta denbora hau pasa eta gero, haien bizi zikloa amaitzen da.
Bitxikeriak
aldatu- Animalia honek hainbat alditan agertu izan da Andorrako txanponetan. Pirinioetako sarrioa da 1, 2 eta 5 zentimoko txanponetako protagonista. Txanpon hauetan sarrioa ingurune menditsu batean islatzen da, ugatz bat atzean hegan ari dela. Gainera, bost puntako hamabi izarrek zirkulu bat osatzen dute, Europar Batasunaren ordezkari.
- Sarrioaren adarrak ez dira inoiz erortzen, oreinenak bezala. Gainera, arren adarrak emeenak baino handiagoak eta elkarrengandik urrunago daude. Hori gutxi balitz, adarretan dituzten markei esker, sarrioen adina jakin daiteke.
- Sarrioek adarren atzean, usaina sortzen dituzten guruinak dituzte gehinetan, lurraldea markatzeko erabiltzen dutena gizonezkoek.
Badaude gizakiengandik jasotzen dituzten mehatxuak?
aldatuEgia da sarrioen mehatxu handiena, ehiztariak direla.
Sarrioa espezie endemikoa da. Izaki bizidun honek bizitza osoan zehar modu naturalean eta leku espezifiko batean eboluzionatu, garatu eta bizi dela esan nahi du.
Hori gutxi balitz, espezie zinegetikoa da. Hau da, animali hauek ehizatzea legala dela esan dezakegu. Nafarroa leku bakarra da non sarrioa “kaltebera” gisa katalogatuta dago, ale gutxi baititu.
Hala ere, Kantabriar mendikatean eta Pirinioetan dauden ehiza-erreserbei esker, sarrioen populazioa nabarmen hazi da. Beraz, ez dute mehatxu-faktore berezirik. Zentzuzko ehiza-maila nahikoa da, populazioen kontserbazioa ziurtatzeko.
Hau, Garapen jasangarrirako helburuekin lotu dezakegu, bereziki 15.arekin (lehorreko ekosistemetako bizitza). Nahiz eta espezie honen ehiza legala izan, hainbat ehiza-erreserba aurrera eraman dira espezie honen desagerpena gelditzeko zein bere biziraupena sustatzeko.
Gaixotasunak
aldatuKeratokonjuntibitisa: azken urteotan gehien hedatu den gaixotasuna izan da. Harmena oso aldakorra den arren, oso kutsagarria da.
Pleuroneumoniak: arnas aparatuko gaixotasunak sarraskien gaixotasun garrantzitsutzat hartzen dira.
Sarna: Sarcoptes rupicaprae akaroak sortzen du sarraskien sarna eta Kantauriko zonaldean aurkitu ditzakegu.
Erreferentzia bibliografikoak
aldatuContributors to Wikimedia projects. (2024, urtarilla 2). Pirinioetako sarrio. Wikipedia, Entziklopedia Askea. https://eu.wikipedia.org/wiki/Pirinioetako_sarrio
(2020, azaroa 12). El Rebeco - Fundación Naturaleza y Hombre. https://fnyh.org/la-fundacion/programas/montana-pasiega-oriental-cantabria/reintroduccion-del-rebeco/el-rebeco-2/
Norte, C. (2021, iraila 12). El rebeco o sarrio en el Pirineo. Cima Norte. https://cimanorte.com/el-rebeco-o-sarrio-en-el-pirineo/
Pérez-Barbería, F. J., García-González, R., Palacios, B. (2017). Rebeco – Rupicapra pyrenaica. En: Enciclopedia Virtual de los Vertebrados Españoles. Salvador, A., Barja, I. (Eds.). Museo Nacional de Ciencias Naturales, Madrid. http://www.vertebradosibericos.org/
García-González, R., eta Herrero Cortés, J. (2007). Rupicapra pyrenaica.