Napoleon Bonaparte
Napoleon Bonaparte
Datu pertsonalak
Jaio 1769ko abuztuaren 15a
Ajaccio
Hil 1821eko maiatzaren 5a
Longwood, Santa Helena
Britainiar Inperioa ()
Bikotekidea(k) Josefina
Maria Luisa
Sinadura

Napoleon Bonaparte (1769ko abuztuaren 15a – 1821eko maiatzaren 5a) militar eta agintari frantses bat izan zen, bai eta Frantziako enperadorea ere 1804tik 1814ra bitartean. Inoizko buruzagi militarrik arrakastatsuenetarikoa ere izan zen, oso gerra latzak irabazi baitzituen. Europako zati handi bat Frantziaren mende hartzea lortu zuen gerra haien bidez.

1769ko abuztuaren 15ean jaio zen Korsikan, Mediterraneo itsasoan. Frantziak gobernatzen zuen Korsika orduan. Napoleon eskola militarretara joan zen Frantzian, eta armadako ofizial bihurtu zen 16 urte baino ez zituela.

Parisen zegoen 1972an, Frantziako Iraultzan frantziarrek haien erregea tronutik bota zutenean.

Beste gobernari europar batzuek bueltan ekarri nahi zuten erregea. Napoleonek Frantziako gobernu berria defendatu zuen hainbat gerratan. Heroi militarra bihurtu zen.

1799an Kontsulatu izeneko gobernu berri batek hartu zituen Frantziaren kontrola eta boterea, estatu-kolpe bat eman ondoren. Napoleon bihurtu zen buruzagia, kontsul nagusi karguarekin. Aldaketa asko egin zituen; garrantzitsuena Kode Napoleoniko izeneko lege-sorta izen zen. Beste potentzia europar batzuen kontra ere jarraitu zuen borrokan. Inperio bat eraiki zuen Napoleondar Gerrak deitutakoetan.

Handik bost urtera, 1804an, Frantziako enperadore bihurtu zen. Beste herrialde batzuk haren kontra batu ziren. Garaipen ugari izan zituen, baina 1812an Errusia inbaditu zuen, eta desastre izugarria izan zen hori frantsesentzat. Ehunka soldadu hil ziren Errusiako negu hotzean.

Napoleonen etsaiek haien aukera ikusi zuten orduan. Britainia Handiak, Austriak eta Prusiak bat egin zuten Errusiarekin Askapen Gerran. 1813ko urrian, gudu handi bat galdu zuen Leipzig inguruan (Alemania), eta 1814ko apirilean agintea utzi behar izan zuen, irabazleek behartuta. Elbara bidali zuten, Italiako uharte txiki batera. 1815ean, ihes egin zuen Frantziara bueltan. Bere alde zeudenak bildu eta boterea hartu zuen beste behin. Epe horri Ehun Egunak deitu zioten, zeinak tropa britaniarrek eta prusiarrek Napoleon garaitu arte iraun zuen. Waterlooko guduan, Belgikan, sekulako porrota izan zuen 1815eko ekainean.

Santa Helena izeneko uharte batera bidali zuten orduan, Hegoaldeko Atlantiko Ozeanoan. Bertan hil zen, 1821eko maiatzaren 5ean.