Gaueko euskal mitologiako gauaren jauna da. Honek, ez die gizakiari gauez lan egiten uzten eta etxetik kanpo zenbait lan egiten edo gauez ausardia erakusten dutenez arduratzen zen. Kontakizun batzuetan deabrutzat jotzen dute, eta jainko-jentiltzat beste batzuetan. Haize bolara baten bidez abisatzen du Gauekok gertu dabilela, eta haizeak iluntasunaren jaunak esandako hitzek ekartzen ditu: “Gaua gauekoentzat, eguna egunekoentzat” [1]

Gaueko

DESKRIBAPENA aldatu

Historian zehar, pertsonaia mitologiko honen irudia era askotako itxura hartu izan du. Izaki zoomorfikotzaz hartu izan da, Mariren antzera, itxuraz aldatzeko gai eta osagaiak menderatzeko gauza dena. Hauen artean, irudi ikusezin baten modura edota otso beltz baten bidez adierazi izan da, bi hanken gainean zutitzeko gai zena. Beste animalia batzuen itxura ere hartu izan du, hala nola, behi edota mamua. [2]

KONTAKIZUN HERRIKOIAK aldatu

Pertsonaia honen inguruan, herri ezberdinetan kokatutako zenbait kondaira aurki daitezke, horregatik zenbait kontakizun herrikoi adieraziko dira jarraian.[3]

Ataun aldatu

Lehenengo kondaira  Ataungo herrian kokatzen da. Gau batean, Ataungo Lauzpeltz baserriko neska batek, lagunekin apustu bat egin ostean,  mendian zegoen Joxintxiota iturriko ura ekarriko zuela esan zien. Neskatxa iturrirantz abiatu zen eta noiz behinka beren kideek oihu egiten zioten non zegoen esan zezan. Baina galdera horietako batean, lagunek ez zuten erantzunik jaso. Galdera errepikatzen zuten, baina ez zegoen erantzunik. Hauek beldurturik zeudela, neska hausartari zerbait txarra gertatuko zitzaiolakoan, haize-bolada batek honelako hitzak ekarri zituen Lauzpeltzeko atarian: “Gaue Gauekoontzat eta eune eunezkoontzat”. Harrezkero, ez zuten inoiz neskatxaren berririk izan.

Oiartzun aldatu

Bada Oiartzunen antzeko beste elezahar bat. Gau batean, oiartzuar baserritar neska gazte batek gauerdia ondoren iturritik ura ekarriko zuenaren apustu bat egin zuen. Segurtasun osoz ontzi batekin ura bertan ekartzeko asmotan, baserritik atera zen, baina ez zen gehiago itzuli.  Handik denbora batera, odol tanta batzuk baserriko tximiniatik behera erortzen ikusi zuten, baita neskatxaren ontzia hutsik aurkitu ere.

Kondaira ikus-entzun daiteke honako erreferentzia honetan. [4]

Nafarroa Behera aldatu

Nafarroa Beherako kontakizun askotan, Bithiriñako Inhurria baserriko alabaren gertaera aurkitu izan da. Batzuen ustetan, neskaren bahitzailea Gauekok ordezkari gisa bidalitako Basajaun zela zioten. Beste bertsio batzuetan, aldiz, deabrua dela diote.

Berastegi aldatu

Azkenik, Berastegin antzeko beste elezahar batekin topo egin dezakegu. Akerkoi mendian garai batean jentilak bizi ziren. Elaunden neska bat, Catalina izenekoa, gauez ilargiaren argipean irun ohi zuen. Hau da, ofizioz irulea zen eta artilea edota beste hari mota batzuen bidez ehuna sortzen zuen. Baina gau batean, jentil talde batek bere gelatik bahitua izan zen, honako oihu egiten zuten bitartean: “gaua Gauekorentzat eta eguna egunezkoentzat, baina Elaundeko Catalina guretzat”. Gauekok horrela, bere jentil leialen bitartez, neskatxa zigortu eta leize batean hil zuten.

GAU IBILALDI MITOLOGIKOA aldatu

 
VIII. Gau ibilaldi mitologikoa

Ataungo herrian jaio eta bizi izan zen euskal kulturaren “arima” jaso zuen Joxemiel Barandiaranek eta inguru horretan gertatu ziren ipuin eta kondaira asko eta asko entzun eta jaso zituen. Ipuin eta gertakizun horietan oinarrituz, urtero Ataunen bihotzean ibilaldi mitologikoa antolatzen dute. Bidean zehar, euskal mitologiako pertsonaia ezagunak dituzte lagun. Naturaren erdi erdian, gorde eta galdu ez diren kontu-zaharrak eta pasarteak antzezten dituzte. Ibilaldian zehar honako pertsonaia hauek aurki daitezke: Lamiak errekan ilea orrazten, Jentil erraldoiak menditik behera, Torto begi bakarra, Akerbeltz, Gaueko… eta ustekabean agertzen diren beste izaki harrigarriak. [5]

GAUR EGUNGO MUSIKA TALDE BATEN BERTSIOA aldatu

Kalera musika taldea Nafarroa Iparraldean kokatzen den Bortziria herrian  sortu zen. Talde honek, Gaueko pertsonaiaren inguruan abesti bat sortu zuten “Gaueko” izenburuarekin.  Kantaren errepika leloak honela dio:  

"Gure eguna amaitu da,

Gaueko dator berearen bila.


Mendetako kondaira, egia izango ote.

Arazo bat buruan, helburu galdu bat.

Mendetako kondaira, egia izango ote.

Eta bururik gabe, noiz izango aske?"[6]


ERREFERENTZIAK aldatu

  1. «Euskal Mitologia - GAUEKO» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  2. Jainkosak. «Gaueko» Euskal Mitologia (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  3. Auñamendi Eusko Entziklopedia, Gaueko. http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/gaueko/ar-52332/. .
  4. Oiartzun, Gaueko kondaira. https://www.youtube.com/watch?v=X9n9AhaMTYM. .
  5. jentilbaratza.eus-admin. «Gau Ibilaldi mitologikoa» Jentilbaratza K.E (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  6. Kalera musika taldea, "Gaueko". https://www.youtube.com/watch?v=ZYreksiehHc. .