Digestioa elikagaiak zati txikitan deskonposatu eta haietatik mantenugaiak ateratzen dituen prozesua da; gainera, elikagaien hondakinak, aprobetxatu ezin diren zatiak alegia, gorozki bihurtuta ateratzen ditugu kanpora.

Digestio-aparatuko organoak: (1) Hestegorria. (2) Diafragma. (3) Urdaila. (4) Gibela. (5) Behazun-maskuria. (6) Duodenoa. (7) Pankrea. (8) Barea.

Prozesu hori digestio-aparatuaren bidez egiten da. Aparatua, berez, hodi luze moduko bat da, ahotik hasita uzkiraino iristen dena. Hodi horretan barrena, jaten dugun guztia zati txikitan deskonposatzen da, gure gorputzak behar dituen mantenugaiak lortzeko.

Digestioan hiru zati edo fase daude:

  • Aho-fasea: janaria ahotik sartzen dugu, aipatu dugun hodiaren sarreratik, alegia; bertan, mastikatu edo murtxikatu egiten da, hortz-haginen laguntzaz. Ahoan ditugun listu-guruinek listua deitzen dugun likidoa sortzen dute, eta hura janari murtxikatuarekin nahasiz, elikadura-boloa sortzen da.
   Ba al dakizu   
Digestioan prozesu mekaniko bat eta prozesu kimiko bat gertatzen dira.
Prozesu mekanikoan, elikagaiak zatitu edo txikitu egiten dira, ahoan mastekatzen ditugunean. Prozesu kimikoan, gure gorputzak urinak sortzen ditu, elikagaiekin nahastu eta horrela mantenugaiak sortzeko.
  • Heste-fasea: heste meharrean, ahiari gibelak jariaten duen likido edo urin bat, behazun izenekoa, gehitzen zaio; bareak sortutako beste urin bat (bare-urina) gehitzen zaio gero, bai eta hirugarren urin bat ere, heste-urina, hesteak jariaten duena. Urinek digestioa egiten laguntzen dute. Digestioa amaituta dagoenean, heste meharrean mantenugaiak odolera pasatzen dira, heste meharreko paretan dauden zain edo hodi kapilarretatik, zirkulazio-aparatuaren bidez gorputz osora banatzeko. Horren ondoren, hesteetan aprobetxatu ezin diren hondakinak baino ez dira geratzen. Hauek heste lodira pasatzen dira eta han, ura eta gatz mineralak xurgatu ondoren, hondakinak heste lodian pilatzen dira, gorozkia osatuz; azkenik, gorputzetik kanpora botatzen dugu, uzkitik.
Digestioaren azalpena, gabonetako afaria dela eta.


eta