Txikipedia:Groenlandiako itsasoa
![Hona hemen Groelandiako itsasoaren kokapena](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/1/15/Norwegian_Sea_map_ru.svg/220px-Norwegian_Sea_map_ru.svg.png)
Groenlandiako itsasoa Ozeano Artikoan dagoen bazterreko itsasoa da.[1]
Kokapena
aldatuGroelandia hainbat itsasok inguratzen du: Iparraldean Fram itsasartea dago, ekialdean Barents itsasoa eta Svalbard itsasoak daude, hegoaldean Norvegiako itsasoa eta Islandia itsasoak, eta mendebaldean Groenlandia itsasoa dago. Groenlandiak 1.205.000 kilometro karratu ditu. [2]
Groenlandiako itsasoak Ozeano Artikoa eta Ozeano Atlantikoa batzen ditu. Baina izozmendiak) direla eta, oso gutxitan nabiga daiteke iparraldeko aldean.[3]
Neurriak
aldatuBataz besteko sakonera 1.450 metrokoa da, eta handiena 4.800 metrokoa. Bertako klima oso gogorra da, ipar haizeak jo ohi du eta tenperatura gutxitan da 0 °Ctik gorakoa. Zooplankton ugari dagoenez, bakailaoa, sardinzarra, izokina, fletana eta platuxa leuna animaliak oso ohikoak dira, eta baita itsas-hegazti eta ugaztun asko ere. Tartean itsas txakurrak, baleak eta izurdeak aurkitu ditzakegu.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Groenlandiako itsasoa. 2023-07-13 (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
- ↑ Groenlandiako itsasoa. 2023-07-13 (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
- ↑ Groenlandiako itsasoa. 2023-07-13 (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
- ↑ Groenlandiako itsasoa. 2023-07-13 (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).