👨👨👦👦 Biztanleak 188.743 |
🔎 Azalera 60,89 km² |
🏙️ Hiriburua Donostia hiria |
📷 Argazkiak ikusi |
🗺️ |
Donostia Gipuzkoako udalerri bat da. Gainera, Gipuzkoako hiriburua da.
Hiriaren izen ofiziala Donostia/San Sebastián da. Donostia izenaren jatorria, badirudi latinezko Domine Sebastiane izenetik datorrela.
Donostiako biztanleak donostiarrak dira.
Demografia
aldatu2017an 180.558 biztanle zituen. Kantauri itsasoaren ertzean dago, Bizkaiko golkoan. Hego Euskal Herriko lau hiriburuen artean, Donostia da biztanle gutxien dituena; baina haren metropoli-eremuan (Donostia inguratzen duten beste udalerriak kontatuz) 400.000 biztanle bizi dira, gutxi gorabehera.
Euskara
aldatuEuskarari begiratzen badiogu, Donostia da biztanle euskaldun gehien dituen euskal hiriburua: herritarren % 33,5.
Geografia
aldatuDonostia Urumea ibaiaren aho edo bokalean dago, Igeldo, Urgull eta Ulia mendien artean; eta hiru hondartza ditu: Ondarreta, Kontxa eta Zurriola.
Hiriak klima ozeanikoa du. Tenperatura hotzepelak ditu (ez oso hotzak eta ez oso beroak), baina udako eta neguko tenperaturak nabarmenki bereizten dira; hezetasun nabaria izaten du eta euri ugari egiten du urte osoan zehar. Elurra, ordea, oso gutxitan egiten du. Urrian eta martxoan marea biziak izaten dira, hau da, maila handiko itsas gorabeherak.
Politika
aldatu2019ko udal hauteskundeen ondoren, Eneko Goia aukeratu zuten alkate.
Kultura
aldatuDonostian jaialdi garrantzitsuak ospatzen dira:
- Musika Hamabostaldia
- Nazioarteko Zinemaldia
- Jazzaldia
Kultur azpiegitura garrantzitsuak ere baditu:
- Kursaal jauregia: Bertan ospatzen dira musika, antzerki eta zine ikuskizunak, eta baita kongresuak ere.
- Victoria Eugenia antzokia
- Antzoki zaharra
- Tabakalera
- Koldo Mitxelena kulturgunea: bertan liburutegia eta erakusketa aretoak daude
Museoak ere baditu hiriak:
- San Telmo museoa
- Aquariuma
- Untzi museoa
- Eureka! zientzia museoa
-
Victoria Eugenia antzokia
-
Kursaal jauregia
-
San Telmo museoa
-
Antzoki Zaharra
-
Tabakalera
Kirola
aldatuHiriko futbol taldea Real Sociedad taldea da.
Jaiak
aldatu- Danborrada: Donostiako jai garrantzitsuena da, eta urtarrilaren 20an ospatzen da (San Sebastian egunean).
- Aste Nagusia: abuztuan ospatzen da
- Santo Tomas: abenduaren 21ean ospatzen da, eta baserri azoka egiten da.
Eraikin garrantzitsuak
aldatu- San Bizente eliza. XVI. mendekoa.
- Santa Maria eliza. XVIII. mendekoa.
- Miramar Jauregia