Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Izen osoa | Jorge Oteiza Enbil | |
Jaio | 1908ko urriaren 21a | |
Endaia etxea, Orio Gipuzkoa (Euskal Herria) | ||
Hil | 2003ko apirilaren 9a | |
Donostia, Gipuzkoa (Euskal Herria) | ||
Sinadura |
Jorge Oteiza Enbil (1908ko urriaren 21a, Endaia etxea, Orio, Gipuzkoa – 2003ko apirilaren 9a, Donostia, Gipuzkoa) euskal herritar eskultore eta arte-teorilaria izan zen. Eduardo Txillidarekin batera, XX. mendeko euskal herritar eskultorerik garrantzitsuena da.
XX. mendeko hainbat lan esanguratsu egin zituen, baita Euskal Herritik kanpo ere. Esperimentazioan sinisten zuen eta arteak gizartea aldatzeko gaitasuna duela esaten zuen.
Euskal Herriko hainbat pentsalari, artista eta arkitektorengan eragin handia izan du, "euskal arima" berreskuratzea izan baitzuen helburu. Bere lana espazioan oinarritu zuen, bolumenaren eta espazioaren arteko harremana pentsatuz. Horretarako, karratuak eta esferak erabili zituen. Haren lana konstruktibismotik abiatu zuen, baina gero minimalismoaren sortzaileetako bat bilakatu zen.
Oteiza Museoa
aldatuDenbora askoan EAEko agintari eta erakundeekin harreman txarrak izan zituen eta, horregatik, 1992an bere obra guztiak Nafrarroako herriaren esku utzi zituen. Ordurako bere etxea museo bihurtzeko asmoa bazuen. Museoaz gainera Fundazio bat sortuko zuen, bere ondare guztiak gorde, sailkatu eta euskararen ikerketarako zentro bat sortzeko.
Irudiak
aldatu-
Apostoluak Arantzazuko santutegiko fatxada nagusian, Oñati
-
Eraikuntza Hutsa altzairuzko eskultura, Donostia
-
Aita Donostiari omenaldia eskultura Agiña mendian (Lesaka eta Oiartzun artean).
Kanpo-loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jorge Oteiza |