Ba al dakizu   

“Iratxe” emakumeen izena askotan “iratxo”-tik datorrela uste du jendeak. Ordea, hau ez da horrela. “Iratxe” izena, Nafarroako Monasterioari egiten dio erreferentzia eta iratze landareari. Aldiz, “Iratxo” izenak pertsonai mitologiko honi egiten dio erreferentzia.

Hala ere, badaude izen batzuk “Ieltxu” bezala “iratxo”-tik datozela.

Iratxo bat mendian

Iratxoak pertsonaia mitologikoak dira. Bizkaiko eremuetan agertzen dira batez ere. Euskal mitologiaren barne daude.

Iratxo izena "Ira" eta "txo" atzizkiek osatzen da. "Ira" aurrizkia euskarazko Iratzetik dator eta "txo" atzizkiak txikitasuna adierazten du. Baina beste izen batzuekin ere ezagutzen dira: Ire, Ireltxu, Ieltxu…

Iratxoak gauean ateratzen dira eta oso bihurriak dira. Ez dira gaiztoak, baina bat-batean agertzen badira izugarrizko ezustekoak ematen dituzte.

Norbait jarraika dutela sentitzen badute, amildegietara, sakanetara, edo leku arriskutsuetara eramaten dituzte.

Iratxoak zintzotasunaren defendatzaile ere badira. Era desegokian lortutako ondasunak dituzula ohartzen badira, kenduko dizkizute. XVI.mendean argitaratu zen Refranes y sentencias liburuan, honela dio esaera zahar batek: Gassoto yrabacia / yrachoen da yracia. Esaera zahar honek esaten duena da; gaizki irabazitakoa iratxok kenduko dizula.

Zein da iratxoen jatorria? aldatu

Euskal sinesmen zahar baten arabera, iratxoak San Joan gauean iratzeek edo garoek emandako hazitik sortzen omen ziren. Iratzeek normalean ez dute hazirik ematen, baina San Joan gau magiko hartan, bai eman zituzten.

   Ba al dakizu    
Batzuetan, gizakiaren itxura izango dute. Baina beste batzuetan, abereen itxura ere hartu ahal izango dute. Hala nola astoarena, zaldiarena, edota ahotik sua botatzen duen hegaztiarena.

Non bizi dira? aldatu

Iratxoak putzu eta une hezeetan bizi dira. Kondairak esaten du, Ataungo haitzuloaren atarian artzaiek iratxoen oinatzak aurkitzen zituztela eta, baita ere, iratxoen kantuak entzuten zirela.

Nola da iratxoen kondaira? aldatu

Behin batean, amona batek haren bilobari esan zion:

- Kontuz ibili Bordatxo mendi ondoan dagoen kobazuloarekin, iratxoak agertu ahal direlako!

Bilobak beldur handiarekin erantzun zion:

- Amona, ez dut bakarrik joan nahi!

Baina amonak lasaitzeko asmoz esan zion:

- Lasai, Bordatxo mendira zoazen bitartean begira egongo naiz denbora guztian zehar, ziurtatzeko arriskurik ez dagoela.

Eta bilobak, lasai herrirako bideari ekin zion.

Entzun nahi diozu Iratxori kontatzen nor den? aldatu

       Entzun!




Ezagutu nahi dituzu euskal mitologiaren beste pertsonaiak? aldatu

Bibliografia aldatu

Alijostes, K (Datarik gabe). Amaroa. https://www.amaroa.com/jeinuak/iratxo

Euskal mitologia (2020). Euskal mitologia. https://euskalmitologia.com/my-product/iratxo/