Amalur jainkosa nagusia da. Hari esker bizi dira animaliak eta landareak, eta hark ematen dizkigu gizakioi elikagaiak zein bizitzeko behar dugun lekua.

   Ba al dakizu   

Existitzen den guztiaren sortzailea da, izaki bizidun guztien eta, ondorioz, gizakiaren beraren existentzia ahalbidetzen duenaren sortzailea da.

Mari Amalurraren pertsonifikazioa da. Naturan, Lurraren barrualdean bizi da, Anboto mendiko haitzuloetan. Emakume eder baten itxura dauka; ile luzekoa, oinetarainoko tunika gorria, urrezko zinta bat... Urrezko gaztelu bat eraman ohi du eskuineko eskuan, eta herensuge bat izaten du oinen inguruan kiribildurik.


ILARGI ETA EGUZKI aldatu

Amalurren alabak dira ilargi eta eguzki. Eguzkiak argia eta beroa ematen dizkigu gizakioi. Ilargia zein eguzkia Amalurraren barnetik irteten ziren, eta bertara itzultzen ziren eguneroko ibilbidearen ondoren. Eguzkia egunsentian irteten da eta egunean zehar zeruan mantentzen da ikusgarri, ilunabarrean Amalurrekin itzuliz. Une horretan, ilargia ateratzen da, gaueko orduetan zeruan egonik, eta egunsentian Amalurrekin bueltatuz.


IPUINA aldatu

 
EGUZKILORE

Euskal kondaira batek dioenez, gizakiak Lur planetan bizitzen hasi zirenean, ez zegoen ez eguzkirik ez ilargirik. Mendi eta haitzuloetatik irteten ziren jeinu izugarriek izuturik, Amalurrarengana joan ziren eta laguntzeko eskatu zioten. Amalurrek Eguzki (Eguzkia) sortu zuen haientzat, eta geroago Ilargi (Ilargia). Horrela, gauez eta egunez babestuta egongo lirateke. Baina izpiritu gaiztoek eta jeinuek gauez irteten jarraitu zuten, Ilargiaren argiak ez baitzien kalterik egiten.

Gizakiek berriro eskatu zioten Amalurri gaueko jeinuei aurre egiten laguntzeko. Amalurrak azken oparia egin zien. Eguzkilore sortu zuen, halako eran non gaueko izakiek hura ikustean eguzkia zela pentsatuko baitzuten eta urrundu egingo baitziren.

Orduz geroztik, gizakiek beren etxeetako ateetan jartzen dute eguzkiaren lorea, gauez gaueko jeinuek traba egin ez diezaieten.

PODCAST-A aldatu

AMALUR PODCAST-A