Txikipedia:Orio
Datuak, labur | |
🏴 Lurraldea | Gipuzkoa |
---|---|
👨👨👦👦 Biztanleak | 6.125 |
🔎 Azalera | 9,81 kilometro koadro |
🌄 Altuera | 1 metro |
Orio Gipuzkoako udalerri bat da, 5.948 (2016) biztanle dituena. Bertan itsasoratzen da Oria ibaia eta herri arrantzalea da, nahiz eta geroz eta itsasontzi gutxiago geratzen diren. Antzina 36 itsasontzi inguru ziren herrian, gaur egun 5 itsasontzik soilik irauten dutelarik. Orio, arraun taldeagatik ere ezaguna da.
Geografia
aldatuOrioko mendi batzuk hauek dira: Kukuarri, Mendibeltz...
Historia
aldatu1379an fundatu zuen hiria Gaztelako erregeak.
Demografia
aldatu2019an 2.061 biztanle zituen.
Politika
aldatu2019ko hauteskundeen ondorioz, Anuska Esnal izendatu zuten alkate.
Euskara
aldatu2016an herritarren %76,68 euskalduna zen.
Eraikin garrantzitsuak
aldatu- San Martin eliza. XVI. mendekoa.
- San Nikolas eliza. XVII. mendea.
- Pikota etxea. XV. mendea.
- Iturriaga jauregia. XVI. mendea.
Oriotar ospetsuak
aldatuBenito Lertxundi abeslaria eta Jorge Oteiza eskultorea bertan jaio ziren.
Argazki galeria
aldatu-
San Nikolas eliza
-
Pikota etxea
-
Iturriaga jauregia
-
Kale nagusia
-
San Martin baseliza