Txikipedia:Oñati
Datuak, labur | |
🏴 Lurraldea | Gipuzkoa |
---|---|
👨👨👦👦 Biztanleak | 11.537 |
🔎 Azalera | 108,2 kilometro koadro |
🌄 Altuera | 230 metro |
Oñati Gipuzkoako udalerri bat da. Joan den 2017ko datuen arabera, 11.394 biztanle ditu.
Oñatiko biztanleei txantxiku ezizena ematen zaie.
Geografia
aldatuOñati Gipuzkoako herririk zabalena da.
Auzo ugari ditu: Arantzazu, Araotz, Uribarri, Lezesarri, Urrexola, Murgia, Olabarrieta, Berezao, Garagaltza, Goribar, Zañartu, Torreauzo, Garibai, Santxolopetegi, Zubillaga eta Larraña.
Historia
aldatuOñati 1845ean sartu zen Gipuzkoan. Aurretik jaurerri eta konderri burujabea izan zen.
Demografia
aldatu2019. urtean 11.355 biztanle zituen Oñatik.
Ekonomia
aldatuIndustriak pisu handia dauka herrian. Nekazaritzak, aldiz, oso pisu txikia.
Politika
aldatu2019ko hauteskundeen ondorioz, Izaro Elorza izendatu zuten Oñatiko alkate.
Euskara
aldatuHerritar gehienak euskaldunak dira (%80 inguru).
Eraikin garrantzitsuak
aldatuOñatiar ospetsuak
aldatu- Lope Agirre (1510-1561), esploratzailea eta militarra
- Ruper Ordorika (1956), musikaria
Argazki galeria
aldatu-
Zumeltzegi dorrea
-
Antia jauregia
-
Lazarraga dorrea
-
San Migel eliza